Berrikuntza Organizazionala Foroa
Bestearen emozioak tratatu eta babestea: lidergo enpatiko eta kontzientea izateko oinarriak
Data: 06/11/2025 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 06/11/2025 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Parque Miramón, Donostia-San Sebastián
Azaroak 6, osteguna, 15:30tatik 18:30tara ADEGIn
Sarrera:
Lan-inguruneetan, emozioak modu naturalean sortzen dira, batez ere estres-, aldaketa- edo gatazka-egoeratan. Lankideekin, liderrekin edo talde bereko kideekin egunero izaten ditugun elkarrekintzetan azaltzen dira eta eragin zuzena izaten dute kohesioan, komunikazioan eta konfiantzan.
Beste pertsonen emozioak tratatzen eta babesten ikastea funtsezko gaitasuna da konexioa, errespetua eta zentzu partekatua inspiratuko dituen lidergoa gauzatzeko.
Saio honetan, parte-hartzaileek emozioak (bakarka nahiz taldean) enpatiatik, benetakotasunetik eta onarpenetik kudeatzeko kontzientzia eta tresnak eskuratuko dituzte, eta lan-ingurune gizatiarragoak, seguruagoak eta kolaboratiboagoak sortzeko gaitasuna indartuko dute.
Helburuak:
- Lan-harremanetan informazio- eta energia-sistema gisa emozioek betetzen duten rola ulertzea.
- Banakako eta taldeko kudeaketa emozionala bereiztea, eta biek elkarri nola eragiten dioten aitortzea.
- Epaitu, esku hartu edo bestea “konpondu” gabe emozionalki laguntzeko gaitasuna garatzea.
- Presentzian, enpatian eta harreman-konexioan oinarritutako lidergo bideratzailea sustatzea.
Programa:
- Emozioen izaera: zer dira, nola funtzionatzen dute eta zer rol betetzen dute autoerregulazio pertsonalean eta kolektiboan?
- Kudeaketa emozional indibiduala: kontzientzia emozionala, autorregulazioa eta bestearen emozioen aurrean presentzia izatea.
- Taldeko kudeaketa emozionala: emozioak nola kutsatzen, areagotzen edo orekatzen diren taldeetan; dinamika emozional kolektiboak.
- Emozioak tratatu eta babesteko baliabide praktikoak (ikuspegi indibidualarekin eta taldekoarekin)
Metodologia:
Bizipenen, parte-hartzearen eta gogoetaren ikuspegia duen saioa, azalpen teoriko laburrak, ariketak eta talde-dinamikak konbinatuz.
Dinamizatzailea:
Gala Maturana: FABRIKAko kolaboratzailea

Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro

