Tailerra - Nola aplikatu irizpide sozialak, ingurumenekoak eta etikoak gure erosketa-politiketan – Alboan y REAS – Bilbo
Bere ingurunea hobetzen duten erakundeak eta ETEak: Nola aplikatu irizpide sozialak, ingurumenekoak eta etikoak gure erosketa-politiketan
Alboanek eta REAS erakundeak tailer batzuk antolatu dituzte zer eta nola kontsumitzen ari garen eta erosketa-politiketan gizarte-, ingurumen- eta etika-irizpideak nola txerta daitezkeen identifikatzeko.
Prozesuan bi ordu eta erdiko bi tailer egingo ditugu, azaroaren 23an eta 30ean, EKONOPOLOn (Harrobi Plaza 4, 2º, Bilbo), 16:00etatik 18:30era. Horietan, erosketei buruzko gure politikak eta praktikak aztertuko ditugu, baita irizpide horiek nola aplika ditzakegun ere. Gainera, 2023an laguntza pertsonalizatua emango zaie tailerretan parte hartzen duzuen enpresei.