Pertsonak eta Kultura Foroa
Erronka berriak, gaitasun berriak: pertsonen kudeaketa lanaren etorkizunean
Data: 10/11/2022 | Ordutegiak: 15:30 h. - 18:30 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 10/11/2022 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Parque Miramón, Donostia-San Sebastián
Azaroak 10 osteguna, 15:30tatik 18:30tara ADEGIn
Erakundeen baitan, pertsonen kudeaketaren funtzioa aldatzen ari da. Negozioen erronka berriek gaitasun berriak eta pertsonen kudeaketarekin lotutako estrategiak eta jardunbideak garatzeko modu berriak eskatzen dituzte.
Aurrean ditugun erronketarako beharrezkoa da etorkizunean beharrezkoa izango den talentuaren plangintza-estrategiak hedatzea, talentua erakartzeko eta atxikitzeko jarduketa berriak sartzea, esperientzia desberdinak eta erakundeen barruan bereizi daitezkeenak sortzea, lana berrinterpretatzen ari diren pertsonen eskakizun berriei erantzutea, garai berriekin bat datozen kultura berriak sortzea, antolaketa-eredu berriak pentsatzea, datuekin lan egitea... Askotariko gaiak dira eta ezinbestekoa da pertsonen kudeaketarako sailetik horiek jorratzea. Zeregin administratiboa izatetik erakundeen jasangarritasunerako elementu estrategiko gisa kokatzera igaro behar dute.
Ondorioz, ezinbestekoa da pertsonek enpresan duten funtzioa birpentsatzea eta berrikustea, eta sail horietan ikuspegi eta gaitasun berriak sartzea, enpresaren lehiakortasunaren erronkei erantzun ahal izateko.
Helburuak:
- Mondragon Unibertsitateak eta Adegik elkarlanean egindako Lanaren Etorkizunerako Pertsonen, Kulturaren eta Talentuaren Programan garatuko diren giltzarri nagusiak kontuan hartzea.
- Pertsonen eta talentuaren kudeaketa estrategikoan joera sozioekonomikoek, teknologikoek eta negoziokoek duten erlazioaren eta inpaktuaren gainean gogoeta egitea.
- Erakundeetan pertsonen talentuaren kudeaketarako joera, estrategia eta jarduketa nagusiak ezagutzea.
- Pertsonen saileko profesionalaren zeregin/funtzioaren bilakaerari buruz gogoeta egitea eta sakontzea, eta funtzio hori erakundeetako pertsonen eta talentuaren estrategiaren diseinuan barneratzea.
Egitaraua:
- Pertsonen Kudeaketarako erronka nagusiak lanaren etorkizuneko joeren aurrean (talentua erakartzea, pertsonen esperientziak, pertsonak leial bihurtzea eta konprometitzea, antolaketa-eredu berriak, kultura berriak...).
- Erakunde gisa non gauden eta etorkizun horretan norantz goazen: etorkizunera begirako pertsonen kudeaketaren eraldaketarako palankak.
- Pertsonen kudeaketaren funtzioa testuinguru berrian: erronka berriak eta gaitasun berriak.
Metodologia:
Erakusketa eta dinamikak uztartzen dira, eta landutako gaiak esperimentatzeko eta horri buruzko elkarrizketa-guneetan parte hartzeko aukera ematen du.
Zuzenduta:
Pertsonen kudeaketaren arduradunei eta funtzio horretaz zuzenean arduratzen diren enpresetako gerentziei.
Dinamizatzaileak:
Begoña Echaburu eta Uxue Castaño, MU Enpresagintzako eta MIK enpresen kudeaketaren ikerketa-zentroko ikertzaileak eta irakasleak, pertsonen kudeaketaren, talentuaren, kulturaren eta ikaskuntzaren arloetan.
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro