Tailerrak
2. tailerra.- Erakundearen ingurumen-diagnostikorako tresnak: ingurumen-aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak.
Data: 23/05/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: martes, 23 de mayo | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Eguna: asteartea, maiatzak 23
Ordutegia: 09:30etik 13:30era (ordu erdiko atsedenaldiarekin)
Lekua: Adegiko egoitzan, Mikeletegi 52 Pasealekua, Donostia
Doakoa, talde txiki eta mugatuak
BETETA
Karbono-aztarnak aldaketa klimatikoaren gaineko inpaktua bakarrik islatzen du. Baina badira beste metrika batzuk, erakunde baten ingurumen-inpaktuen ikuspegi zabalagoa izatea ahalbidetzen dutenak.
Hala, erakunde, zerbitzu edo produktu baten ingurumen-jarduera (ingurumen-inpaktuaren hainbat kategoriarekin lotuta) neurtzen duen ebaluazio tresna bat da ingurumen-aztarna. Bizi-zikloaren ikuspegia erabiltzen du, eta erakunde, produktu edo zerbitzu baten ingurumen-inpaktuen ikuspegi osoagoa izatea ahalbidetzen du. Ingurumen-inpaktuak 16 inpaktu-kategoriatan sailkatzeko aukera ematen du, esaterako: azidifikazioa, baliabide hidrikoen gaineko inpaktua edo ozono-geruza agortzea. Eta puntuazio agregatu bakarra eskuratzeko aukera ere ematen du.
Aipatutako erakundearen, produktuaren edo zerbitzuaren ingurumen-jarduera monitorizatzeko eta hobetzeko erabil daiteke ikuspegi hori, baita arriskuak identifikatzeko ere (adibidez, ur-eskasia edo baliabide materialen eskasia izateko arriskua). Enpresaren zirkulartasunerako bide-orri bat garatzeko oinarriak finkatzeko aukera ematen du horrek. Bi metrikak sartuta daude Ihoberen web-tresnan, eta hura kalkulatzeak sinergia batzuk ditu karbono-aztarnaren kalkuluarekin.
Parte hartzeko gomendioak:
- Aurrez ekonomia zirkularraren hastapenak ikastaroa egin izana, edo gaiari buruzko ezagutzak izatea; eta aurrez 1. tailerra egin izana, hau da, erakundearen ingurumen-diagnostikorako tresnak: 3. irismeneko karbono-aztarna.
- Ordenagailu eramangarri bat eramatea gomendatzen da, tresna in situ probatzeko.
- Tresnara sartu ahal izateko, Ihoberen webgunean alta emanda egon behar dute erakundeek, erabiltzaile eta pasahitzarekin.
Edukiak
- Ingurumen-aztarna: Sarrera: ingurumen-aztarnaren ikuspegia.
- Web-tresna integratuarekin ingurumen-aztarna kalkulatzea: Ihoberen kalkulu-tresnaren aurkezpena, ariketa praktiko batekin, erakundearen ingurumen-aztarna kalkulatzeko.
- Ekonomia zirkularraren adierazleak: Hainbat erakunde lanean ari dira erakunde baten zirkulartasuna neurtzeko. Zentzu horretan, WBCSDek garatutako Circular Transition Indicators metodologiak adierazleen taula sinple bat ezartzen du, hainbat eremutan zirkulartasuna ebaluatzeko aukera ematen duena eta garapen-fasean dagoen ISO 59020 arauarekin lerrokatuta dagoena.
- Web-tresna integratuarekin ekonomia zirkularraren adierazleak kalkulatzea: Adibide beraren gainean, erakundearen ekonomia zirkularraren adierazleak kalkulatuko dira.
.jpg)

