Top Enpresa Topaketa
SAVVY DATA SYSTEMS -"Industria 4.0: Teknologia makina-erremintaren sektorea eraldatzeko zerbitzura"
Data: 20/09/2016 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 20/09/2016 | Antolatzailea: Savvy Data Systems | Lekua: Elgoibar. Arriaga kalea, 2
"INDUSTRIA 4.0: TEKNOLOGIA MAKINA-ERREMINTAREN SEKTOREA ERALDATZEKO ZERBITZURA"
Eguna: 2016/09/20
Ordua: 09:00-13:30
Lekua: Elgoibar
[+] Jon Salvidea-ri Elkarrizketa - Savvy Data Systems
Bideoa Ikusi
Savvy Data Systems 2013an sortu zen “Syslan Ingeniería”ren spin-off gisa. Haren helburua Syslanen garatutako kontrol industrialeko teknologia hobetzea eta merkaturatzea da. Helburua merkatuan detektatutako eskariari erantzuna ematea da, eskalagarritasun handiko negozio-eredua aplikatuta. Ereduaren oinarria horretarako diseinatuta dagoen teknologia da.
Teknologia hori fase aurreratuan dago, eta hainbat herrialdetan ezarpen operatiboak ditu. IoT (Internet of Things) paradigma aplikatzen dugu Industry 4.0 makrojoeraren testuinguruan. Makinek Big Datan oinarritutako gordailu zentralera bidaltzen dituzte datu operatiboak eta produktiboak.
Eredu tekniko horrek urrats bat aurrera eramaten du makinen produkzio arloko informazioaren azterketa; izan ere, makinak elementu isolatu gisa erabili beharrean, makina multzo baten informazioa batera aztertzea ahalbidetzen du. Ikaskuntza automatikoaren arabera, askoz ere aberatsagoak dira informazio aldakorragoa biltzen duten datuak. Horri esker, makina bakoitzak sistemara konektatutako makinen multzo orokorrak ikasitakoa erabili eta orain arte pentsaezinak ziren balio erantsiko zerbitzu ugari eskain dezake.
2015ean, Savvy Data Systemsek akordioa adostu zuen DANOBATGROUPekin, makina-erremintaren sektorean Europako erreferentearekin, industria 16 BIEMH-aren 4.0 sariarekin sarituta izan dena oraintsu, nolabait Savvy Data Systems konponbideetako integraziora esker.
DANOBATGROUP taldeak giltza eskuan irtenbideak eta makinak garatu eta hornitzen ditu aplikazio espezifikoetarako. Goi mailako teknologia erabiltzen duten sektoreetarako eta mekanizazio-baldintza zorrotzak eskatzen dituzten bezeroentzako egiten dute lan.
Taldeak 1.300 langile ditu eta horietatik 337 inguru atzerrian aritzen dira. Langileen % 50 baino gehiago teknikari tituludunak dira.
Topaketan makina-erremintaren sektoreak izan duen bilakaera eta balio erantsi handiko zerbitzuak eskaini ahal izateko informazioaren teknologiak txertatzeko gero eta handiagoa den beharra landuko ditugu.
Era berean, arrakastako kasu bat erakutsiko dugu aurkezpenean aipatu dugunaren erakusgarri gisa. Bertan, 2013tik 2016ra arte gure partner-etako batek izan duen bilakaera ikusi ahal izango dugu: estrategia zehaztetik hasi eta txertatutako teknologien integraziora eta ustiapenera arteko bidea.
Amaitzeko, ikuspegiak, gaiak eta sor daitezkeen zalantzak partekatzeko ordu erdiko tartea izango dugu.
PROGRAMA
- Savvy Data Systems-en aurkezpena.
- Makina-erreminta sektorearen bilakaera. Erronka berriak.
- Balio erantsiko irtenbideak eta servilizationa.
- Erabilera-kasuak eta erakustaldia.
- Partekatzeko hausnarketak.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro