Jardunaldia
Negozio-aukera berriak: 5G sare pribatuak
Data: 04/12/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:45 h. | Iraupena: 2.15 h.| Egunak: miércoles, 4 de diciembre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Abenduak 4, asteazkena, 09:30etik 11:45etara, ADEGIn
Teknologiak 5Gak enpresentzako hamaika abantaila eskaintzen dituzte eraldaketaren, eraginkortasunaren, malgutasunaren, erantzuteko denborak murriztearen edo erabakiak hartzeko prozesua hobetzearen ikuspegitik. 5Garen hedapenak enpresaren egunerokotasuna aldatuko du hainbat arlotan, hala nola 4.0 Industriaren edo Industria aurreratuaren aplikazioetan eta informazio hori guztia prozesatzeko gaitasuna duten datu eta gailu ugari maneiatzea eskatzen duten ingurune guztietan, eta hori guztia azkartu egingo da 5G azpiegiturei esker.
Euskaltel Fundazioarekin elkarlanean, Adegik jardunaldi hau antolatu du. Bertan, enpresetako 5G sareei buruzko gakoak partekatu eta dagoeneko teknologia hori aplikatzen ari direneko benetako erabilera-kasuen adibideak erakutsiko ditugu.
Topaketa horretan, gurekin batera izango dugu BasqueCCAM - Mugikortasunaren Euskal Zentroa. Erakunde horrek etorkizuneko mugikortasunarekin lotuta 5Garen erabilera-kasuari buruzko informazioa emango digu. Beste partaideetako bat izango da Masorange proiektuak Europan aitzindaria den 5G sare pribatuko proiektu bat erakutsiko diguna portu-ingurunean.
EGITARAUA:
- 09:30. Aurkezpena: Mikel Sarriegi - ADEGIko Talentuaren eta Prestakuntzaren zuzendaria.
- 09:40. Zer dira eta zertarako balio dute 5G sareek?: Norberto Ojinaga - Euskalteleko Technology Solution zuzendaria.
- 10:00. BasqueCCAMen kasua: 5G teknologia etorkizuneko mugikortasunerako Alvaro Arrue - CEO BasqueCCAM.
- 10:20. Industriarako sare pribatuak: Bartzelonako Port kasua, Europan proiektu aintzindaria: Javier Olveira - Masorange bezeroen ingeniaritzako zuzendaria.
- 10:40. Mahai-ingurua: 5G sare pribatuen gaitasunak aprobetxatzeko sinergiak.
- Javier Vallejo - DBUSeko zuzendari laguntzailea.
- Alvaro Arrue - BasqueCCAMeko zuzendari nagusia.
- Igor López Orbe - CAFeko komunikazioetako bikaintasun-zentroko komunikazioko eta zibersegurtasuneko zuzendaria.
Moderatzailea: Angel Martín Navas - Vicomtecheko ikerlari seniorra.
- 11:30 Galde-eskeak.
- 11:45 Amaiera eta networkingeko kafea.