"Online marketina ZERBITZU-sektoreko enpresentzat" lantegia
Data: 17/05/2011 - 19/05/2011 | Ordutegiak: h. - h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2011-05-17 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI.
Internet goitik behera aldatzen ari da marketin tradizionala. Gaur egungo enpresetan, ia denek erabiltzen dute kanal hori marketin-kanpainak egiten dituztenean. Ildo horretan, askotariko alderdiak hartu behar dira kontuan: web-orria izatea (Interneten eman beharreko urratsik errazena), web-analisia egitea (bezeroen profila identifikatzea) eta produktuak edo zerbitzuak saltzeko kanal berri bat martxan jartzea, besteak beste.
Hori guztia dela eta, beharrezkoa da enpresei Interneteko aukerei buruzko prestakuntza ematea, salmenta-kanala erabiltzeko, bezeroekin harremanak izateko, markaren edo enpresaren ospea kudea dezaten, eta abar.
Langeti honetan, askoz indar handiagoz azpimarratzen dira aukerak, ariketa praktikoak, adibideak (jardunbide onak eta txarrak), eragina duten faktoreak eta abar garapen teknikoa baino (sektoreko enpresa garatzaileen bereizgarria).
Helburuak:
- Interneten eta, hain zuzen ere, gizarte-sareetan gaur egun produktuak eta zerbitzuak sustatzeko gehien erabiltzen diren tresnak erakustea.
- On line ospea zuzen kudeatzeko faktore nagusiak zein diren aztertzea (entzute aktiboa).
- Web-analisiaren bidez, merkatu-txokoak identifikatzea, bai eta gure produktu, marka eta zerbitzuak hobetzeko aukerak ere.
- On line marketin-estrategia zuzena egiterakoan, kontuan hartzeko oinarrizko alderdiak zein diren jakitea.
Norentzat:
Gerente, zuzendari eta marketin- eta komunikazio-sailetako profesionalentzat.
Ikastaroaren alderdi praktikoa egiteko, beharrezkoa izango da parte-hartzaileek beren ordenagailu eramangarria ekartzea. Behar izanez gero, ADEGIk utziko dizkie ekipoak ordenagailu eramangarririk ez dutenei (aldez aurretik jakinaraziz gero).
Egitaraua:
- 2.0 webaren sarrera. Zergatik egon behar duten enpresek gizarte-sareetan.
- Web-orriak sustatzea. Bilatzaileek eta, bereziki, Google-k balioesten dituzten alderdiak, bilaketetan web-orri bat kokatzeko.
- Interneten entzute aktiboa izateko garrantzia. Zer esaten dute nire enpresaz, zer aukera aprobetxa ditzakedan.
- Elkarrizketa Interneten. Estrategia eta erabil ditzakegun tresnak zehaztea: blogak (eta wikiak), multimedia (bideoak eta argazkiak), gizarte-sareak (Facebook, Tuenti, Twitter, Linkedin...).
- Nola neurtu gure presentzia Interneten. Adierazleak eta tresnak.
- Mugikortasuna eta Interneten sartzeko beste gailu batzuk.
Formatzaileak:
Datak eta ordutegia: (8 ordu)
Maiatzaren 17an eta 19an, 15:00etatik 19:00etara.
Bazkide prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 135,00 Euro + 21% B.E.Z. = 163,35 Euro

