Jardunaldia
Erronkak eta irtenbideak ontzi industrialen eta komertzialen kudeaketan Ekoizlearen Erantzukizun Areagotua (RAP) onartzeko
Data: 21/03/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: Martes, 21 de marzo de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Martxoak 21, asteartea, 9:30etik 12:00etara ADEGIn
Ekonomia zirkularrerako kutsatutako lurzoruei eta hondakinei buruzko 2022ko apirilaren 8ko 7/2022 Legea onartuta (BOE, 85. zk., 2022/04/09koa – KIMIKA zirkularra), “Ekoizlearen Erantzukizun Areagotua” (RAP) izenekoa bermatzeko Europako urratsak gehitu dira prebentzioa sustatzeko eta hondakinen berrerabilera, birziklapena eta balorizazioa hobetzeko asmoz, garrantzi berezia hartu dute erantzukizun hori bermatzera bideratutako sistemen eta produktuaren ekoizleek dituzten betebeharrek.
Hain zuzen ere, arauak garatutako RAPen esparruetako bat eta, horrenbestez, Administrazioak eta bezeroek ezarritako epeen barruan eska ditzakeen alderdietako bat izan da ontzi eta bilgarriak erabiltzea eta erabilera horrekin sortutako hondakinekin lotutakoa.
Garapen horren ondorioz onartu dute ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko 2022ko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretua (BOE, 311. zk., 2022/12/28koa – KIMIKA zirkularra), merkatuan ontziratutako edo paketatutako produktuak jartzen dituzten enpresa guztiengan eragina duten betebehar argiak eta zehatzak eta horietarako epeak ezartzen dituena. Betebehar horien bidez, bezeroei ontzi eta bilgarri horiekin sortutako hondakinak kudeatzeko bidea eskaintzen zaie.
Ontzien Araudi berriko artikuluek ontziratutako produktuak merkaturatzen dituzten enpresa guztiei zuzendutako betebeharra jasotzen du; horren arabera, banakako sistemak eratzeko edo, bestela, hustutakoan, ontzien edo ontzien hondakinen kudeaketa egokia bermatuko duten sistema kolektiboetara sartzeko betebeharra biltzen du araudi berriak.
Oso garrantzitsua da kontuan izatea araudi berriak ez dituela merkatu industrial eta komertzialak betebehar horretatik salbuesten. Hori dela eta, EAEko enpresa industrialen oso ehuneko handiak jasango du betebehar horren eragina eta Estatuko komunitate autonomo guztietako bezeroei eskaini beharko zaie.
JARDUNALDIAREN HELBURUA:
Hondakinen Lege berriak gehitu dituen berritasunei eta Ekoizlearen Erantzukizun Areagotuari (RAP) buruzko araudi berriari buruzko informazioa ematea enpresei.
Araudiak mahaigaineratzen dituen erronkei erantzuteko enpresek erabilgarri dituzten aukera ugariak aurkeztea: ontziekin lotutako Ekoizlearen Erantzukizun Areagotuaren Sistema Kolektiboa (SCRAP) eta Banakako Sistema (SIRAP).
NORI ZUZENDUTA:
Zuzendaritza Nagusia. Zuzendaritza Teknikoa. Buruzagitzak, koordinatzaileak eta ingurumeneko teknikariak. Zuzendaritza eta teknikari komertzialak.
EGITARAUA
- Aurkezpena.
- Araudira sarrera: hondakinei buruzko 7/2022 Legeak sartutako berritasun nagusiak eta aurrekariak: Ekoizlearen Erantzukizun Areagotua (RAP).
Luis Blanco Urgoiti, idazkari nagusia – AVEQ-KIMIKA - Ontziekin lotuta industriak dituen betebehar juridiko zehatzak eta irtenbide posibleak.
Asier Bañares Zapatel, abokatua – AVEQ-KIMIKA - Galderak.
- Jardunaldiaren amaiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro