Susperraldiak eta enpleguak aurrea egiten jarraitzen dute
24/05/2016
Hala ere, lehen hiruhilekoan zenbait adierazle pixkabat moteldu dira.
Enpresen konfiantza-maila handia izan da lehen hiruhilekoan ere: enpresen % 86k uste du haien merkatuak suspertzen ari direla eta normaltasun-egoeran daudela, nahiz eta ehunekoa zuzendu den eta zertxobait jaitsi den.
Hurrengo hilabetetan, % 89ra iritsiko da merkatuak normaltasun-egoeran daudela edo suspertzen ari direla uste duten enpresen ehunekoa.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, batez besteko fakturazioa % 1,6 handitu da; zehazki, barne-merkatuari dagokiona % 1,0 areagotu da, eta kanpo-merkatuari dagokiona, % 1,9. Hamar enpresaren artean, zortziren salmentek gora egin dute edo maila berean daude, eta biren salmentek behera egin dute.
Ahalmen produktiboa zertxobait handitu eta % 80koa izan da.
Eskabide-zorroa hazi egin da intentsitate handi samarrez, eta lehen hiruhilekoan % 3,4 handitu da, aurreko hiruhilekokoarekin alderatuta.
Eskabide-zorroa hazi egin da intentsitate handi samarrez, eta lehen hiruhilekoan % 3,4 handitu da, aurreko hiruhilekokoarekin alderatuta. Enpresen % 76,5ek eskabide-zorro handiagoa izan du edo bere horretan mantendu da; enpresen % 23,5en eskabide-zorroa, aldiz, murriztu egin da.
Eskabide-mailaren inguruan, muturreko egoerak gailendu dira: eskabide-maila handiko enpresen ehunekoa sei puntu handitu eta % 28,5 izan da (ehunekorik handiena 2008ko apiriletik hona); era berean, eskabide-maila txikiko enpresen ehunekoa hiru puntu handitu da, eta % 31,5 izan da.
Enpresen % 94k langile-kopuru berarekin jarraitzea edo langile gehiago kontratatzea aurreikusten du. Urte osoan, baliteke enpresek 5.500 lanpostu garbi ere sortzea.
Merkatuaren egoera
Enpresen % 86k uste du merkatua normaltasun-egoeran dagoela edo suspertzen ari dela, eta % 14k uste du atzeraldian dagoela.
Enpresen % 39ren aburuz, merkatua susperraldian dago. Adierazle hori krisi aurretik, 2015ean eta 2016ko urtarrilean soilik izan da handiagoa. Bestalde, enpresen % 47,5i iruditzen zaio merkatua normaltasun-egoeran dagoela; enpresen % 14k, ordea, atzeraldian dagoela uste du.
Enpresen konfiantza neurritsuagoa da; izan ere, merkatua susperraldian dagoela uste duten enpresen ehunekoa 12,5 puntu txikiagoa da. Kopuru hori beste bi aukeretan banatu da: normaltasun-egoera (9,5 puntu) eta atzeraldia (hiru puntu). Azken urtebetean, enpresa gutxiagok egin dute atzeraldiaren aukeraren alde, eta serie historikoko maila txikienetako bat izan da.
Hurrengo hilabetetan merkatua normaltasun-egoeran egongo dela edo suspertuko dela uste duten enpresen ehunekoa % 89ra iritsi da.
Hurrengo hilabeteei begira, merkatua hedaldian dagoela uste duten enpresen kopurua handitu da pixka bat, eta % 39,5era iritsi da. Bestalde, enpresen % 49,5ek uste du merkatua normaltasun-egoeran dagoela; beraz, adierazle hori ere handitu da. Azkenik, lehen baino enpresa gutxiagok uste dute merkatua atzeraldian dagoela; zehazki, % 11k. Aurreikuspen hori betetzen bada, serie historikoko maila txikienetan egongo gara berriro.
PMI adierazlearen arabera, Euroguneko industriaren konfiantza zertxobait txikiagoa izan da lehen hiruhilekoan; nolanahi ere, 50 puntutik gorakoa izan da, argi eta garbi (atzeraldiaren eta hedaldiaren arteko muga). Abenduan, 53,2 puntukoa izan zen, eta apirilean, 51,5 puntukoa.
Euroguneko ekonomia handien artean, Italiak eta Espainiak izan dituzte PMI altuenak: apirilean, 53,9 puntu eta 53,5 puntu, hurrenez hurren. Alemanian, ordea, adierazleak behera egin zuen urtarrilean eta otsailean, baina egoera gutxi-gutxi hobetu da, eta 51,8 puntukoa izan da apirilean. Aitzitik, Frantziaren joera kontrakoa izan da: abenduan, 51,4 puntu lortu zituen, eta ordutik aurrera, jaisten joan da; izan ere, 48,0 puntukoa izan zen PMIa apirilean. Orobat, Erresuma Batuaren PMI adierazlea ere atzeraldian geratu da apirilean, 49,2 puntukoa izan baita.
Salmentak: barne-merkatua eta kanpo-merkatua
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, batez besteko fakturazioa % 1,6 handitu da; zehazki, barne-merkatuari dagokiona % 1,0 areagotu da, eta kanpo-merkatuari dagokiona, % 1,9. Enpresen % 79k fakturazio-maila berean jarraitzen du edo fakturazio handiagoa du, eta enpresen % 21en salmentak txikiagoak izan dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, batez besteko fakturazioa % 1,6 handitu da 2016ko lehen hiruhilekoan; beraz, ez da handitu 2015eko laugarren hiruhilekoko hein berean. Industria-sektorearen fakturazioak % 1,7 egin du gora, eta zerbitzu-sektorearenak, % 1,6. Aldiz, eraikuntza-sektorearen fakturazioa % 1,9 txikiagotu da.
Barne-merkatuari dagokion fakturazioa % 1,0 handitu da, eta kanpo-merkatuari dagokiona, % 1,9. Kasu bietan ikusten da erritmoa moteldu dela, nahiz eta barne-merkatuari nabariago sumatzen zaion.
Enpresen % 37,5ek adierazi du salmenta handiagoak izan dituela aurreko hiruhilekoan baino; hots, lau puntu jaitsi da ehunekoa. Emaitza hobeak lortu izan dira, baina krisiaren aurretik eta 2015eko urtarriletik eta 2016ko urtarrila bitartean soilik.
Esan bezala, lau puntu txikiagoa da salmenten igoeraren ehunekoa, eta horietatik bat salmenten mailari eutsi zaiolako aukerara joan da; hala, enpresen % 41,5ek dio salmenten mailari eutsi diola, beraz, duela urtebete baino lau puntu gehiago. Enpresen gainerako % 21ak azaldu du salmentek behera egin dutela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; hartara, urtarriletik hona, ehunekoa hiru puntu handitu da.
Enpresen % 80k adierazi du salmenten maila txikiagoa dela; barne-salmentak jaitsi egin dira, eta esportazioak berriz, % 46. Horrez gain, aipatzekoa da enpresen % 62k pentsatzen duela merkatua normaltasun-egoeran edo hedaldian dagoela.
Barne-merkatua
Enpresen % 30,5ek adierazi du salmentek gora egin dutela barne-merkatuan. Bestalde, enpresen % 49,2k baino gehiagok dio salmenten mailari eutsi diola barne-merkatuan. Azkenik, enpresen % 20,5en salmentak jaitsi egin dira. Nahiz eta barne-merkatuko salmenten dinamismoa ez den hain bizia izan, hamar enpresatik ia zortzik eutsi diote salmentei edo handitu ditu, eta hamarretik biren salmentek behera egin dute.
Kanpo-merkatua
Enpresen % 28,5ek adierazi du kanpo-salmentak handiagoak izan direla, aurreko hiruhilekokoak baino; aldiz, enpresen % 52,5ek eutsi egin dio aurreko mailari, eta enpresen % 19ren kanpo-salmentek behera egin dute. Hortaz, salmenta handiagoak izan dituzten enpresen ehunekoa txikiagoa da, eta salmenta txikiagoak izan dituzten enpresen ehunekoak gora egin du; hala eta guztiz ere, handitu egin dira enpresen % 81en kanpo-salmentak. Gainera, salmentek behera egin duten enpresen artean, % 28k soilik uste du merkatua atzeraldian dagoela.
Eskabide-zorroa
Eskabide-zorroa handitzen ari den erritmoa biziagotu da, eta % 3,4ra heldu da.
Enpresen % 32,5ek adierazi du eskabide-zorroa handitu egin zaiola, eta % 44k dio maila berean dagoela; gainerako % 23,5arenak behera egin du, ordea.
Horrenbestez, fakturazio txikiagoa izan duten enpresa gehiago daude; nolanahi ere, batez besteko beherapena nabarmen txikiagoa da, urtarrilean adierazitakoa baino.
Hortaz, eskabide-zorroa hazten ari den erritmoa biziagotu da, eta % 3,4ra iritsi da. Industrian, % 3,8 handitu da (zertxobait gutxiago metalgintzan, gainerako sektoreetan baino), eta zerbitzu-sektorean, % 2,4; hala ere, % 8,3 txikiagoa izan da eraikuntzan.
Industria-enpresa esportatzaileen eskabide-zorroak bilakaera nabarmen hobea izan du esportatzen ez dutenenak baino, eta berez, erabilera produktiboa zenbait puntu handiagoa da.
Eskabide-mailaren inguruan, muturreko egoerak gailendu dira: eskabide-maila handiko enpresen ehunekoa sei puntu handitu eta % 28,5ekoa izan da (ehunekorik handiena 2008ko apiriletik hona); era berean, eskabide-maila txikiko enpresen ehunekoa hiru puntu handitu da, eta % 31,5ekoa izan da.
Produkzio-gaitasunaren erabilera
UCP adierazlea % 80ra handitu da
Produkzio-gaitasuneren erabilera (UCP) % 80 izan da; hots, aurreko hiruhilekokoa baino puntu bat gehiagokoa.
Enpresen % 24,5ek adierazi du azken hiruhilekoko UCPa handiagoa izan dela, aurreko hiruhilekokoarekin alderatuta. Batez beste, enpresa horiek 61 langile dituzte, eta batez besteko UCPa % 83,8 da. Bestalde, UCPa txikiagotu zaien enpresen ehunekoa % 15,5 da; hots, bere horretan jarraitzen du. Batez beste, enpresa horiek 125 langile dituzte, eta batez besteko UCPa % 77,7 da. Gainera, enpresa horien % 32ren UCPa % 80 edo handiagoa da.
Zehazki, UCPri eutsi diotela adierazi duten enpresak % 60 dira. Batez beste, enpresa horiek 60,5 langile dituzte, eta batez besteko UCPa % 79,4 da.
Sektoreen harira, industriaren APEak zertxobait egin du aurrera, eta % 80 izatera heldu da; zehatz-mehatz, metalgintzarena % 81,5 da, eta gainerako industria-enpresena, % 71,5. Bestalde, eraikuntza-sektorearen APEa jaitsi eta % 67ra heldu da, eta sektore-zerbitzuarena % 82 da. Halaber, industria-sektoreari erreparatuta, alde nabarmena dago enpresa esportatzaileen eta esportatzen ez dutenen artean.
Gure inguruko ekonomien inguruan, Eurogunearen UCPa % 81etik gorakoa da oraingoan ere. UCP handienak dituzten ekonomiak Alemaniakoa (% 85 inguru) eta Frantziakoa (% 82,5, gutxi gorabehera) dira; argi eta garbi, beste herrialde hauetakoak baino altuagoak dira: Italia (% 77), Espainia (% 78-79) eta Erresuma Batua (% 79). Kasu guztietan, hala ere, txikiagoak izan dira bigarren hiruhilekoan, lehenengoarekin alderatuta; dena den, ez dira asko beheratu, Frantziari gertatu zaion bezala.
Langile kopurua: egokitzapena eta bilakaera
Enpresen % 94k langile kopuru berarekin jarraitzea edo langile gehiago kontratatzea aurreikusten du. Urte osoan, baliteke enpresek 5.500 lanpostu garbi ere sortzea.
Langile kopuruaren egokitzapena
Badira langile kopuru nahikoa ez dutela pentsatzen duten enpresak; zehazki, % 10,5. Beste zenbaitek, % 10ek, uste du langile gehiegi dituela, eta enpresen % 80k nahikotzat jotzen du langile-kopurua.
Langile-kopuruaren bilakaera
Enpresen % 21ek langile gehiago kontratatzea aurreikusten du, eta % 73k baino gehiagok uste du bere horretan eutsiko diola. Enpresen % 6k, aldiz, langile-kopurua txikitzea aurreikusten du.
Inkestaren datuak Gipuzkoako ekonomiara estrapolatuta, ondoriozta dezakegu enpresek 5.500 lanpostu garbi sortzea aurreikusten dutela, urte osoan.
Kezka-faktoreak
Oraindik ere, Espainiako ekonomia ahul egotea kezka-iturri da enpresen erdiarentzat; horren ostean, salmenten errentagarritasuna txikiagotzea eta nazioarteko ekonomia ahul egotea ere kezkagarriak dira. Langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna lehen baino postu bat gorago dago, nahiz eta ehunekoa ia berbera izan: enpresen % 19.