Beste urte batez, ADEGI Kontxako Banderaren babeslea da
28/08/2026
Gaur gure lurraldeko hitzordurik enblematikoenetako baten edizio berri bat aurkeztu da.
Prentsaurrekoan, arraunak gure lurraldearen etorkizunerako ere adierazten duen guztia nabarmendu nahi izan dugu.
Joan den maiatzean, "Egoeraz Jabetu" txostenaren bidez, aurrean ditugun erronka handietako batzuk azpimarratu genituen. ADEGItik uste dugu, traineru batek itsaso zakarrari aurre egiten dionean bezala, inoiz baino batuago egon eta elkarrekin arraun egin behar dugula: enpresek, langileek, erakundeek eta gizarteak.
Aurrera egiteko modu horrek lotura zuzena du sustatzen dugun Enpresa Kultura Berriarekin, eta arrauna horren adibide bikaina da.
Aurten, gainera, Enpresa Kultura Berriaren ADEGI Saria 8.000 eurora igoko da lehen traineru gizonezkoarentzat eta emakumezkoarentzat, eta patroirik onenaren saria, emakumezkoen zein gizonezkoen kategorian, bigarren urtez emango dugu.
Eskerrik asko eta zorte on parte-hartzaile guztiei!


