Gipuzkoako ekonomiak urtea %2,3ko hazkundearekin eta 5.500 lanposturen sorrerarekin amaituko du
03/10/2019
Gipuzkoako ekonomiak urtea BPGren %2,3ko hazkundearekin amaituko du. Sei urtez jarraian ekonomia hazi egin da Gipuzkoan, batez beste %2,8ko urteko.
2019an enpresek 5.500 lanpostu sortuko dituzte.
2019ko lehen seihilekoaren bilakaera ekonomikoa Gipuzkoaren kasuan oso positiboa izan dela esan dezakegu. Izan ere, esportazioekin, enpleguaren sorkuntzarekin, soldatekin eta abarrekin lotutako mailak gainditu egin dira nahiz eta ingurunean ahultasuna gertatu den.
Aipatu ahultasunaren ondorioz Gipuzkoako ekonomiaren portaera erakusten du BPGaren hazkundea pixkanaka eta suabe moderatu egingo dela.
Datorren urterako hazkunde tasa %1,8-%2,0 inguruan egon daitekeela aurreikusten dugu.
Enpresen % 86,5ak euren langile kopurua mantentzea edo handitzea aurreikusten dute.
Enpresen % 84ak uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela; aldiz, ia % 16ak uste du euren merkatua atzerakada egoeran dagoela.
Batez besteko fakturazioa % +0,8 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % +2,6 zerbitzuen sektorean, % +1,2 eraikuntzan eta % +0,2 minimoa industrian.
Eskari zorroaren hazkundea mantsotu egin da. Enpresen %73ak dio euren eskari zorroaren maila normala eta altua dela eta %76 berriz, eskari zorro horren mailari eutsi diola edo hazi egin dela dio.
Produkziorako gaitasunaren erabilera irailean % 85ean kokatu da, urtebete lehenagoko maila berdinduz. Argi eta garbi, % 80ren gainetik jarraitzen du eta maila horretatik aurrera esaten da ekonomiak bere potentzialerako joera duela. Neurri handieneko enpresek izan dute PGE maila altuena.
Kezkarako faktoreak. Nazioarteko ekonomiaren ahuleziak eragindako ardura asko igo da eta horixe bihurtu da enpresen kezka nagusi honako hauen aurretik: salmenten errentagarritasunean izandako jaitsiera edo Espainiako ekonomiaren ahultasuna.
Merkatuaren egoera
Enpresen % 84k uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela
Enpresen % 84k uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela (datua apirilekoaren antzekoa) , eta alderaketa eginda, altua.
Egoera normaltasunekoa dela uste duen enpresen kopurua ia % 58koa da; hau da, segida osoan adierazle horrek izan duen erregistro handiena, eta iazkoa baino +14,5 puntu handiagoa. Enpresen % 26,5ek uste du merkatua hedaldian dagoela. Datua 2014ko urtarriletik izandako baxuena da eta enpresen ia % 16k aipatu du merkatua atzeraldian dagoela (apirilean baino -1,5 puntu gehiago, eta 2018ko iraileko datuekin alderatuta, +14 puntu). Dena den, maila hori historikoki baxua da.
Hain zuzen ere, industria-konfiantza gutxitu egin da Europako ekonomia nagusietan (Alemaniaren eragina dela) eta Japonian. AEB ere hasi da konfiantzaren beherakada erakusten.
Salmentak
Batez besteko fakturazioa % +0,8 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % +2,6 zerbitzuen sektorean, % +1,2 eraikuntzan eta % +0,2 minimoa industrian.
Azken hiruhileko honetan, inkestari erantzundako enpresen batez besteko fakturazioa % +0,8 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (% +0,9k apirilean).
Oro har, ez da alde handirik ikusi barneko eta kanpoko merkatuaren artean eta, hurrenez hurren, igoerak % +0,8 eta % +0,7 artekoak dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Sektoreka, aldiz, bilakaera ezberdinagoa da; izan ere, industriaren kasuan, sektore horretako fakturazio-igoera % +0,2koa izan da aurreko hilabetearekin alderatuta. Testuinguru honen baitan, industria-enpresa esportatzaileak dira fakturazioaren igoera handixeagoa izan dutenak eta ez soilik kanpoko merkatuaren bilakaera hobea dela eta. Izan ere, enpresa horiek barne-merkatuan duten bilakaera ez-esportatzaileena baino hobea da. Eraikuntzaren eta zerbitzuen sektorearen kasuan, aldiz, salmentek aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % +1,2 eta % +2,6 egin dute gora barne-merkatuari esker.
Merkatua egonkortu egin da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta beren salmentak mantendu dituzten enpresen kopurua % 57koa da; hau da, adierazle horrek izan duen maila altuena. Gainera, enpresen % 23,5ek fakturazioa handitu du.
Eskari-zorroa
Enpresen %73ak dio euren eskari zorroaren maila normala edo altua dela eta %76ak berriz, eskari zorro horren mailari eutsi diola edo hazi egin dela dio.
Eskarien zorroa % +0,2 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. % +0,1eko igoera txikiagoa du industrian eta, aldiz, zerbitzuetan ere geraldia gertatu dela dirudi. Eraikuntzaren sektorean bakarrik ugaritu dira eskariak: % +4,4.
Haien eskari maila normala edo altua dela uste duen enpresa kopurua % 73koa da (apirilean bezalaxe). Segida osoko datu altuenetako bat da, baina 2017ko urtarriletik baxuena.
Haien eskari maila altua dela dioten enpresen kopurua %25eraino jaitsi da (apirilean baino -3 puntu gutxiago). Enpresen % 48k aipatu du haien egoera normaltasunekoa dela (apirilean baino + 3 puntu apirilarekiko). Ooso gutxitan jaso du adierazle horrek oraingoa baino maila altuagoa. Enpresen % 27k adierazi du eskarien maila baxua duela (apirilean bezalaxe) eta 2017ko urtarriletik lortutako maila altuena da (orduko datua % 27,5ekoa zen).
Beren salmentak mantendu egin dituztela diotenen enpresak, aldiz, % 60 izan dira; hau da, segida osoko maila altuenera iritsi dira. Igoerak izan dituztela aipatu dutenen kopurua % 16koa izan da; hau da, 2013ko apiriletik izandako maila baxuena (apirilean baino -4 puntu gutxiago eta joan den urtean baino -18,5 puntu gutxiago). Eskariak jaitsi egin zaizkiela dioten enpresen kopurua % 24koa da (apirilean baino -1 puntu gutxiago).
Produkziorako gaitasunaren erabilera
Irailean % 85ean kokatu da eta urtebete lehenagoko maila berdindu du. Neurri handieneko enpresek izan dute PGE maila altuena.
Produkzio-gaitasunaren erabilera maila (PGE) % 85ean kokatu da irailean; hau da, apirilekoa baino +1,5 puntu handiagoa izan da, baina joan den urteko irailean erregistratutako maila berean kokatu da. Argi eta garbi, % 80ren gainetik jarraitzen du eta maila horretatik aurrera esaten da ekonomiak bere potentzialerako joera duela.
Sektoreka, industria arloko PGEa % 82,5ean kokatu da; eraikuntzakoa, aldiz, % 91,5ekoa izan da, eta zerbitzuetakoa % 89koa. Neurriari dagokionez, neurri handieneko enpresak dira PGE maila altuena dutenak. Ondoren, ertainak azaltzen dira zerrendan, eta txikienak azken tokian.
PGEak inguruko ekonomia nagusietan izan duen bilakaera aztertzen badugu, euroguneko batezbestekoak hirugarren hiruhilekoan jaisten jarraitu duela ikusiko dugu (aurreko hiruhilekoan baino -0,9 puntu gutxiago). % 81,9an kokatu da; hau da, azken hiru urteotako maila baxuenean. Alemanian gertatutakoaren ondorio da bilakaera hori batez ere. Aurtengo hirugarren hiruhilekoko datua % 83,9koa izan da.
Espainiaren kasuan, aldiz, bilakaera oso ezberdina da Eurogunea eta Alemaniarekiko: Hirugarren hiruhilekoan, PGEa % 80,8ra suspertu da (lehen hiruhilekoan ere lortu zuen emaitza hori). 2008ko lehen hiruhilekotik izandako maila altuena da.
Enpresen % 86,5ak euren langile kopurua mantentzea edo handitzea aurreikusten dute.
Langile kopurua mantentzea aurrez ikusi duen enpresa kopurua % 69koa da. Aldiz, % 17,5 dira euren langile kopurua handitzea aurrez ikusi duteen enpresa kopurua. Bestalde langile kopurua gutxitzea aurrez ikusi duen enpresa kopurua % 13,5era igo da, apirilean baino +5,5 puntu gehiago. Hala ere, alderaketa eginda, oraindik maila baxutan dago, historikoki oso baxuak diren datuetatik egin baitu gora.
2019an, enpresek 5.500 enplegu baino gehiago sortuko dituzte batez beste. Zerbitzuetako eta eraikuntzako enpresak izango dira enplegua sortuko duten enpresa nagusiak; aldiz, industriaren sektorean bilakaera txikiagoa izango da.
Kezkarako faktoreak
Nazioarteko ekonomiaren ahuleziak eragindako ardura asko igo da eta horixe bihurtu da enpresen kezka nagusi honako hauen aurretik: salmenten errentagarritasunean izandako jaitsiera edo Espainiako ekonomiaren ahultasuna. Enpresen % 37k zailtasunak ditu kualifikatutako langileak kontratatzeko eta % 30ek kontratazioren bat egin gabe utzi du pertsona egokirik topatzen ez zuelako.
Ingurune ekonomikoa
2019ko lehen seihilekoaren bilakaera ekonomikoa Gipuzkoaren kasuan oso positiboa izan dela esan dezakegu. Izan ere, esportazioekin, enpleguaren sorkuntzarekin, soldatekin eta abarrekin lotutako mailak gainditu egin dira nahiz eta ingurunean ahultasuna gertatu den bi arrazoi nagusi hauek direla eta: AEBren eta Txinaren arteko arantzelen gerrak eraginda nazioarteko merkataritzan jaitsiera gertatu da eta Alemaniako krisi industriala hasi da Europako gainerako herrialdeak kutsatzen.
Lehen aipatu dugun moduan, hilabeteotako nazioarteko ingurune ekonomikoan eragin handia izan du esperotakoa baino handiagoa izan den ahultasunak. Igoera protekzionista dela eta nazioarteko merkataritza gutxitu egin da eta horrek eragin handia izan du Alemanian. Europako herrialde horretan atzerakada industriala gertatu da eta dagoeneko hasi da Europako gainerako herrialdeetan eragina izaten, eta horien artean, baita Gipuzkoan ere. Horri guztiari, gainera, Brexitaren mehatxua eta beste arrisku geopolitiko batzuk gehitu behar dizkiogu.
Gure kasuan, Gipuzkoako ekonomiaren (zein Euskadikoaren eta Espainiakoaren) portaera ikusita, BPGaren dezelerazio leuna baina pixkanakakoa geratuko dela eta arriskuak gero eta handiagoak izango direla aurrez ikus dezakegu.