Pertsonak eta Kultura Foroa
Boterea eta estatusa. Eraldaketa kulturalerako funtsezko bi elementu
Data: 15/12/2021 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 15/12/2021 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Parque Miramón, Donostia-San Sebastián
Abenduak 15 astezkena, 15:30tatik 18:30tara ADEGIn
Merkatu-sektore jakin batean duen posizioa sendotu nahi duen enpresa bat, zuzendaritza-taldean eragin-gaitasuna handitu nahi duen zuzendari senior bat, oso jantzia den gazte baten presentzia beretzako mehatxu gisa bizi duen eskarmentu handiko langile bat... horiek dira besteen aurrean beren prestigioa eta balio soziala direla eta oso kezkatuta dauden erakunde mailako eragileen adibideak. Zalantzarik gabe, bidezkoa da kezka hori, baina prestigio edo estatus horri lotutako boterearen erabilerak irudikatzeko errazak ez diren ondorioak ditu.
Helburuak:
- Erakundeen ingurunean boterea eta estatusa moduko kontzeptuek duten esanahia ezagutzea.
- Bi kontzeptu horiek pertsonen errendimenduan eta ongizatean zer eragin duten ulertzea.
- Gure botereaz eta enpresako kultura eraldatzeko erabiltzen dugun moduaz jabetzea.
Egitaraua:
- Boterea eta estatusa. Nola lortzen dira? Zer ezberdintasun dute?
- Estatusaren garrantzia eta inpaktua lan-ingurunean.
- Boterea ondo erabiltzea: lidergo-postuak dituztenentzako erronka.
Metodologia:
Elkarrizketa eta entzute aktiboa partaidetzarekin, esperientziak trukatu ahal izateko.
Dinamizatzailea:
José Luis Escorihuela 'Ulises’ - Ikerlaria, aholkularia eta erraztailea.El Camino del Elder-en sortzailea - LinkedIn
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro