Tailerrak
Pertsonen arloaren kudeaketaren digitalizazioa bideratzeko tailer praktikoa
Data: 03/04/2019 | Ordutegiak: 09:00 h. - 17:00 h. | Iraupena: 6 h.| Egunak: 03/04/2019 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Data: 2019ko apirilaren 3a
Iraupena: 6 ordu (9:00etik 13:30era eta 15:00etik 17:00era)
Lekua: ADEGIren egoitza Mikeletegi pasealekua 52, Donostia
Prezioa: Doan
Hizlariak:
Amaia Moreno, Metapostako Komunikazioko arduraduna.
Asier Orio, Metapostako Negozio Garapeneko arduraduna.
Ainhoa García, Metapostako Komunikazio teknikaria.
Baldintzak:
Gomendatzen da ordenagailu eramangarria ekartzea, praktikak egiteko.
Komenigarria da ziurtagiri elektronikoa ekartzea, baina ez da ezinbestekoa.
Tailer bakoitzean, parte-hartzaile bakoitzak bere postontzi elektronikoa sortuko du Metapostan.
HELBURUA:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 Araudia (EB; barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa) indarrean sartu ondoren, eta kontuan hartuta abenduaren 1eko 1023/2016 Epaiaren arabera enpresek euskarri informatikoan eman ahal dizkietela nominak langileei, eta ez derrigorrez paperean, behar-beharrezkoa da enpresa bateko arlo guztiek, baita pertsonen kudeaketako arloak ere, euren prozesuen digitalizazioari heltzeko estrategia bat garatzea, edo behintzat horri buruzko hausnarketa egitea, kudeaketa hobetze aldera.
Hortaz, erakundeen eta langileen arteko komunikazio-kanal elektronikoak eta, bereziki, zenbait baldintza (segurua izatea, Datu pertsonalak babesteko Legea betetzea, erabiltzen erraza izatea, etab.) betetzen dituzten kanal elektronikoak baliagarriak eta desiragarriak dira, nomina eta enpresetako pertsonen arloak sortutako beste dokumentu batzuk emateko.
Tailer praktiko honen helburua da parte-hartzaileek pertsonen arloko prozesuak digitalizatzeko estrategia bat ezartzea, bakoitzak bere enpresan, arlo horren kudeaketa errazteko.
Azalduko dugun esparru bakoitzean, eta aurkezten diren kasuetan, iruzkinak egingo ditugu azaldutakoa argitzeko, eta parte-hartzaileek euren zalantzen berri emateko aukera izango dute.
Hortaz, jardunaldiaren egitaraua aldatu egin daiteke; gai bakoitzaren iraupena eta sakontasun-maila parte-hartzaileen interesaren eta proposatzen dituzten gai edo galderen mende egongo dira.
EGITARAUA:
- Sarrera.
- Kontu praktikoak:
- Tutoretzapeko praktika i
- Tutoretzapeko praktika ii
- Tutoretzapeko praktika iii
- Tutoretzapeko praktika iv
- Tutoretzapeko praktika v
- Tutoretzapeko praktika vi
- Kontsultak argitzea
- Ondorio praktikoak. Inplementazio-egutegiak zehaztea. Etorkizuneko egoerak
- Banakako praktika


