Top Enpresa Topaketa
Jardunbide berritzaileak: Adimen Artifiziala eta Enpresa Kultura Berria
Data: 25/04/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 25/04/2024 | Antolatzailea: IRISBOND | Lekua: IRISBOND, Donostia. Avenida de Tolosa, 75
Jardunbide berritzaileak: Adimen Artifiziala eta Enpresa Kultura Berria
IRISBOND 2013an sortutako konpainia da, eye-tracking teknologian aitzindaria eta erreferentea Komunikazio Handigarri Alternatiboan (CAA, gaztelaniaz), laguntza bidezko komunikaziorako gailuak garatzen ditu, Hiru esaterako. Bere soluzioak urte askoan I+G arloan pilatutako esperientzian eta softwareen eta Adimen Artifizialaren algoritmo aurreratuetan oinarrituta daude. Begiradaren bidez, aniztasun funtzionala duten milaka pertsonari ematen diete ahotsa; izan ere, gaur posible da begirada erabilita hitz egitea eta harremanak izatea.
Software-algoritmo aurreratuen bidez, IRISBONDen teknologiak begi-mugimenduak jaso eta pantailako ekintza zehatz gisa bihurtzen ditu, hala, pertsonei informaziora era naturalean eta eskuak erabili gabe sartzeko aukera emanez. Teknologia horrek aplikazio ugari ditu osasunaren sektorean, gaixotasunen hautemate goiztiarretik eta diagnositik hasi eta operazio-geletan gailuak edo makinak kontaktu bidez erabili beharrik gabeko soluzioetara.
Azken urteetan nabarmen hazi da eta, gaur egun, IRISBOND erabateko hedapen-prozesuan dago. Azken 4 urteetan bi digitutik gorako hazkunde-erritmoa izan du eta bere produktuak eta zerbitzuak Europako, AEBko eta Latinoamerikako 30 herrialde baino gehiagotan merkaturatzen ditu eta nazioarteko bazkide-sarea du: Samsung, Microsoft, Apple eta MIT, esaterako. Produktu-garatzaile bikaina izateagatik Appleren Mfi ziurtagiria jaso zuen 2022ko apirilean. Hain zuzen ere, ziurtagiri hori munduan 2 konpainiak soilik dute.
Gaur egun, IRISBONDeko langile gehienek batez ere profil teknologikoak dituzte eta kopuru hori bi urteko epean bikoiztea aurrez ikusi dute. Teknologiaren bilakaerak konputazioaren, datuen zientziaren edo zibersegurtasunaren ikuspegia duten profesionalak beharko ditu. Eta osasunaren arloak, aldiz, neurozientziarekin lotutako profilak.
Fabrikan lidergo-lanaren prozesu batean parte hartu ondoren, zuzendaritza-taldeak ezagutza hori erakundeko gainerako kideei helarazteko pausoa egitea erabaki zuen proiektu partekatua osatzeko, eta erakundearen gainerakoei helarazteko hazteko aukera emango dien kultura sendoa sortzeko. “Egiten dugunak eragin soziala du maila askotan. Eta harro gaude horrela izateaz”. Berrikuntza eta eraldaketa daude bere DNAn eta produktuetan ez ezik, enpresa-kultuan ere aplikatzen dute. Egiteko modu berrien, beste perspektiba batetik pentsatzearen, kultura berri baten, eta, azken finean, enpresa osatzen duten pertsonetatik eraldatzearen alde egiten dute. Egiten dutenari Adimen Artifiziala aplikatzen dioten bezalaxe, giza adimena aplikatzen diete beren prozesuei enpresa hobetzeko. Pertsona bakoitzak sortzen digu kezka gainerakoekiko duen harremanari dagokionez, eta enpresan ezagutza nola sorten duen eta nola hazten den kezkatzen gaitu. Pertsonak partekatutako helburu edo helburu parekatu batekin lerrokatuta egotea lortzeak noranzko berean arraun egitea ahalbidetuko digu, norberaren potentzial handiena ateraz eta, hala, inpaktu handiagoa sortuz.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro