Tailerrak
4. tailerra.- Bizi-zikloa aztertzeko tresna: OPEN LCA
Data: 14/06/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: miércoles, 14 de junio | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Eguna: asteazkena, ekainak 14
Ordutegia: 09:30etik 13:30era (ordu erdiko atsedenaldiarekin)
Lekua: Adegiko egoitzan, Mikeletegi 52 Pasealekua, Donostia
Doakoa, talde txiki eta mugatuak
BETETA
Ihoberen aztarnak kalkulatzeko tresna integratuak aukera ematen du bizi-zikloen analisi sinplifikatuak egiteko, baina oraindik mugatua da haren datu-basea.
Open LCA softwarea doakoa da, eta beste pauso bat ematea ahalbidetzen du: bizi-zikloaren analisi osoak egin daitezke, doako eta/edo ordaindutako base-datuetan oinarrituta. Ikastaro honetan Open LCAren oinarrizko funtzionamendua ikusiko duzu, eta ariketa praktikoak egingo dituzu.
Parte hartzeko gomendioak:
- Aurrez ekonomia zirkularraren hastapenak ikastaroa egin izana, edo gaiari buruzko ezagutzak izatea; eta 1. tailerra (Erakundearen ingurumen-diagnostikorako tresnak: 3. irismeneko karbono-aztarna) eta 3. tailerra (Produktuaren ingurumen-diagnostikorako tresnak: karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna) egin izana.
- Ordenagailu eramangarri bat eramatea gomendatzen da, tresna in situ probatzeko.
- Tresnara sartu ahal izateko, Ihoberen webgunean alta emanda egon behar dute erakundeek, erabiltzaile eta pasahitzarekin.
Edukiak
- Produktuaren ingurumen-analisia: Bizi-zikloaren analisiaren oinarriak eta hura aplikatzeko beharrezko kontzeptuak gogoratzea, hala nola unitate funtzionala, irismenak edo kategoria-arauak.
- Tresnaren oinarrien aurkezpena: Ikastaroaren hasieran, programa instalatu eta konfiguratuko dugu. Ondoren, programaren egitura eta oinarrizko funtzioak aurkeztuko ditugu.
- Ariketa praktikoa: plastikoen alderaketa: Ikastaroa, batez ere, praktikoa izango da. Baterako ariketa bat egingo dugu irakaslearen eta bertaratuen artean, hainbat plastiko motaren ingurumen-ebaluazio bat egiteko.
.jpg)

