Tailerrak
3. tailerra.- Produktuaren ingurumen-diagnostikorako tresnak: karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna - Urriak 24
Data: 24/10/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:00 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: martes, 24 de octubre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Eguna: asteartea, urriak 24
Ordutegia: 09:30etik 13:00era (ordu erdiko atsedenaldiarekin)
Lekua: Adegiko egoitzan, Mikeletegi 52 Pasealekua, Donostia
Doakoa, talde txiki eta mugatuak
SAIOA BETETA
Produktu, prozesu edo zerbitzu baten bizi-ziklo osoarekin lotutako ingurumen-alderdiak eta inpaktu potentzialak aztertzen dituen metodo kuantitatiboa da bizi-zikloaren analisia (BZA). Ikuspuntu integrala duenez, balio-katean zehar ingurumen-inpaktuak transferitzea saihesten du BZAk. Hori dela eta, Europako Batzordea ikuspegi hori ezartzen ari da haren ingurumen-politiketan, greenwashinga saihesteko.
BZAren barruan, produktuaren ingurumen-analisia da sofistikatuena eta, aldi berean, egiteko zailena dena. Baina enpresa batzuek eskatu egiten dute, erosketa-prozesuetara aurkeztu ahal izateko baldintza gisa. Produktuek sortzen dituzten ingurumen-inpaktu nagusiak identifikatzea ahalbidetzen du, produktu horien fase guztiak kontuan hartuta: lehengaien erauzketa eta eraldaketa, ekoizpena, garraioa eta banaketa, erabilera eta zabortegiko antolaketa. Kasu honetan, ISO 14067 arauari jarraituz egiten da.
Parte hartzeko gomendioak:
- Aurrez ekonomia zirkularraren hastapenak ikastaroa egin izana, edo gaiari buruzko ezagutzak izatea; eta 1. tailerra (Erakundearen ingurumen-diagnostikorako tresnak: 3. irismeneko karbono-aztarna) eta 2. tailerra (Erakundearen ingurumen-diagnostikorako tresnak: ingurumen-aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak) egin izana.
- Ordenagailu eramangarri bat eramatea gomendatzen da, tresna in situ probatzeko.
- Tresnara sartu ahal izateko, Ihoberen webgunean alta emanda egon behar dute erakundeek, erabiltzaile eta pasahitzarekin.
Edukiak
- Produktuaren ingurumen-analisia: Bizi-zikloaren analisiaren oinarriak eta hura aplikatzeko beharrezko kontzeptuak gogoratzea, hala nola unitate funtzionala, irismenak edo kategoria-arauak.
- Produktuaren karbono-aztarna: Sarrera: produktuaren karbono-aztarna, ISO 14067 arauari jarraituz. Enpresa batzuek ingurumen-jardueraren adierazle hau eskatzen dute, erosketa-prozesuetara aurkeztu ahal izateko.
- Produktuaren ingurumen-aztarna: Produktu edo zerbitzu baten ingurumen-inpaktuen bektore ugariko ikuspegia eskuratzeko aukera ematen digu ingurumen-aztarnak. Produktuaren ingurumen-aztarnaren planteamendua, kalkulua eta aplikazioak aurkeztuko ditugu kapitulu honetan.
- Web-tresna integratuan aztarnak kalkulatzea, batera: Ihoberen kalkulu-tresnarekin adibide bat garatuko dugu, eta aldi berean kalkulatuko ditugu karbono-aztarna bat (ISO 14067 arauaren arabera) eta ingurumen-aztarna bat.