Top Enpresa Topaketa
OPPTIMIZA - "Dimentsio geografikoa enpresako prozesu estrategikoetan"
Data: 19/09/2017 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 19/09/2017 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi, 52
"Dimentsio geografikoa enpresako prozesu estrategikoetan?"
Eguna: 2017/09/19
Ordua: 09:30-13:30
Lekua: ADEGIko egoitzan
Opptimiza oinarri teknologikoko enpresa da, 2011n sortutakoa.
Informazio espazialaren eta mugikortasunaren tratamenduan adituak gara; baita, lokalizazio geografikoarekin erlazionatutako zerbitzutan ere.
Edozein enpresatan baliabide mugikorrak kontrolatzeko eta optimizatzeko plataforma sortu dugu. Honako hauen bidez:
– Informazio geografikoaren kudeaketa
– Location Intelligence
– Azterketa prediktiboa
– Adimen operatiboa
Mantenimendurako ibilbideen planifikazio optimizatuaren bitartez eta bisita murriztuekin, %10etik %30erainoko aurrezpenak egin daitezke denboran, eta egindako kilometrotan.
Ondoko produktuak eskeintzen ditugu:
LBS (Location Based Services)
Baliabide mugikorrak kontrolatzea eta optimizatzea ahalbidetzen duen plataforma.
Baliabide mugikorrek mugikortasuneko aplikazio baten bidez (tableta edo smartphonea) zereginak kontsumitzen dituzte pixkanaka, eta hala, edozein lanpostutatik jardueraren aurrerapenaren berri izan dezakegu. Garraio, logistika, salmentak, produktuen banaketa, mantenimentua, bisiten etab. optimizatuz.
II (Interfaces Inteligentes)
GIS/SIG sistemarako interfaze osoa sortzea ahalbidetzen duen tresna da. Bere sistemarekin nola interaktuatu nahi duen deskribatu, tratatu beharreko informazioa, txertatzea eta erregistroen ezabatzea.
SIG tresna-kaxa
Zure gailuetako informazioa denbora errealean zure ordenagailutik eskuratzeko tresna, informazio geografikoa duten gailu guztiak lokalizatzeko, abiadura, altuera, zehaztapena eta abar kontsultatzeko.
Geomarketina: negozio baten egoera aztertzen laguntzen du, bezeroen lokalizazioaren bitartez, salmenta puntuak, sukurtsalak, lehiakideak, etab. Zentzu honetan,
Frantziako Auchanen geomarketin-sistema sortzea eta mantentzea nolakoa izan den ikusiko dugu.
Topaketa honetan Industria 4.0rekin lotutako teknologia berriak garatzearekin dugun esperientzia partekatu nahi dugu, eta garatu ditugun eta industria-enpresan edo beste sektore batzuetan aplika daitezkeen aplikazio ugari aztertu nahi ditugu.
EGITARAUA
- Opptimizarean aurkezpena.
- Informazio espazialaren teknologiak.
- Gure negozio ereduaren gako estrategikoak.
- Opptimizaren teknologiak enpresan dituen aplikazioak.
- Galderak eta eztabaida.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro