Jardunaldia
Lotutako eragiketak: Nola prebenitu arrisku fiskala
Data: 29/03/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Miércoles, 29 de marzo de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
martxoak 29, asteazkena, 9:30etik 11:00etara ADEGIn
JARDUNALDIA BETETA
Merkataritzako edo ahaidetasuneko lotura duten pertsona fisiko edo erakundeetan du eragina hitzartutako prezioen manipulazioa egitea eta irabaziak (edo galerak) erakunde / pertsona fisiko batetik beste erakunde / pertsona fisiko batera modu bidegabean eramatea ekiditeko lotutako eragiketen gaineko araudiak.
Horrekin lotuta, Estatuko eta nazioarteko zerga arloko agintariek etengabe aztertzen dituzte transferentzia-prezioak. Zerga arloko egiaztapenetan, arretagune nagusia merkatuaren araberako balorazioa izaten da; hau da, lotutako eragiketetan, alderdi independenteek adostuko lituzketenen antzekoak diren ordainsariak finkatzea.
Gomendagarriena merkatuaren araberako balorazioa modu jarraituan lantzea den arren, beti komeni da sozietateen gaineko zergaren urteroko aitorpena prestatu aurretik berrikusketa egitea. Hala, atal honen helburua da ekitaldiko aitorpena ziurtasun handiagoz jorratzea eta, aldi berean, zerga-arriskua gutxitzea.
Horren bidez, partaideek kontzeptu horiek aplikatzeko modua modu argi eta praktikoan barneratzea espero dugu. Horretarako, eguneroko lanean topatu ohi ditugun adibideak eta, eragiketen tipologiaren arabera zerga arloko administrazioek eta auzitegiek aplikatzen dituzten irizpideak azalduko dituzte.
Jardunaldia jabeei, zuzendaritza nagusiari eta finantza arloko zuzendaritzari eta controller-ei zuzenduta dago, eta gai horretan esperientzia duten Estatuko eta nazioarteko hizlariak izango ditugu. Zehatzago esanda, honako hauek: Berenice Ávalos Zamora (BSK Legal&Fiscaleko transferentzia-prezioen arloaren arduraduna), Adriana García Martínez (BSK Legal & Fiscaleko transferentzia-prezioen arloko espezialista), eta Miriam Sánchez-Briñas (Idealistako transferentzia-prezioen arloaren arduraduna).
Egitaraua:
9:30: Aurkezpena.
9:35:
- Ondasunen salerosketak.
- Zerbitzuen prestazioak.
- Finantza-eragiketak.
- Higiezinen gaineko eragiketak
- Ondasunen ukiezinen gaineko eragiketak.
11:00: Galderak
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro