PRIBATUTASUN POLITIKA OROKORRA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin bat eginez (2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena), ADEGIk ematen dituen zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalak biltzeko, tratatzeko eta babesteko modua ezagutaraztea da pribatutasun-politika honen xedea.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Sozietatearen izena: ADEGI- Gipuzkoako Enpresen Elkartea
IFK: G20054359
Elkarte Profesionalen Erregistroko datuak: erregistro-zk.: 20/128
Helbidea: Mikeletegi pasealekua 52, 20009 Donostia
Telefono-zenbakia: 943 30 90 30
Faxa: 943 30 91 50
Datu pertsonalen arloko eskaerei arreta emateko posta elektronikoaren helbidea: responsablelopd@adegi.es
DATU PERTSONALAK TRATATZEAREN HELBURUAK
Gipuzkoako Enpresen Elkarte honek enpresen jarduerak, topaketak eta lankidetzak sustatzeko nahiz enpresei prestakuntza eta aholku emateko askotariko zerbitzuak ematen ditu, eta xede horretarako biltzen dituen datu pertsonalak tratatzen ditu.
Eskatzaileek dena delako zerbitzua jasotzeko eskatzen zaizkien datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio-politika espezifikoa aurkituko dute pribatutasun-atari honetan, eskaintzen diren zerbitzu guztiei dagokienez.
DATUEN JATORRIA
Pertsonek emandako informazioan dute zuzeneko jatorria bildutako datu pertsonalek.
EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
ADEGIren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek edozein kasutan bermatzen dute (eta horren erantzule egiten dira) emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla, eta behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dute.
KONTSERBAZIOA
Emandako datu pertsonalak beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, kasu bakoitzean horiek biltzeko edo sortzeko helburuei arreta emateari begira; betiere, datuon titularrak horiek ezabatzea edo ez tratatzea eskatzen ez badu (hala ere, ADEGIri eska dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko legezko epeekin ados egon daiteke).
LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILTZEKO GAITZEN DUEN LEGEZKO TITULUA
Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrean ezartzen diren baldintzetan izango da ADEGI datuak tratatzeko legitimoa, eta zerbitzu bakoitzean ezartzen den zilegitasun-tituluaren edo -tituluen berri emango zaio datuon titularrari; hala nola, honako hauek izan daitezke titulu horiek: baimena, pertsonaren harreman juridiko baten exekuzioa, legezko betebehar bat betetzeko prozesua edota ADEGIk bere zerbitzuak garatzean duen interes legitimoa.
HARTZAILEAK
Datu pertsonalak tratatzean, ADEGIk ez du horien lagapenik egingo, legezko betebehar bat bete behar duenean edo pertsonaren aurretiko baimena duenean izan ezik (beharrezkoa izanez gero, baimena eskatuko zaio pertsonari).
Hainbat zerbitzu emateko, beharrezkoa izan daiteke ADEGIren tratamendu-hornitzaile edo -arduradun gisa jarduten duten enpresei komunikazioak bidaltzea (batez ere, zerbitzu informatikoei); betiere, konfidentzialtasun- eta segurtasun-baldintzen mende, datuak tratatzeari dagokionez. Batzuetan, baliteke enpresa horiek Europar Batasunetik kanpo egotea, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield (Pribatutasun Ezkutua) hitzarmenaren babespean edo Europako legeria betetzeko bermearekin.
ESKUBIDEAK
ADEGIk datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia daukaten eskubide hauek erabiltzeko aukera ematen die interesdunei:
- Beren datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
- Datuak zuzentzea edo deuseztatzea eskatzeko eskubidea.
- Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
- Datuen tratamenduari uko egiteko eskubidea.
- Datuak eramateko eskubidea.
- Emandako baimena kentzeko eskubidea.
Edozeinek dauka ADEGIk bere datu pertsonalak tratatzen dituen jakiteko eskubidea, eta, beraz, interesdunek beren datu pertsonalak begira ditzakete, edota datu okerrak zuzentzea eskatu edo, bestela, ezabatzea eskatu, besteren artean datuak jasotzeko xedea amaitu denean eta dagoeneko xede horretarako beharrezkoak ez direnean.
Inguruabar jakinetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko dira datuak. Halaber, inguruabar jakinetan eta egoera berezi batekin zerikusia duten arrazoiak tarteko, interesdunek uko egin ahalko diote beren datuak tratatzeari. Horrelakoetan, ADEGIk datuak tratatzeari utziko dio, arrazoi legitimoak daudenean edo egon litezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko izan ezik.
Xede zehatz baterako baimena eman badu, interesdunak edozein momentutan bota dezake atzera emandako baimena, baimena kendu aurretiko egoeran oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.
Horretarako, idazki bat bidali ahalko zaio ADEGIri, posta-helbide honetara: Mikeletetegi pasealekua 52, 20009 - Donostia. Bestela, posta elektronikoa bidal daiteke helbide elektroniko honetara: responsablelopd@adegi.es
Zure datuen babesaren inguruko eskubideak asebete ez direla sentitzen baduzu, erreklamazioa jar dezakezu datuak babesteko agentzia eskudunaren aurrean, www.agpd.es webgunearen bidez.
DATUAK BABESTEKO ARAUDIA BETEARAZTEKO BATZORDE TEKNIKOA
ADEGIk Batzorde Tekniko bat dauka honako zeregin hauetarako: Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren eta hori garatzen duen araudiaren ezarpenaren gaineko jarraipena egitea; datuak babesteko agentziek eta epaitegiek arlo horretan igortzen dituzten jarraibideak edota ebazpenak ebaluatzea, gero ADEGIk bere gain har ditzan; pertsonekiko errespetua zaintzea ADEGIk beren informazio pertsonala kudeatzen duenean, eta pertsonek beren datu pertsonalen tratamenduaren inguruko eskubideak erabiliz egiten dituzten eskaerei erantzutea.