Top Enpresa Topaketa
UBIS + ORKESTRA - "Ezkutuko Txapeldunak: Nitxoko Lider diren enpresak"
Data: 05/06/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 05/06/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Hernani. Barrio de Erreñotzu, 93
"Ezkutuko Txapeldunak: Nitxoko Lider diren enpresak"
Eguna: 2019/06/05
Ordua: 09:30-13:30
Lekua: Cintas Adhesivas Ubis, S.A. enpresaren egoitzan (Hernani)
[+] Ricardo Fuentes-eri egindako elkarrizketa - CEO UBIS
Cintas UBIS 1970ean jaio zen, orduan hasi ziren zinta itsasgarriak merkaturatzen. Handik bi urtera, disolbatzaileen teknologia erabiliz fabrikatzen hasi ziren. Ordutik, berrikuntzan etengabeko inbertsioak eginez, hazi egin da eta Espainian zinta itsasgarria fabrikatzen duen enpresa bakarra da, baita Europako liderretako bat ere. Azken urteetan belaunaldi-aldaketa izan da enpresako funtsezko lanpostuetan eta, beraz, langile gazteak eta etorkizunerako ondo prestatuak ditu; 150etik gora.
Enbalajerako zintetan eta masking zintetan espezialistak dira produktu-aukera zabala eskaintzen du askotariko sektore eta aplikaziotarako. Urtean 430 m²-ko ekoizteko gaitasuna du eta fakturazioaren % 60 esportatu egiten dute. 5 kontinenteetako 70 herrialdetan baino gehiagotan dute presentzia.
Sektoreko erreferentzia bihurtu dira berrikuntzaren eta produktu propioak garatzearen alde etengabe apustu egin dutelako. Horretarako, funtsezkoa izan da duela zenbait hamarkada bost pertsonak osatutako barneko laborategi bat sortu izana. Lehen mailako baliabide teknikoak ditu eta bi arlo integratutan aritzen dira lanean: kalitatearen kudeaketan eta produktuaren garapenean.
Produktuen kalitatea da gure enpresa-estrategiaren gakoetako bat eta beraz, Kalitatea Kudeatzeko Sistema Integral bat dugu, ISO 9001 ziurtagiriduna 1995etik. Beharrezkoa iruditzen zaigu, halaber, gure jarduerak garapen jasangarriari ekarpena egiten diola ziurtatzea eta horregatik, ISO 14001 ziurtagiria ere badugu 2012tik.
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua Deustuko Unibertsitatearen ekimen bat da, lurraldeko lehiakortasuna eta garapena aztertzeko sortua. 2006an sortu zen eta hasieratik lortu du arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlan arrakastatsua. Sare, enpresa, gobernu eta erakunde ugarirekin aritzen da lanean, proiektu askotan. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzeko aldaketa-eragile izateaz gain, nazioarteko erreferentzia ere bada ingurune globalean eskualdeko lehiakortasuna aztertzeko lanean.
2014an sortu zen. Taldea, sektorea25 urte baino gehiagoko esperientzia duen hainbat konpainiak osatzen dute. Horien elkarketari esker, konpainia liderra da outdooreko Espainiako merkatuan.
‘Ezkutuko txapeldunak’ edo ‘nitxoko liderrak’ esaten zaienak neurri ertaineko enpresak dira eta batzuetan oso deigarriak ez diren merkatu-nitxoetan aritzen dira eta mundu mailako lider(etako bat) izaten dira eta merkatu-kuota altua eskuratzen dute. Kanpoko salmentak garrantzi handia izaten dute enpresa horietan, haien produktuak eta zerbitzuak kontinente guztietako dozenaka herrialdetan merkaturatzen dituzte eta askotan haien produktuak eta zerbitzuak kontsumo handirako izaten ez direnez, enpresa horien profil publikoa diskretua izaten da. Orkestrak eginiko azterlanek erakusten dute Euskadik enpresa horien nahiko dentsitate altua duela eta milioi bat biztanleko 14 txapeldun ezkutuko ratioa dugu. Oso emaitza duina da antzeko inbentarioak egin dituzten beste herrialde batzuekin alderatuta; adibidez, Frantziarekin eta Alemaniarekin alderatuta. Honako galdera honi erantzuten saiatuko gara: Zergatik du Euskadik merkatu-nitxoetako lider kopuru nahiko handia?
EGITARAUA
- Aurkezpena.
- UBIS: nor gara?
- Orkestra: zer dira nitxoko liderrak eta zer dute bereizgarri?
- Zergatik dago hainbeste nitxoko lider Euskadin?
- Galderak eta eztabaida.
- Instalazioetara bisita.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro

