Jardunaldia
Kontratisten sailkapenaren egungo egoera
Data: 23/03/2023 | Ordutegiak: 12:00 h. - 13:30 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: 23/03/2023 | Antolatzailea: ASCONGI (ADEGI) | Lekua: Sede ADEGI-ASCONGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, enpresariak obra kontratista edo botere esleitzaileen zerbitzu kontratista gisa sailkatzea eska daitekeen kasuak arautzen ditu, eta kaudimena egiaztatzeko ondorioak izango ditu.
Duela gutxi, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legeak, 2022ko abenduaren 24ko BOEn argitaratuak, zenbait aldaketa sartu zituen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legean (LCSP).
Horrenbestez, sailkapena administrazio publikoekin kontratatu ahal izateko kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala egiaztatzeko eska daitekeen baldintzetako bat denez, eta 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean sartutako berrikuntzen ondorioz, ASCONGIk “kontratisten sailkapenaren egungo egoerari” buruzko jardunaldia antolatu du, Kontratistaren Bulego Laguntzailearen zuzendaria den, Pedro Luis Molinaren laguntzarekin.
Jardunaldiari hasiera emateko, kontratazio publikoaren oinarrizko printzipioak eta araudiak eskatzen dituen baldintzak aurkeztuko dira, eta sailkapenari buruzko prozedurak aztertuko dira. Ondoren, sailkapen espedienteetan ohikoenak diren arazoetan sakonduko da. Eta, azkenik, sailkapenaren arloan egin berri diren aldaketak azalduko dira.
Hizlaria: Pedro Luis Molina, Kontratistaren Bulego Laguntzailearen Zuzendaria.
Egitaraua:
12:00 |
Ongietorria eta aurkezpena. |
|
12:05 |
Sarrera: |
|
|
||
a. Espediente arruntak eta berrikuspenekoak. b. Kaudimen adierazpenak. c. Ofiziozko berrikuspeneko espedienteak. |
||
12:40 |
Sailkapen espedienteetan ohikoenak diren arazoak: |
|
|
||
a. Kontzeptuak eta elementuak. b. Betekizun formalak eta sinadura elektronikoak. c. Atzerriko obra ziurtagiriak. |
||
13:10 |
Azken aldaketak sailkapenean | |
|
||
13:20 |
Galderen txanda. |
|
13:30 |
Jardunaldiaren amaiera. |