Jardunaldia
Adimen Artifizial Tailer Zikloa: 2. Tailerra - Enpresan datu-proiektua AArekin martxan jartzeko lehenengo pausoak
Data: 27/02/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:00 h. | Iraupena: 3.5 h.| Egunak: martes, 27 de febrero de 2024 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Otsailak 27, asteartea, 09:30etik 13:00*era ADEGIko egoitzan (*) ordu erdiko atsedenarekin
EDUKIERA OSOA
DATA BERRIA: Apirilak 23, asteartea - Izen emateak
Enpresaren datuen kudeaketak erabakiak hartzea hobetzeko informazio egituratua izatea ahalbidetzen du. Datuak modu eraginkorrean biltzea, antolatzea eta kudeatzen jakitea erakundeen lehiakortasunerako tresna baliotsua da.
Datuaren estrategia zuzena definitzeko, enpresa bakoitzaren heldutasun digitalaren egoerari buruz gogoeta egin behar dugu:
- Zer datu ditut?
- Nola egituratzen da irisgarritasuna?
- Zer datu-base erabiltzen ari naiz?
- Nola aztertzen ditut? Zer errentagarritasun ateratzen diet datuei?
Orain Adimen Artifizialaren aplikazio berriek datuak antolatzen eta datuei ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzen dute, sortzen eta biltzen dituen makina, iturria, prozesua edo jatorria gorabehera.
ADEGIk eta Euskaltelek datuen bi tailer praktiko antolatzen ditugu enpresa-talde txiki batentzat. Bertan, Euskaltelen AA eta Datu adituek datuen kapturaren eta gobernantzaren praktika onen inguruko aholkuak partekatuko dituzte, baita Adimen Artifizialaren eredu aurreratuen aplikazioan ere.
Zure enpresaren prozesuak modu eraginkorragoan hobetzen eta optimizatzen lagunduko duten galderen erantzunak emango ditugu:
- Nola antolatu datuak erabili ahal izateko.
- Nola aplikatu AA.
- Zer proiektu jar ditzaket martxan eta zer talderi ekar diezaieke onura?
- Hori egiteko beharrezko baliabideak zein diren ezagutuko duzu.
- Zer profil profesional kontratatu behar duzun.
- Beste enpresa batzuek nola gauzatu duten deskubritu ahalko duzu benetako kasuen bidez.
Datuen kudeaketan gutxieneko garapena duten (gutxienez datuak lortzen hasi direnak, nahiz eta AA ez erabili) enpresetako zuzendaritzako kideei zuzenduak.
| 2. TAILERRA |
| Enpresan datu-proiektua AArekin martxan jartzeko lehenengo pausoak |
| Bigarren saioan, egiazko adibideak hartuko ditugu berriro, AAdun proiektu bat martxan hasieratik bukaerara nola jarri azaltzeko, enpresa partaideetara eraman gaitzaketen egiazko kasuak hautatuko ditugu, ahalik eta pertsonalizatuenak izan daitezen. Adibide bakoitzaren zehaztasunari begiratuta, pausoz pauso joango gara eta beharko diren baliabideen inguruko aholkuak emango ditugu, bai pertsonalari, bai inbertsio teknologikoari dagokionean. |



