Enpresak Integratzeko/Fusionatzeko Prozesuak, krisi-garaietan bidegarritasuna eta hazkundea lortzeko
Data: 18/10/2013 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:30 h. | Iraupena: 2 h h.| Egunak: 2013-10-18 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
2008. urtearen erdialdetik hona jasaten ari garen krisi ekonomiko honen ondorioz, hainbat enpresa itxi dira, eta lanpostu asko galdu dira. Gauzak horrela, enpresa-proiektuen bideragarritasuna da gaur egungo produkzio-ehunaren erronka nagusietako bat. Izan ere, nola izan naiteke lehiakorragoa, baldin eta nire tamaina (txikia) dela medio garatzeko, finantziazioa lortzeko eta merkatu berrietan sartzeko aukera gutxi badut?
Defendatu eta merkatu berrietan sartu nahian, enpresak lankidetzan hasi edo aliantzak egiten dituzte. Hala ere, aldi baterako izaten da hori; alegia, ez du luzaroan irauten, eta ez da nahikoa egungo egoera lehiakorrean. Gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta, konponbide eraginkorragoak bilatu behar dituzte enpresek, eta erabateko aldaketa estrategikoak egin, krisiari aurre egiteko.
Aldaketa horietatik, enpresen integrazio sektoriala (fusionatzeko eta integratzeko eragiketen bidez) nabarmentzen da, enpresei aurrera egiteko aukera emango baitie epe ertainean eta luzean. Integrazioaren bidez, tamaina handiagoko enpresa-proiektu berri bati eman nahi zaio hasiera, baliabide (finantza-baliabideak, giza baliabideak, baliabide teknologikoak...) eta gaitasun egokiekin, nazioartekotzeko eta posizio lehiakorra hobetzeko enpresa-estrategiak bideratze aldera, besteak beste.
Jardunaldi honetan, CIALT ASESORES S.L. eta IKEI Research & Consultancy, S.Ak, enpresak integratzeko prozesuak egiteko modurik onena azalduko da, enpresa-proiektu berriak handiagoak izan daitezen eta posizio lehiakor nabarmen hobea izan dezaten; besteak beste, horrelako proiektuak arrakastaz burutzeko baldintzak eta gakoak zein diren azalduko da. Halaber, prozesu horiek nola egiten diren adierazi eta integrazio-adibide arrakastatsuak aurkeztuko dira.
EGITASMOA:
9:30etan. Jardunaldiaren aurkezpena.
Patxi Sasigain, ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Saileko zuzendaria.
Esteban Barrenechea, IKEI Research & Consultancy SAko kontseilari zuzendari nagusia.
Nuria Cancelo, CIALT ASESORES SLko bazkidea
9:45etan. Enpresen integrazioa; tamaina eta bideragarritasuna
. Integrazio sektorialeko prozesuen arrazoiak eta justifikazioa.
. Nola ekin enpresak integratzek prozesu bati.
. Integrazio-prozesu batetik espero daitezkeen emaitzak.
. Integrazio-prozesu bat arrakastatsua izateko alderdi nagusiak.
. Arrakasta-kasuak.
José J. Eguren, IKEI Research & Consultancy SAko zuzendaria.
10:30etan. Enpresak integratzeko modalitateak
. Enpresen arteko aliantzen forma juridikoak: itun parasozialak, baterako sozietateak, ekonomia-intereseko taldeak, ABEEak, berregituraketa-eragiketak (fusioak, zatiketak, etab.).
Nuria Cancelo Alonso, CIALT ASESORES SLko bazkidea.
. Prozesu legala enpresen erosketan.
Marta Tena Núñez, CIALT ASESORES SLko abokatua.
11:15etan. Mahai-ingurua
Jardunaldia: Enpresak Integratzeko/Fusionatzeko Prozesuak, krisi-garaietan bidegarritasuna eta hazkundea lortzeko
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro