Jardunaldia
Negozio aukerak Israelekin: teknologia eta startupak
Data: 30/06/2022 | Ordutegiak: 12:00 h. - 13:00 h. | Iraupena: 1 h.| Egunak: 30/06/2022 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI . Paseo Mikeletegi, 52, Donostia
Uztailak 30, osteguna, 12:00tatik 13:00etara ADEGI-n
Israel etengabe hazi da azken hamabost urteotan, %4 batez beste, eta Ekialde Hurbileko laugarren ekonomia izatera iritsi da, Egipto, Aljeria edo Marokoren aurretik, nahiz eta 9 milioi biztanle baino gehixeago eta baliabide natural gutxi izan.
Mundu osoan nabarmentzen da garapen teknologikoagatik eta hezkuntza-mailagatik. Israelek bere BPGaren % 4 baino gehiago inbertitzen du I+Gn, eta Nasdaq estatubatuarrean kotizatzen duten enpresa gehien dituen atzerriko herrialdea da. Gainera, oso ezaguna da mundu osoan aintzatetsitako startup teknologikoen sorleku gisa, ekosistema ekintzaileagatik eta arrisku-kapitalaren dinamismoagatik.
Hain zuzen, maila teknologiko handia dute, eta euskal enpresen esku jartzen dira, sor dakizkiekeen erronkak modu lehiakorrean konpontzeko.
Jardunaldi honetan, Israelgo ekonomia eta herrialde honetan dauden negozio-aukerak ezagutzen dituzten adituak izango ditugu, bertako errealitate ekonomikoa eta enpresariala sakonago ezagutzeko eta lankidetza teknologikorako dauden aukerak ezagutzeko.
Egitaraua:
12:00 - Aurkezpena. Eduardo Junkera, ADEGIko Presidentea.
12:10 - Israel: arrakastaren errezeta ekintzaileen sorleku gisa.
12:40 - Galderak
12.50 - Networking-a enpresekin
13:10 - Itxiera