Jardunaldia
Produktuaren pasaporte digitala: nola egin aurre aldaketari
Data: 03/10/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: jueves, 3 de octubre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Urriak 3, osteguna, 09:30etik 11:00etara, ADEGIn
Produktuaren Pasaporte Digitala (Digital Product Passport-DPP) da Europar Batasunean produktu jakin batzuk merkaturatzeko ezarri duten eskakizun berri bat. Horren helburua da haien bizitza-ziklo osoan eta haien balio-kate osoan, trazabilitatea hobetzea, produktuen etiketetan eta eskuliburuetan emandako informazioa osatuz. Laster, ingurumen-inpaktu handiena sortzen duten produktuek (altzairua, ehungintzakoak, eraikuntzakoak, ibilgailuak eta bateria elektrikoak eta pneumatikoak, ontziak edo produktu kimikoak) pasaporte hori beharko dute Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko. Horrek enpresentzako erronka berria ekarriko du egokitzapenari eta kudeaketari dagokienez. 2024-2025 tartean, elektronikaren eta ehungintzaren sektoreetan DPPa pixkanaka hedatuko dela espero da. Jarraian, beste sektore batzuetara hedatuko da eta 2026tik aurrera funtzionatzen hasiko dela aurrez ikusi da.
Produktuaren Pasaporte Digitala (DPP) produktu baten ezaugarriei eta haren bizitza-zikloari buruzko informazio zabala eskaintzen duen erregistroa da. Besteak beste, honako hauek bultzatzen lagunduko duela espero da: gardentasuna, ekonomia zirkularra, jasangarritasuna, zibersegurtasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa.
Partekatutako datuen espazioak (DS) ingurune sozioteknikoak dira. Horietan, datuak modu partkeatuan aprobetxa daitezke haien gaineko subiranotasuna mantenduta; hau da, datuen sortzaileak erabaki behar du une eta baldintza guztien arabera nola erabili behar diren. Datu-espazioen etorkizun handieneko erabilera-kasuak parte-hartzaileen helburu komunekin lotuta daude; izan ere, erakargarriagoa da datuak partekatzea interes komuna dutenean (araudia edo lehiakortasuna direla eta).
Horregatik, DSak eta DPPak bat datoz informazioa eskaintzeko eta erabiltzeko ekosistema digital segurua eta arautua edukitzeko premian. Kasu horretan, balio-kateetako eragileek informazioa partekatu eta kate horietan duten eginkizunaren arabera eskuratuko dute, araudia betetzen dela ikuskatzen duten erakundeetatik hasi eta markak balio jakin batzuen arabera aztertu nahi dituzten azken bezeroetaraino, haien ekarpenen jarraipena egiten duten fabrikatzaileetatik eta hornitzaileetatik igaroz.
Jardunaldi honetan, TECNALIAko adituek DPPak zure enpresan zer eragin izango duen eta ezartzeko zer pauso eman behar duzun azalduko dizute. Teknologia digitalak pasaportea modu eraginkorrean kudeatzen nola lagun diezazukeen ikusiko duzu eta, gainera, eguneroko zure lanetan prozesua nola barnera dezakezun jakingo duzu.
Hala, Produktuen Pasaporte Digitala ezagutzeko proben adibideak eta bidean ikasitako lezioak ezagutuko dituzu. Funtsezko beste gai batzuk ere jorratuko dira: jasangarritasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa, eta DPPa zure erreputazioa hobetzeko eta Europako arauak betetzeko tresna nola bihur daitekeen.
Programa
- Aurkezpena.
Oscar Lage - Zibersegurtasuneko eta Blockchaineko arduraduna, TECNALIA - Zer da Produktuen Pasaporte Digitala eta zein dira herritar eta enprsentzako onurak?.
Jose Luis Gálvez - TECNALIA - Digitalizazio berritzailea Produktuen Pasaporte Digitalerako.
Iván Gutiérrez - Blockchain for business and data spaces solutions architect, TECNALIA - Partekatutako datuen espazioa: produktuaren pasaporte digitlaa ezartzeko erantzun teknikoa.
Javier Herrera - Negozioaren garapena - eServices, TECNALIA - “Produktuaren Pasaporte Digitala produktuen jasangarritasuna eta zirkularitatea neurtzeko”.
Jorge Arnal - Senior researcher and project manager, TECNALIA - DPP industria jasangarriko ekoberrikuntzaren tresna gisa. Kasu praktikoen azterketa.
Paula Morella Avinzano, Gabriel Aznar - Smart Industry || Industry of Things, TECNALIA
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro