Barne Komunikazioa: eraiki zure hobekuntza plana Tailerra
Data: 28/11/2013 - 10/12/2013 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 y 15:00 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2013-11-28 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 - Parque Miramon. Donostia-San Sebastián
2013ko uztailaren 7an probintzia mailako hitzarmenak desagertzeak aldaketa handia eragin du Gipuzkoako enpresen lan-harremanen munduan.
Enpresa bakoitzaren barnean pertsonen konfiantza berreraiki, berreskuratu eta hobetu behar dugu, eta lan-harremanen eredu berrirako beharrezkoak diren urratsak ematen hasi.
Lehenik eta behin, geuk aldatu behar dugu, ordea: pertsonengana hurbildu eta entzun egin behar diegu.
Horretarako, barne-komunikazioaz baliatu beharko dugu pertsonek enpresa-proiektuarekiko duten konpromisoa handiagoa izatea lortzeko funtsezko baliabide gisa.
Hori bai, hobekuntza abian jartzeak denboran jarraipena duen estrategiari erantzun behar dio.
Hobekuntzan laguntze aldera, tailer honen bidez, ADEGIk zure esku jarriko du "Barne-komunikazioa hobetzeko gidaliburua". Gidaliburu hori gaiari buruzko esperientzia aurreratuetan eta Gipuzkoako enpresa talde batek praktikan jarritakoan oinarrituta dago.
Aipatutako Gidaliburua oinarri hartuta, Zure enpresako barne-komunikazioak duen egungo egoeraren diagnostiko pertsonala eta erakunde mailakoa landuko dugu tailerrean eta zure enpresaren estiloarekin bat datorren ekintza-plana zehaztu ahal izango duzu.
Helburuak:
- Komunikatzerakoan, indarrak eta ahuleziak identifikatzea maila pertsonalean. Norberaren komunikazioa hobetzeko aukera teknikoak ezagutzea.
- Erakundeak berak komunikazioaren alorrean dituen indarrak eta ahuleziak diagnostikatzea.
Erakundeko kulturaren testuinguruan hobe daitezkeen alderdiak identifikatzea eta aukera errealistak eskaintzea.
- Errealitateak, zailtasunak eta arrakastak beste erakunde batzuekin partekatzea.
- Lortutako emaitzak eta teknikak erakundeko kideekin modu objektiboan partekatzen lagunduko duen metodologia jasotzea.
Egitaraua:
- Komunikazioaren alorreko gidaliburua eta diagnostiko pertsonala.
- Barne-komunikazioaren alorreko gidaliburua eta erakundeko diagnostikoa. Komunikazioaren legezko betebeharrak eta enpresaren alorreko jardunbide egokiak.
- Helburuak eta hobekuntza-plana finkatzea.
Bertaratutakoek gidaliburua eta bi laguntza-liburu jasoko dituzte ulermena eta gero egin beharreko lana nabarmen errazteko helburuarekin.
Hauei zuzenduta:
Jabeak, gerentzia, zuzendaritza nagusia edo horiek ordezkatzen dituen pertsona.
Dinamizatzailea:
- Ibarzabal & Line enpresako Eugenio Ibarzabal. Hobekuntzaren giza hedapenean maila pertsonalean zein taldean espezializatutako enpresa da.
Datak:
Tailerra lanaldi osoko bi egunetan egingo dugu.
Azaroaren 28an eta abenduaren 10ean
Plaza mugatuak: 10
Ordutegia: 09:30-13:30 eta 15:00-18:30