Tailerrak
Nazioarteko dokumentazioari, aduanen kudeaketari eta esportazioko zein inportazioko logistikari buruzko tailerra.
Data: 22/09/2021 | Ordutegiak: 09:00 h. - 17:30 h. | Iraupena: 7 h.| Egunak: Miércoles, 22 de septiembre de 2021 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
BETETA
Incotermen 2020ko bertsio berria. Erresuma Batuarekin esportazioetan eta inportazioetan aldaketak.
• Iraupena: 7 ordu (9:00etik 13:30era; denon arteko bazkaria; 15:00etik 17:30etara)
• Prezioa: 100 euro pertsona bakoitzeko Adegiko bazkideentzat; 200 euro pertsona bakoitzeko Adegiko bazkideak ez direnentzat, gehi BEZ (bazkaria barne).
• Eguna: 2021/09/22
• Partaide-kopuru mugatua (gehienez 12 talde bakoitzean).
Nori zuzenduta:
Egitarauak ikuspegi orokorra izango du, eta, beraz, mintegi hau enpresetan nazioarteko jarduerarekin lotutako pertsona eta sail guztientzat da: esportazio- eta inportazio-zuzendariak, nazioarteko erosketen eta esportazioaren arloetako administrariak, esportazio-arloko komertzialak, finantzariak, sail logistikoak...
Helburuak:
- Aduana-metodologiari buruzko ezagutzak ematea, esportazioen eta inportazioen kudeaketa hobeto egiteko.
- Kanpo-merkataritzako eragiketetan zer izapide behar diren jakitea, aduana-izapidea eraginkortasunez egiteko.
- Aduanetan aurkeztu beharreko dokumentuak ezagutzea, bai eta inportazio- eta esportazio-jardueren kostuak txikitzeko eta merkataritza-hobekuntzak lortzeko lehentasunezko dokumentuak ere.
Egitaraua:
- Nazioarteko merkataritzaren aduanen kudeaketa. Oinarrizko kontzeptuak. Garraio-bitartekariaren, aduana-agentearen eta Aduanen irudiak.
- Erkidego barruko eta kanpoko salmentak. BEZik gabeko salmentak arrazoitzeari buruzko zuzentarau berria: nahitaez gorde behar den dokumentazioa
- Esportazioko eta inportazioko izapideak. Europako igorpen zentralizatua. Brexitaren ondorioak praktikan. Praktika askeko izapideak abantaila fiskal gisa.
- Aduanetako ikuskaritzak.
- Aduanetan aurkeztu behar den dokumentazioa eta DUA. Aduanetan arazo gutxiago izateko dokumentazioa igortzeari buruzko gomendioak.
- Salgaien muga-zergen sailkapena: Sistema bateratua, Izendapen konbinatua eta Taric delakoa. Nola bilatu muga-zergen kodea. Nazioarteko zergak.
- Salgaiak nola sailkatzen diren. Zalantzarik izanez gero, muga-zergen kodea zehazteko irizpideak. Inportazioko zein esportazioko muga-zergak bilatzea Inportatzeko eskubideak eta zergak. Informazio hori aurkitzeko web orriak.
- Muga-zerga motak. Ad valorem, Espezifikoak, Mistoak eta Konposatuak. Muga-zerga desberdinak kalkulatzeko kasu praktikoak. Esportatzeko muga-zergak eta inportatzeko muga-zergak eta gainerako zergak biltzen dituzten web orriak.
- Inportazioko BEZa. Zergak kalkulatzeko kasu praktikoa.
- Jatorriko herrialdearen araberako muga-zergen onurak. Lehentasuna duten eta ez duten jatorri-ziurtagiriak. Nola ezagutu muga-zerga lehenetsiak modu praktiko eta errazean.
- Jatorri-ziurtagiria.
- EUR-1
- Baimendutako esportatzailearen zenbakia eta fakturan datorren esportatzailea
- Nola ziurtatu Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko muga-zerga lehenetsiak.
- 2020ko Incotermak. Indarrean sartzeko data: 2020ko urtarrilaren 1
- 2020ko bertsioaren berritasunak. Desagertuko diren Icotermak eta hainbat Icotermatan izango diren aldaketak.
- Gastuak eta erantzukizunak, entrega eta arriskua, aduanako kudeaketak 2020ko Icoterm bakoitzaren arabera. Brexitaren ondorioak Icotermetan.
- Nazioarteko banaketan erabiltzea eta Incoterma hautatzeko irizpideak, bai esportatzean bai inportatzean.
- Esportazioko prezioak EXWtik DDPra prestatzearen kasu praktikoa.
- Garraio-modalitateak
- Garraiobide nagusien azterketa
- Garraio-dokumentazioa: B/L, CMR, AWB, CIM
- Eragiketa triangeluarrak
- Eragiketa triangeluar motak: bakoitzaren kudeaketa logistikoa eta bakoitza nola antolatzen den.
- Erkidego barruko triangeluarrak
- Erkidego kanpoko triangeluarrak: mistoak eta puruak
- Kasuistika ezberdinak: itzulerak, konponketak, aldi baterako inportazioak, bestelakoak.
Formatzailea: Cristina Lacave Arias-Camisón
- Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean.
- Nazioarteko Merkataritzan masterduna Nafarroako Unibertsitatean eta ESICen.
- Esportazio-zuzendaria zenbait enpresatan, 15 urtean.
- Nazioarteko merkataritzako formatzailea eta aholkularia zenbait erakunde eta enpresatan.

