Tailerrak
Ontziei buruzko 1055/2022 Errege Dekretu berria: Betetzeko gakoak
Data: 25/02/2025 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:00 h. | Iraupena: 2.5 h.| Egunak: martes, 25 de febrero de 2025 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Otsailak 25, asteartea, 09:30etatik 12:00etara ADEGIko egoitzan.
(Plaza mugatuak)
EDUKIERA OSOA
Zer ontzi motatan izango da aplikagarria 1055/2022 Errege Dekretua? Sortzen ditudan ontziak lehendik ere kudeatzen baditut, Errege Dekretua aplikagarria izango al da niretzat? Zer da ekoizlearen erantzukizun areagotua? Nork eman behar du izena Produktu Ekoizleen Erregistroko ontzien atalean?
Ontzien eta ontzi-hondakinen kudeaketa jasangarria funtsezkoa da ekonomia zirkularrerako trantsizioan. Ontziei buruko araudi-esparruan (horren helburu nagusia da kudeaketa hobetzea) orain gutxi egindako berrikusketak gai horri eta beste batzuei buruzko ziurgabetasuna sortu du.
Ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko 2022ko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuak, ekonomia zirkularra, ekoizlearen erantzukizun areagotua eta hondakinak sortzearekin lotutako prebentzioa bezalako kontzeptuetan oinarrituta, ontziratutako produktuak merkaturatzen dituzten enpresentzako zenbait eskakizun biltzen ditu.
Tailerraren helburua:
ADEGIk antolatutako tailerraren helburua, Errege Dekretuak ezarritako eskakizun nagusiak eta betetzea bermatzeko eman beharreko urratsak mahaigaineratzea da. Saio hau ADEGIko Miren Elosegi - Trantsizio Ekologiko eta Jasangarritasun Arduradunak eskainiko du.
Norentzat:
Ingurumen eta Jasangarritasun arloko koordinatzaileak eta teknikariak. Zuzendari eta teknikari komertzialak.
Ez da aurretiazko prestakuntzarik behar.
Programa:
- 1055/ 2022 ED: Gakoak
- Ekoizlearen erantzukizun areagotua:
- Produktu Ekoizlearen Erregistroan izena ematea.
- Ekoizlearen Erantzukizun Areagotua betetzeko alternatibak eta modalitateak.
- Fakturan gehitu beharreko informazioa.
- Ondorioak eta itxiera.


