"Irakasleen kontaktua enpresekin nahitanahiezkoa da gelan zaudenean zertaz ari zeran jakiteko"
03/05/2019
Lanbide Heziketako irakasle talde batek Irizar e- mobility ezagutzeko aukera izan du. Enpresa eta hezkuntza mundua elkar hobeto ezagutzeko Adegi bultzatzen ari den egitasmoaren baitan ulertu behar da topaketa. Bideoan besteak beste gaia hauek azpimarratzen dira: elkar ezagutzeko beharra, enpresek duten pertsona gaituen premia, enpresek langile berriei eskatzen dizkieten jarrerak eta lanbide heziketa eta enpresen artean urteetan egiten ari diren elkarlana.

