2013ko Innobideak - Lehiabide Laguntza Programa berria.
Data: 10/10/2013 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 0 h.| Egunak: 2013-10-10 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi 52, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak Innobideak-Lehiabide programa jarri du martxan, bi milioi euroko aurrekontuarekin. Programaren helburua Euskadiko enpresen lehiakortasuna handitzea da ingurune globaletan, proiektu estrategikoen bidez. Proiektuak banakakoak eta lankidetzakoak izango dira, eta balio-proposamenen hobekuntza edota negozio-ereduen berrikuntza izango dute ardatz, enpresen posizionamendu lehiakor orokorra hobetzeko, merkatu edota bezero berriak lortuz.
Programak ekintza hauek sustatuko ditu:
- Negozio-eredua berriro definitzea. Horretarako, balio-proposamena nabarmen aldatu beharko da, merkatu berrietara, hala nazionaletara nola nazioartekoetara, eta bezero berriengana iristeko
- Antolatzeko eredu sozialki berritzaileak ezartzea, horien bidez konfiantzan oinarritutako bestelako harreman-estilo batzuk sustatzeko. Funtsean bi hauek izango dira harreman-estilo berri horiek ezartzeko oinarriak: barne-komunikazioa hobetzea eta pertsonek kudeaketan, emaitzetan edota kapitalean parte har dezaten sustatzea.
- Produktu berriak diseinatzea edota egungo produktu/prozesuetan hobekuntza nabarmenak egitea eta produktu berrien merkaturatzea azkartzeko dinamikak martxan jartzea, beti ere produktu horiek aukera ematen badute enpresaren eskaintza dibertsifikatzeko eta merkatu berrietara bideratuta badaude.
- Euskal enpresek aurrez kanpora azpikontratatu, transferitu edota kanpoan garatutako produkzio-jarduerak berriro ere Euskal Autonomia Erkidegora ekartzea (Reshoring).
- Antolaketa-egitura berriak diseinatzea, integrazio- edota lankidetza-prozesuetatik eratorritako egiturak, horien bidez behar adinako neurria hartzeko eta, era horretara, merkatu berriak jorratzeko eta horietan lehiakor izateko. Horretarako, enpresek negozio-eredu bat zehaztu beharko dute aurrez eta balio diferentzial, global eta eraginkorrago baten proposamena egin.
Jardunaldi honetan, xehetasun handiagoz azalduko dugu bai programa zertan den, bai nola eramango den aurrera.
PROGRAMA
9:30etan. Jardunaldiaren aurkezpena.
Patxi Sasigain, ADEGIko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Saileko zuzendaria.
9:40etan. 2013ko Innobideak-Lehiabide programa.
Aitor Urzelai. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizartearen zuzendaria
Aitor Cobanera. SPRIko Teknologia eta Berrikuntza Saileko zuzendaria
10.40. Mahai-ingurua
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro