Ekarri zure taldea trainerura!
Izan esperientzia paregabea zure taldearekin batera.
Aurten, hirugarren aldiz eskaintzen ari gara San Juan Koxtape arraun-elkartearen instalazioetan lan-jardunaldi batean parte hartzeko aukera. Dagoeneko, enpresa askok egiaztatu dute jarduerak eragin positiboa duela. Horretarako, programa xehatu bat sortu dugu, talde-espiritua, gatazken konponketa eta ahalegin fisikoa sustatzeko.
Zalantzarik gabe, aukera paregabea da modu dibertigarrian talde baten bertsiorik onena ezagutzeko eta harekin konektatzeko.
Harro sentitzen gara jarduera honekin, parte-hartzaileek azkar konektatzen baitute elkarrizketaren eta estrategiaren bidez konfiantza sortzeko beharrarekin. Traineru batean arraun egitean, arraunlariek elkar ulertu, erantzukizunez jokatu eta elkarrekiko konpromisoa hartu behar dute. Helburu komunak ezarri behar dituzte, eta horrek pertenentzia-sentimendu oso sendoa sortzen du. Estrategiarik onena lortzeko, komunikazio ona behar da, eta aniztasuna ondo aprobetxatu; esate baterako, kide bakoitza leku egokian jartzeko traineruaren barruan.
Parte-hartzaileak denon helburu bat lortzen ahaleginduko dira; ahalegintzeko eskatuko diote euren buruari, eta, aldi berean, taldearen arrakastak ospatuko dituzte. Halaber, entrenatzaileekin batera hausnartzeko denbora ere egongo da, eta are garrantzitsuagoa: zer irakaspen garrantzitsu lortu diren pentsatzea, norberaren enpresan eguneroko jardueran txertatzeko.
Harrigarria da zenbat informazio ematen duen jarduera honek.
EGITARAUA:
9:00 – Pasai Donibaneko arraun-elkarteko instalazioetara iristea eta prozesua azaltzea.
09:30-10:00 – Arraunerako oinarrizko trebetasun teknikoak lortzea, ur-hobian.
10:00-10:30 – Talde-dinamika, taldearen helburu, asmo eta erronkak zehazteko.
10:30-11:00 – Trainerua uretaratzea.
11:00-12:00 – Pasaiako badian arraun egitea, Koxtapeko patroi profesional batek lagunduta. Gainera, beste ontzi batetik, Adegiko entrenatzaile batek jardueraren jarraipen hurbila egingo du.
12:00-13:30 – Jardueraren osteko feedback- eta prestakuntza-dinamika taldearekin (ondorioak, kontzientziazioa, analisia, etab.).
13:30-14:00 – Jarduera amaitzea.
NORENTZAT: ADEGIren bazkide diren enpresak.
ARDURADUNAK: ADEGIko talde-entrenatzaileak (Angel Castrillo/Jon Karla Lizeaga).
PREZIOA: 2.000,00 euro (+ % 21eko BEZ).