ADEGIk bultzatutako e-Consejos zerbitzu berriaren aurkezpena Otsailak 26ean 10.30etan. ADEGIn
Data: 26/02/2013 | Ordutegiak: 10:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2013-02-26 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
<b>Lanean ari diren eta ADEGIko e-Gerenteak programan prestakuntza burutu duten gerenteei zuzendutako eskaintza biltzen du. Horren helburua laguntza hori behar duten enpresetako administrazio-batzordeei aholkularitza eta laguntza eskaintzea da</b>
e-Gerenteen esperientzia aprobetxatzea eta beste enpresa batzuei kudeaketa arloan eta erabakiak hartzeko garaian laguntza ematea da helburua. ETE-en «administrazio-batzordeei laguntza emateko» zerbitzu hau, era berean, lankidetzaren eta esperientzia zabaltzearen bidez krisitik ateratzeko egindako apustuan «aurrerapausoa» emateko modua ere bada.
Ez gara «ohiko kontseilaria» eskaintzen ari; batzordeari laguntza emateko lana baizik. Helburua batzordeari galdera eraginkorrak planteatzen eta haiei erantzuten laguntzea da, bileren balioa handitu dadin eta batzordeak bilatu nahi dituen irtenbideak aurki ditzan elkarlanean.
Enpresa bakoitzak bere kontseilaria aukeratu ahal izango du behar edo profilaren arabera ondoen egokitzen denaren arabera. Gaur egun, laguntza eskatu ahal izateko 13 kontseilari daude.
Aurkezpenean kontseilari batek bete behar duen rolaren eta hark enpresari egin diezaiokeen ekarpenaren inguruan hitz egiteko eztabaida egingo dute. Gipuzkoako enpresetako batzordeetan ohikoenak diren arazoak eta kontseilari baten jardunean egon daitezkeen mugak aztertuko dituzte.
José Miguel Ayerza, ADEGIko Idazkari Nagusia |
Santiago Barba, Eko REC, S.L.-ko Gerentea |
Ramón Cenarruzabeitia, Fresmak, S.A.-ko Gerentea |
Carlos Luna, Angulas Aguinaga, S.A.U.-ko Gerentea |