Top Enpresa Topaketa
BIELE DIGITAL. Prozesuak Adimen Digitalarekin optimizatzea
Data: 23/05/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 23/05/2024 | Antolatzailea: BIELE DIGITAL | Lekua: BIELE GROUP, Urrestilla. PolÃgono Industrial Larrañaga
Prozesuak Adimen Digitalarekin optimizatzea
Egoitza nagusia Azpeitian duen eta Espainian, AEBn eta Txinan bost instalazio estrategiko dituen Biele Taldea abangoardian egon da 1973an sortu zenetik. 2023. urtean, 50. urteurrena ospatu zuten ezohiko erronka batekin: Urrestillan 4.000 metro koadroko instalazio berriak eraikitzea, taldearen egoitza nagusia har zezaten.
Ingeniaritzaren lidergoan gailentzen dira, ezagunak dira automatizatutako eta pertsonalizatutako produkzio-instalakuntzei giltza eskurako soluzio integralak eskaintzeagatik. Kontzeptualizaziotik hasi, martxan jarri eta zerbitzua eman arte, aitzindariak dira egur-, metal-, eraikuntza- eta automobilgintza-industrietako berrikuntzan. Horrek automatizatutako instalazio industrialak diseinatzeko, garatzeko eta inplementatzeko aukera ematen die, bezeroei instalazioaren bizitzan zeharreko bidelaguntza eskainita.
Biele Taldeak mundu mailako erreferentziek babesten duten esperientzia zabala du. Urtean izandako salmentak 90 milioi eurokoak dira, 50 herrialde baino gehiagotan saldutako 800 proiektu baino gehiago ditu, eta 350 langile baino gehiago.
Azkeneko enpresa-proiektuaren bidez, Biele Digital ikerkuntzan, berrikuntzan eta pertsonalizatutako soluzioak garatzen ari da produkzio-instalakuntzei adimena gehituz fabrikazio-prozesuak optimizatzeko. Horretarako, eta automatizazio hori azkarra ez ezik, eraginkorragoa eta zehatzagoa izan dadin, produkzioaren kudeaketa-softwareak, datuen azterketa aurreraturako erremintak eta AAn oinarritutako ikuspen artifizialeko sistemak garatzen ditu, mantenuaren fluxuaren digitalizazioa eta energia-kontsumoaren optimizazioa egiteaz gain. Horrela, kudeaketa operatiboa produkzio-instalaziorako esperientzia ezin hobe eta eraginkor bilakatzen da.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro