Jardunaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiko sektore ekonomikoen deskarbonizazioaren aldeko diru-laguntza berrien aurkezpena
Data: 03/03/2025 | Ordutegiak: 11:00 h. - 12:00 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: Lunes, 3 de marzo | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Martxoak 3, astelehena, 11:00etatik 12:00etara ADEGIn
Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak 1,2 milioi euroko diru-laguntza lerroa jarri du martxan, Gipuzkoako enpresak deskarbonizatzera bideratuta.
Laguntza horien helburua enpresei laguntzea da, eredu ekonomiko iraunkorragoak eta lehiakorragoiak izan ditzaten. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak emango ditu trantsizio energetikoa, ezpiegitura berdeak eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka sustatzeko, honako hauek ardatz hartuta:
- Energia-auditoriak egitea.
- Energia berriztagarriak ezartzeko azterketak garatzea.
- Produktuaren ingurumen-adierazpenak egitea.
- Zirkularitate-planak diseinatzea.
- Deskarbonizazio-planak diseinatzea.
- Erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua.
Jardunaldian laguntza-sortaren helburuak, ezaugarriak eta eskakizun nagusiak aurkeztuko dira. Gainera, laguntza horiek estalitako hainbat ekimenetan lanean ari diren enpresen bi arrakasta-kasu izango ditugu, eta proiektu horiek gauzatzeak lehiakortasunean duen balio erantsia jarriko dute mahai gainean.
Egitaraua:
- Jardunaldiaren aurkezpena.
- Laguntza paketearen aurkezpena - Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Saila.
- Bi kasu arrakastatsuren aurkezpena:
- Ojmar-en arrakasta-kasua.
- Olarain-en kasu arrakastatsua.
- Galderen txanda.

Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro

