Tailerrak
Nazioarteko dokumentazioari, aduana-kudeaketari eta esportazio- eta inportazio-logistikari buruzko tailerra 2020-11-12
Data: 12/11/2020 | Ordutegiak: 09:00 h. - 17:30 h. | Iraupena: 7 h.| Egunak: Jueves, 12 de noviembre de 2020 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
• Iraupena: 7 ordu (9:00etik 13:30era; denon arteko bazkaria; 15:00etik 17:30etara)
• Prezioa: 110 euro pertsona bakoitzeko Adegiko bazkideentzat; 225 euro pertsona bakoitzeko Adegiko bazkideak ez direnentzat, gehi BEZ (bazkaria barne).
• Eguna: 2020/11/12
• Partaide-kopuru mugatua (gehienez 16 talde bakoitzean).
Nori zuzenduta:
Egitarauak ikuspegi orokorra izango du, eta, beraz, mintegi hau enpresetan nazioarteko jarduerarekin lotutako pertsona eta sail guztientzat da: esportazio- eta inportazio-zuzendariak, nazioarteko erosketen eta esportazioaren arloetako administrariak, esportazio-arloko komertzialak, finantzariak, sail logistikoak...
Helburuak:
- Aduana-metodologiari buruzko ezagutzak ematea, esportazioen eta inportazioen kudeaketa hobeto egiteko.
- Kanpo-merkataritzako eragiketetan zer izapide behar diren jakitea, aduana-izapidea eraginkortasunez egiteko.
- Aduanetan aurkeztu beharreko dokumentuak ezagutzea, bai eta inportazio- eta esportazio-jardueren kostuak txikitzeko eta merkataritza-hobekuntzak lortzeko lehentasunezko dokumentuak ere.
Egitaraua:
- Nazioarteko merkataritzaren aduana-kudeaketa. Oinarrizko kontzeptuak. Garraio-kudeatzailea, aduana-agentea eta Aduanak.
- Erkidego barruko eta erkidegoz kanpoko salmenta. BEZik gabeko salmenten justifikazioa.
- Esportazio- eta inportazio-izapideak. Europako igorpen zentralizatua. Baimendutako Eragile Ekonomikoa (BEE)
- Aduana-ikuskapenak.
- Aduanetan aurkeztu beharreko dokumentazioa eta DBA. Dokumentazioaren igorpenari buruzko gomendioak, aduanetan ahalik eta arazo gutxien izateko.
- Salgaien muga-zergen sailkapena: Sistema harmonizatua, Nomenklatura Konbinatua eta Taric. Nola bilatu muga-zergen kodea.
- Salgaiak nola sailkatzen diren. Muga-zergen kodea zehazteko irizpideak, zalantzarik izanez gero. Inportazioko eta esportazioko muga-zergen lokalizazioa. Inportazioaren gaineko eskubideak eta zergak. Informazio hori bilatzeko web-orriak.
- Muga-zergen motak. Ad valorem, Espezifikoak, Mistoak eta Konposatuak. Muga-zergen kalkulua lantzeko kasu praktikoak. Esportazioaren gaineko muga-zergei eta inportazioaren gaineko muga-zergei eta beste zerga batzuei buruzko informazioa duten web-orriak.
- Inportazioen BEZ. Zergen kalkulua lantzeko kasu praktikoa.
- Muga-zergekin lotutako onurak, jatorri-herrialdearen arabera. Lehentasunezko jatorri-ziurtagiriak eta lehentasunezkoak ez direnak. Nola jakin modu praktiko eta erraz batean muga-zergen lehentasunak zein diren.
- Jatorri-ziurtagiria.
- EUR-1.
- Esportatzaile baimenduaren zenbakia, fakturan adierazi beharrekoa.
- Form-A. REX erregistroa.
- 2020ko Incotermak. Indarrean sartzeko data: 2020ko urtarrilaren 1a
- 2020ko bertsioaren berritasunak Incoterm batzuk desagertu egiten dira, eta beste batzuk, aldatu.
- Gastuak eta erantzukizunak, entrega eta arriskua, aduana-kudeaketak, 2020ko incoterm bakoitzaren arabera.
- Nazioarteko banaketa eta incoterma aukeratzeko irizpideak, esportazioan zein inportazioan.
- EXWtik DDPra bitarteko Incotermen esportazio-prezioak zehazteko kasu praktikoa.
- Garraio-modalitateak
- Garraiobide nagusiei buruzko azterketa.
- Garrazio-dokumentazioa: B/L, CMR, AWB, CIM.
- Eragiketa triangeluarrak
- Eragiketa triangeluarren motak: bakoitzaren kudeaketa logistikoa, eta bakoitza nola antolatzen den.
- Erkidego barruko eragiketa triangeluarrak.
- Erkidegoz kanpoko eragiketa triangeluarrak: mistoak eta puruak.
Formatzailea: Cristina Lacave Arias-Camisón
- Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean.
- Nazioarteko Merkataritzan masterduna Nafarroako Unibertsitatean eta ESICen.
- Esportazio-zuzendaria zenbait enpresatan, 15 urtean.
- Nazioarteko merkataritzako formatzailea eta aholkularia zenbait erakunde eta enpresatan.
Bazkide prezioa: 110,00 Euro + 21% B.E.Z. = 133,10 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 225,00 Euro + 21% B.E.Z. = 272,25 Euro

