Berrikuntza Organizazionala Programa
Pertsonak zure enpresaren fan edo miresleak al dira?
Data: 04/09/2014 | Ordutegiak: 09:00 h. - 12:30 h. | Iraupena: 3.5 h.| Egunak: 04/09/2014 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Parque Miramón, Donostia-San Sebastián
Irailak 4 osteguna,09:00etatik 12:30etara ADEGIn
Zure enpresako pertsonak egiten duzuenaren FANak al dira?
Zure erakundeak bezeroari behar adinako lehentasuna ematen diola uste al duzu?
Zure enpresako pertsonek ba al dakite bezeroek zer behar duten?.
"Marka edo enpresa baten benetako balioa bertan lan egiten duten pertsonek egiten dituzten aukeraketen batura da".
"Produktua ardatz duen merkatuan, prozedurak eta prozesuak beteko dituzten pertsonak behar ditugu eta boterea bezeroek duten munduan, partaide izatearen harrotasuna eta gogoberotasuna erakutsiko dituzten pertsona konprometituak behar ditugu".
Egitaraua:
1) Bezeroaren / Harremanaren kultura elementu bereizgarri gisa:
- Pertsonak esperientzien bideratzaile.
- Akats nagusiak.
2) Zer bihurtzen ditu pertsonak FAN? Funtsezko ereduak esperientzien bidez loturak sortzeko.
- Oroitzapenak ulertzea, pertsonek esperientziak sor ditzaten.
- Sentitu, pentsatu eta ekin esperientziak / balio erantsia sortzeko.
- Bezeroa erdigunean kokatuta duen kultura.
3) Bezeroen kudeaketa emozionala pertsonek erakundearen barruan egiten duten bidaian.
4) Nola kudeatu praktikan Bezeroaren Esperientzia enpresako pertsona bakoitzaren erantzukizunen esparruan.
5) Ederfil-Becker "ERRONKA" proiektuaren aurkezpena, Pablo Mendizabal (Ederfil-Beckereko kudeatzailea) eta Maider Martin (Ederfil-Beckereko Giza baliabideen Zuzendaria)
Saioarekin lotutako artikuluak:
- Bihurtu zure bezeroak miresle.
- Ni Fagor Ederlanen fana naiz: Taldea eta bikaintasuna.
- Harremanen ekonomia.
- Kalitatea eskaintzea jada ez da nahikoa: Esperientzia bezeroarekin.
- Case Study: Copreci Experience
Metodologia:
Elkarrizketa bat izango da, elkarrizketa praktikoa, bezeroen esperientzia kulturaren eta zure enpresaren fan diren pertsonen bidez kudeatzeko, emaitza onak lortzen ari diren esperientzia / proiektu profesionalak partekatuta.
Dinamizatzailea:
Lucia Gato, Praxis Consultoreseko Gerentea
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro