Tailerrak
Eragiketa triangeluarren Tailerra
Data: 28/03/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 28 de marzo de 2023 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
1. SAIOA BETETA
Data: 2023ko martxoak 28, asteartea
• Iraupena: 4 ordu, 09:30etik 13:30era
• ADEGIko enpresa elkartuei zuzendua
• Partaide kopurua mugatuta (talde bakoitzeko, gehienez, 20 lagun)
Izen-emate data berria - Ekainak 8, osteguna (3. Saioa - Data berria)
Eragiketa triangeluar bat gutxienez hiru herrialdetan (fabrikatzailea, norberaren izenean jarduten duen/duten artekaria/k eta amaierako bezeroa edo eroslea) kokatuta dauden hiru enpresak edo gehiagok parte hartzen duten Europar Batasunaren nazioartekotze merkataritza-modalitatea da. Kasu horretan, merkantzia zuzenean jatorritik helmugaraino garraiatzen da, artekariaren herrialdetik igaro gabe. Prozesu horrek zaildu egiten ditu kontularitza eta zerga arloko eragiketak, baina beti izan da denbora eta kostu logistikoak aurrezteko aukera ona. Gaur egun, garraio-kostuek izandako igoera dela eta, eragiketa horiek gero eta gehiago erabiltzen dira.
Toki geografiko ezberdinetan banatutako produkzio-lantegiak direla eta, gero eta ohikoagoa izaten da merkantzien mugimendua zuzenean produkzio-herrialdetik amaierako helmugaraino gertatzen deneko eragiketak planifikatzea, baina fakturazioa ez egitea zuzenean fabrikatzailearen eta amaierako bezeroaren artean. Aitzitik, faktura produkzio-lantegitik enpresa nagusira, proiektua diseinatu duen ingeniaritzara, fabrikatzailea eta amaierako bezeroa harremanetan jarri dituen enpresa artekarira eta abarretara egiten da.
Halako eragiketa motaren batean sartuta gaudenean, arreta berezia jarri behar dugu eragiketa horiek behar bezala bidera ditzagun, aurrez ikusitako helburua bete eta eragiketan irabazia lortu ahal izateko.
Lau orduko iraupena izango duen tailer honen helburuak dira hauek: erkidegoz kanpoko eta EBko kide diren estatuen arteko eragiketa triangeluarrak aztertzea; eragiketa triangeluar bateko dokumentazioa ezagutzea; eragiketa triangeluarrei buruzko kasu praktikoak argitzea.
Kanpoko merkataritzan barneratu nahi duten esportazioko/inportazioko eta merkataritza sailetako arduradunei eta langileei zuzenduta dago.
Kudeaketan eta nazioartekotzean espezializatutako TACEX by ATE aholkularitza-enpresan duela 23 urtetik proiektuen arduraduna eta aholkularia den Gemma Fernández de Larrea Torrecillak eskainiko du.
Programa
- Eragiketa triangeluarrak: Europar Batasunaren barnekoak eta kanpokoak:
- Definizioa.
- Zer da eragiketa triangeluar bat eta zer eragiketa mota daude?.
- Zer ez da eragiketa triangeluar bat?.
- Parte hartzen duten subjektuak.
- Parte hartzen duten alderdiak behar bezala identifikatzea eragiketa behar bezala planteatzeko.
- Dokumentuen kudeaketa.
- Esportazioaren aitorpenak, faktura, jatorri-ziurtagiria eta abar.
- Definizioa.
- Kasu praktikoak argitzea:
- Eragiketa triangeluarrak eta eragiketa konplexuak.