Hamarkadatan izandako ingurune zalantzazkoenean, gipuzkoako enpresek eutsi egin diote, oraingoz
23/05/2022
Enpresen % 87k uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo berraktibaziokoa dela.
Enpresen fakturazioa % 1,8 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta ez dago alde handirik sektoreen eta merkatuen artean.
Eskaeren maila +%1,6 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, neurri handi batean zerbitzuen sektoreari esker. Enpresen % 72,5ek dio eskaera-maila normala edo altua duela.
Ekoizpen-ahalmenaren erabilera-maila % 84,5 arte igotzen da.
Enpresen % 93k plantilla mantentzea edo handitzea aurreikusten du, 2019ko urtarriletik izandako mailarik altuena.
Lehengaien hornidura eta prezioa, soldata-igoerak eta salmenten errentagarritasunaren jaitsiera dira enpresen kezka nagusiak.
Bigarren postuan mantentzen da lan-kostu handien eta soldata-igoeren inguruko kezka, arazo bat baitira enpresen % 46,5entzat.
Hirugarren postuan mantentzen da, halaber, enpresen % 36k adierazten duten salmenten errentagarritasunaren jaitsierak eragindako kezka.
Laugarren postuan, eta enpresen % 29,5ek adierazia, langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna dago.
Hornikuntzen kostuak gora egiten jarraitu du azken hiru hilabeteetan enpresen ia % 85entzat, eta batez beste % 14,5 inguru izan da. Enpresa batek ere ez du murrizketarik adierazi.
Lehengaien hornidurarekiko eta/edo prezioarekiko kezka da, kezka nagusia. Enpresen ia % 81ek adierazi dute, inkesta egin zenetik erregistratutako mailarik altuena.
Azken hiru hilabeteetan salmenten errentagarritasuna % 55,5ean jaitsi da. Industria-enpresen % 57,5, eraikuntzaren % 63,5 eta zerbitzuen % 48 (merkataritza eta ostalaritza, % 59, eta enpresentzako zerbitzuak, % 33,5).
Merkatuaren egoera
Enpresen % 87k uste dute merkatuaren egoera normaltasunekoa edo berrindartzekoa dela.
Merkatuan berrindartze-egoeran daudela uste duten enpresen kopurua % 43,5era jaitsi da, eta % 13ra arte igo da atzeraldian daudela uste dutenena.
Enpresen % 43,5ek uste dute merkatuaren egoera berrindartzekoa dela; datu hori urtarrilekoa baino -3,5 puntu gutxiagokoa da (orduan, joan den urteko irailarekin alderatuta, jaitsiera -11 puntukoa izan zen), baina oraindik ere joan den urtekoa baino +1 puntu handiagoa.
Berrindartzea aukerak galdutako puntu gehienak normaltasuneko egoerara joan dira; izan ere, enpresen % 43,5ek aipatu dute aukera hori. Urtarrilean bano +2,5 puntu gehiago dira, eta iaz baino +% 9,5 gehiago.
Enpresen % 13ren ustez, merkatuaren egoera atzeraldikoa da; hau da, urtarrilean baino +1 puntu gehiagok aipatu dute hori, baina datua iazkoa baino -10,5 puntu txikiagoa da, eta 2019ko urtarriletik bigarren maila baxuena izan du.
Datozen hilabeteotara begira, enpresek ez dute aurrez ikusi aldaketa handirik, baina ezkorragoak dira. Berrindartzea edo susperraldia gertatuko dela aurrez ikusi duten enpresen kopurua % 42ra jaitsi da, % 13,5era igo da atzeraldia gertatzea espero dutenena, eta % 44,5era arte normaltasuna aurrez ikusi dutenen kopurua. Hala ere, % 86,5ek normaltasuneko edo berrindartzeko egoera espero dute hurrengo hilabeteotarako.
Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da enpresek urtearen hasieran aurrez ikusitakoa baino okerragoa dela egoera. Hala, enpresen ia % 92,5ek aurrez ikusten zuen normaltasuneko edo susperraldiko egoera; % 58,5ek susperraldikoa eta % 33,5ek normaltasunekoa; aldiz, % 7,5ek baino ez zuen espero atzeraldiko egoera.
Salmentak: barneko eta kanpoko merkatua
Enpresetako fakturazioak % 1,8 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta ez da alde handirik egon sektoreen eta merkatuen artean. Barne-merkatuan, +% 1,7 egin dute gora, eta +% 2,3 kanpoko merkatuan. Enpresen % 77,5ek aipatu dute salmentak mantendu edo areagotu direla.
Igoera nahiko antzekoa da sektore guztietan: +% 1,8koa industrian eta eraikuntzan, eta +% 1,7koa zerbitzuen sektorean.
Enpresen % 77,5ek adierazi dute salmenta mantendu edo handitu egin dela; hau da, urtarrilean baino -0,5 puntu gutxiagokoa eta iazkoa baino +4,5 puntu gehiagokoa izan da datua.
Enpresen % 44,5ek aipatu dute azken hiru hilabetetako salmentek gora egin dutela aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta: % 48,5 industrian, % 27,5 eraikuntzan eta % 36,5 zerbitzuen sektorean (% 64,5 merkataritzan eta ostalaritzan, eta % 17 enpresei zuzendutako zerbitzuetan).
Salmentak gutxitu zaizkiela aipatu duten enpresen kopurua % 22,5ekoa da; hau da, urtarrilekoa baino +0,5 puntu handiagoa, baina iazkoa baino -4,5 puntu txikiagoa. Horien artean, % 21,5 enpresa industrialak dira, % 9 eraikuntzakoak, eta % 28,5 zerbitzuen sektorekoak (% 12 merkataritza eta ostalaritza, eta % 41,5 enpresei zuzendutako zerbitzuak).
Eskari-zorroa
Eskari mailak +% 1,6 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta neurri handi batean zerbitzuen sektoreari esker.
Eskarien maila altua dela uste duten enpresen kopurua % 37ra iritsi da eta horixe izan da, hain zuzen ere, 2018ko irailetik izandako erregistro altuena.
Enpresen % 37k adierazi dute eskarien maila altua dutela; datua urtarrilekoa baino +6 puntu handiagoa eta joan den urtekoa baino +8,5 puntu handiagoa da. Hala lortu du 2018ko irailetik izandako maila altuena.
Aldiz, enpresen % 27,5ek adierazi dute eskarien maila ahula dutela; datua urtarrilekoa baino -4,5 puntu txikiagoa da, eta joan den urtekoa baino -6,5 puntu gutxiagokoa. Emaitza hori bera da 2021eko irailean izandako eta, horrenbestez, 2019ko irailetik izandako maila baxuena da.
Enpresen % 35,5ek adierazi dute eskarien maila normala dutela; datua urtarrilekoa baino -2 puntu txikiagoa eta joan den urtekoa baino -2,5 puntu gutxiagokoa da.
Laburbilduz, enpresen % 72,5ek adierazi dute eskarien maila normala edo altua dutela; datua urtarrilekoa baino +4,5 puntu handiagoa eta joan den urtekoa baino +6,5 puntu handiagoa da. Emaitza 2021eko irailekoaren antzekoa da eta, horrenbestez, 2019ko irailetik izandako altuena (% 73 orduan, baita 2019ko apirilean ere).
Produkziorako gaitasunaren erabilera
Produkzio-gaitasunaren erabilera maila (PGE) % 84,5era arte igo da eta 2019ko irailetik izandako maila altuenean dago. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, enpresen % 26,5ek aipatu dute PGE maila handitu egin dela; datu hori, ordea, % 46,5ekoa da merkataritzako eta ostalaritzako enpresen artean.
Produkzio-gaitasunaren erabilera maila, PGE, % 84,5 inguruan kokatu da. Horrek esan nahi du urtarrilean baino +2,5 puntu gehiagokoa izan dela eta 2019ko irailetik izandako maila gorenean dagoela.
Sektore industrialeko PGE % 83,5ekoa da. Eraikuntzaren sektorea da PGE maila altuena duena: % 95ekoa. Aldiz, % 85,5ekoa da zerbitzuen sektorearen kasuan, baina aldeak oso adierazgarriak dira merkataritzako eta ostalaritzako % 67aren (urtarrilarekin alderatuta, aurrerapena nabarmena da) eta enpresei zuzendutako zerbitzuetako % 88aren artean.
Enpresen % 82ren kasuan, hazi edo mantendu egin da PGE maila aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. % 82 dira industrian, % 91 eraikuntzan eta % 80 zerbitzuen sektore osoan (% 73,5 merkataritzan eta ostalaritzan, eta % 79,5 enpresei zuzendutako zerbitzuetan).
Langile kopuruaren bilakaera
Enpresen % 93k aurrez ikusi dute langile kopurua mantendu edo handituko dutela (2019ko urtarriletik izandako maila altuena da hori).
Enpresen % 26k aurrez ikusi dute haien enplegu maila areagotzea eta enpresen % 7k uste dute haien enplegu maila gutxitu beharko dutela. Muturreko aukerek galdutako puntu guztiak mantendu egingo dela dioen erantzunak jaso ditu. Ondorioz, enpresen % 67k uste dute haien plantilla maila aldaketarik gabe mantenduko dela.
Orotara, enpresen ia % 93k aurrez ikusi dute haien enplegu maila mantentzea edo handitzea. Datu hori urtarrilekoa baino +0,5 puntu handiagoa da, eta 2019ko urtarriletik ikusitako altuena (% 96,5 orduan; % 92 2019ko apirilean; eta % 92,5 2022ko urtarrilean).
Kezka faktoreak
Honako hauek dira enpresen artean kezka gehien sortzen duten faktoreak: lehengaiak, lan-kostu handiak eta soldata-igoerak eta salmenten errentagarritasunean izandako jaitsiera.
Areagotu egin da hornikuntzarekin eta/edo lehengaien prezioarekin lotutako kezka eta, hain zuzen ere, horixe bera da oraindik ere kezka-iturri nagusia. Enpresen ia % 81ek aipatu dute faktore hori (inkesta egiten dugunetik izandako maila altuena). Gainera, nabarmendu beharrekoa da lehengaiak direla eraikuntza-enpresa guztien eta enpresa industrialen % 91ren kezka-iturria. Aldiz, zerbitzu-sektoreko enpresen artean, ehunekoa % 49ra gutxitzen da.
Bigarren postuan dago oraindik ere lan-kostu handiekin eta soldata-igoerekin lotutako kezka. Hain zuzen ere, enpresen % 46,5entzako dira arazoak.
Hirugarren postuan jarraitzen du salmenten errentagarritasunaren jaitsierarekin lotutako kezkak. Enpresen % 36k aipatu dute.
Laugarren postuan dago (enpresen % 29,5ek aipatu dute) kualifikatutako langileak kontratatzeko zailtasuna. Horren ondoren daude nazioarteko ekonomiaren ahuleziarekin (enpresen % 26,5) eta Espainiako ekonomiaren ahuleziarekin (% 22) lotutako kezkak.
Urtarrilarekin alderatuta gehien igo direnen artean dago nazioarteko garraioan gertatutako tentsioek eragindako kezka, enpresen % 12k aipatu baitute.
Hornikuntzak
Hornikuntzen kostuak igotzen jarraitu du azken hiru hilabeteotan enpresen ia % 85entzat eta, batez beste, % 14,5 igo da. Enpresa bakar batek ere ez du jaitsiera aipatu.
Enpresen % 84,5ek aipatu dute azken hiru hilabeteotan handitu egin dela bere hornikuntzen guztizko kostua aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta. Igoera hori industria-enpresen % 91,5ek, eraikuntzako % 63,5ek, zerbitzu-sektoreetako enpresen % 69,5ek (merkataritza eta ostalaritzan % 87,5, eta enpresentzako zerbitzuen % 54) aipatu dute.
Ez dago bere hornikuntzen guztizko kostua gutxitu egin dela aipatu duen enpresarik. Aldiz, enpresen % 15,5ek adierazi dute azken hiru hilabeteotan kostuak mantendu egin direla (enpresa industrialen % 8,5ek, eraikuntzakoen % 36,5ek eta zerbitzuen sektoreko % 30,5ek -merkataritzan eta ostalaritzan % 12,5 eta enpresei zuzendutako zerbitzuetan % 46-).
Testuinguru honen baitan, hornikuntzen guztizko kostuak % 14,5 inguru egin du gora aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta azken hiru hilabeteotan (% 16 industrian, eraikuntzaren sektorean igoera % 9koa izan da, eta zerbitzuen sektorekoa % 9,5ekoa - merkataritzan eta ostalaritzan % 18, eta enpresei zuzendutako zerbitzuetan, % 7-).
Salmenten errentagarritasuna:
Azken hiru hilabeteotan, salmenten errentagarritasuna gutxitu egin da enpresen % 55,5entzat.
Enpresen % 55,5ek aipatu dute azken hiru hilabeteetan haien salmenten errentagarritasuna jaitsi egin dela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (enpresa industrialen % 57,5, eraikuntzakoen % 63,5 eta zerbitzuen sektorekoen % 48). Azken sektore horri dagokionez, honela bana ditzakegu bertako azpisektoreak: merkataritzan eta ostalaritzan % 59, eta enpresei zuzendutako zerbitzuetan % 33,5).
Enpresen % 6,5ek bakarrik aipatu dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta handitu egin dela haien salmenten errentagarritasuna. % 6 dira industrian eta ez dago igoera aipatu duen enpresarik eraikuntzaren sektorean. Aldiz, zerbitzuen sektorean % 8,5 dira (% 17,5 merkataritzan eta ostalaritzan, eta % 3,5 eskas enpresei zuzendutako zerbitzuetan).
Horren guztiaren ondorioz, azken hiru hilabeteetan, salmenten errentagarritasuna -% 5 gutxitu da batez beste aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Honen ondorioa da emaitza hori: jaitsiera izan denetan, -%10 inguruko batez besteko jaitsiera (gehiengoa) izan da, eta igoera izan denetan, +%7 inguruko igoera (oso gutxi).