Gipuzkoako ekonomiak 5.000 enplegu garbi inguru sortuko ditu 2022an eta % 4 eta % 5,5 artean haziko da
05/02/2022
Aurreikuspena pandemiaren bilakaerak, inflazioak, energiak eta lehengaien kostuek baldintzatzen dute.
Lehengaien hornidura eta/edo prezioa, soldata-kostuak eta salmenten errentagarritasunaren jaitsiera dira enpresen hiru kezka nagusiak.
Enpresen % 92,5ek langile kopurua mantentzea edo handitzea aurreikusi du.
Enpresen % 88k uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo berraktibaziokoa dela. Datozen hilabeteei begira, enpresen % 7,5ek soilik aurreikusi du atzerapena egongo dela.
Enpresetako fakturazioak % +3,8 hazi dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Barne-merkatua % +2,7 eta kanpo-merkatua % +4,3 hazi dira. Enpresen % 78k handitu edo mantendu dituzte salmentak 2021eko azken hiruhilekoan.
Enpresen % 81,5en eskari-zorroa handitu edo mantendu egin da, eta % 68,5ek adierazi du eskarien maila normala edo altua duela.
2021ean, hornikuntza-kostuak batez beste % +19 igo ziren 10 enpresatik ia 8rentzat. Igoera % +24koa izan zen industrian.
Enpresen % 53,5ek adierazi du haien jarduera kaltetu duten ezohiko hornidura-gabezia adierazgarriak izan dituztela material batzuen entregan, azken hiru hilabeteetan.
Enpresei Inkesta
Merkatuaren egoera
Enpresen % 88k uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo berraktibaziokoa dela.
Merkatua berraktibazioan dagoela uste duten enpresen kopurua % 46,5era jaitsi da, baina, halaber, % 12ra jaitsi da atzerakadan dagoela uste dutenen kopurua.
Enpresen % 47,5ek uste du merkatuaren egoera berraktibaziokoa dela. Hori inkestaren historiako mailarik altuenetakoa da. 2019ko urtarrilarekin alderatuz gero, +8,0 puntu gehiago dira, baina iazko irailean baino -7,5 puntu gutxiago eta 2021eko urtarrilean baino +21 puntu gehiago.
Enpresen % 41ek adierazi du merkatuaren egoera normaltasunekoa dela; irailean baino +11,5 puntu gutxiago eta iaz baino +5 puntu gehiago. Muturreko aukerek galdu dituzten puntu guztiak normaltasunaren aukerak jasotzen ditu.
Enpresen % 12k uste du merkatuaren egoera atzerapenekoa dela, 2019tik erregistratu den mailarik baxuena, baina -4 eta -26 hurrenez hurren, iazko irailarekin eta urtarrilarekin alderatuta.
Industriako enpresen % 87k uste du haien merkatuko egoera berraktibaziokoa edo normaltasunekoa dela; aldiz, eraikuntza sektorean, % 100ek uste du, eta zerbitzuen sektorean, aldiz, % 88k (% 73,5ek merkataritza eta ostalaritzan eta % 95,5ek enpresentzako zerbitzuetan).
Datozen hilabeteei begira, enpresen baikortasunak apur bat egin du gora. Normaltasuna edo berraktibazioa espero dute % 92,5ek. Soilik % 7,5ek aurreikusi du atzerakada.
Salmentak: barne eta kanpoko merkatua
Enpresetako fakturazioa % 3,8 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,7 barne-merkatuan eta % 4,3 kanpokoan. Enpresen % 78k aipatu du salmentak mantendu edo areagotu dituela
Fakturazioaren igoeraren arrazoia, hein handi batean, industria-sektorea da; izan ere, % +5,0eko aurrerapena izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (makineria % 9,7, garraiorako materiala % 6,8, material elektrikoa % 2,2, metalurgia % 1,8 eta industria ez-metalikoa % 7,0).
Zerbitzuen sektoreak ere % 1,1eko igoera izan du, baina industriakoa baino apalagoa izan da. Eraikuntzan, aldiz, fakturazioa % 0,9 murriztu da. Neurri handi batean, badirudi emaitza horren arrazoia jardueraren urtarokotasuna dela.
Enpresen % 78k adierazi du salmenten maila mantendu edo handitu duela, hau da, irailean baino-4 puntu gutxiago, baina iaz baino +10 puntu gehiago.
Enpresen % 39k salmentak igotzea lortu du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; % 43,5 industrian, % 8,5 eraikuntzan eta % 35,5 zerbitzuen sektorean (% 35 merkataritzan eta ostalaritzan, % 41 enpresentzako zerbitzuetan).
Salmentetan beherakada izan dutela adierazi duten enpresen kopurua % 22koa da; irailean baino +4 puntu gehiago, baina iaz baino -10 puntu gutxiago. Industriako enpresen % 18 dira, eraikuntzakoen % 25 eta zerbitzuen sektoreko % 31,5 (% merkataritzan eta ostalaritzan eta % 27,5 enpresentzako zerbitzuetan).
Eskarien zorroa
Eskarien maila +% 2,9 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta enpresen % 68,5ek dio eskari maila normala edo altua duela, 2019ko irailetik erregistratu den bigarren mailarik altuena. Eskaria murriztu egin dira enpresen % 18,5entzat.
Enpresen % 31k dio eskari maila altua duela, hau da, irailean baino 1 puntu gehiago eta 2019ko urtarriletik mailarik altuena. Aurreko urtearekin alderatzen baldin badugu, +15,5 puntu gehiago dira. Eskarien maila altua duela dio industria-enpresen % 34k, eraikuntzako % 46k eta zerbitzuen sektoreko % 19,5ek.
Eskarien maila ahula dutela adierazi dutenak enpresen % 31,5 dira, irailean baino +4 puntu gehiago, baina iaz baino -27,5 gutxiago. Industriako enpresen % 28,5ek dio eskari maila ahula duela, eraikuntzako % 7,5ek eta zerbitzuen sektoreko % 45ek (% 65ek merkataritza eta ostalaritzan eta % 39k enpresentzako zerbitzuetan).
Muturreko aukerek gehitu dituzten puntuak normaltasun-aukerak galdu ditu. Aukera hori adierazi dute enpresen % 37,5ek. Irailean baino -5,5 puntu gutxiago dira, baina iaz baino +12,5 puntu gehiago.
Bilakaerari dagokionez, % 81,5ek adierazi du eskariak mantendu edo areagotu dituela. Hala, enpresen % 31k adierazi du eskarien maila igo egin dula aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, enpresen % 50,5entzat mantendu egin da eta % 18,5ek dio murriztu egin dela.
Testuinguru horretan, enpresek adierazi dute eskarien bataz besteko mailaren igoera % +2,9koa izan dela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Igoera % +3,5ekoa da industrian, % +1,7koa zerbitzuen sektorean eta soilik % +0,2koa eraikuntza-sektorean. Industriari dagokionez, igoera handiagoa da metalezkoen artean, makinariari esker.
Produkzio-gaitasunaren erabilera
Produkzio-gaitasunaren erabilera maila % 82an mantentzen da
Produkziorako gaitasunaren erabilera maila, PGE, urtarrilean, % 82 inguruan kokatu da iraileko ia maila berean, baina joan den urtean baino +4,5 puntu gehiagokoa izan da.
Industria-sektoreko PGEa % 82,5ean dago. Eraikuntzaren sektorea da PGE altuena duena, % 88,5aren gainetik; zerbitzuen sektorean, aldiz, % 80an dago, nahiz eta desberdintasunak handiak diren merkataritza eta ostalaritza (% 59,5) eta enpresentzako zerbitzuen (% 83,5) artean.
Enpresen % 79k lortu du PGE maila mantentzea edo handitzea aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Enpresen % 21arentzat igo egin da, % 58k mantendu egin du eta % 21ek murriztu.
Langile kopuruaren bilakaera
Enpresen % 92,5ak langile kopurua mantentzea edo handitzea aurreikusi du, 2019ko urtarriletik mailarik altuena.
Enpresen % 32k enplegu maila handitzea aurreikusi du, 2018ko urtarriletik mailarik altuena. Irailean baino +10,5 puntu gehiago dira, eta iaz baino +12 puntu gehiago. Langile kopurua handitzea aurreikusi du industriako enpresen % 27,5k, eraikuntzako % 31k, eta zerbitzu-sektoreen % 44k (merkataritza eta ostalaritzan % 47,5ek, eta enpresentzako zerbitzuetan % 36,5ek).
Emaitza horiek guztiak Gipuzkoako ekonomiara estrapolatzen baldin baditugu, 2022ean zehar, Gipuzkoan, soldatapeko 5.000 enplegu garbi sor litezke. Enplegua sektore desberdinetan sortuko litzateke eta merkataritza eta ostalaritza adarrera ere helduko litzateke.
Kezka-faktoreak
Lehengaiak, soldaten kostua eta salmenten errentagarritasunaren beherakada dira enpresen hiru kezka nagusiak
Hornikuntza eta/edo lehengaien prezioa bihurtu da oraindik enpresen kezka nagusia. Enpresen % 73,5ek adierazi du. Inkesta egiten denetik erregistratutako mailarik altuena.
Laugarren tokitik bigarrenera igo da lan-kostu altuek eta soldaten igoek sortzen duten kezka. Enpresen % 49k du kezka hori. Hori ere, inkesta egin denetik erregistratutako mailarik altuena da.
Hirugarren postuan dago salmenten errentagarritasunaren beherakadak eragin duen kezka. Enpresen % 35,5ek aipatu du.
Laugarren postuan langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna dago, enpresen % 30,5ek adierazi du. Horren atzetik dago Espainiako ekonomiaren ahultasunak eragindako kezka (enpresen % 22), absentismoa (% 19) eta nazioarteko ekonomiaren ahultasuna (% 16).
Hornikuntza
2021ean, hornikuntza-kostuak batez beste % +19 igo ziren 10 enpresatik ia 8rentzat, aurreko urtearekin alderatuta. Igoera % +24koa izan zen industrian.
Enpresen % 79k adierazi du 2021ean igo egin dela bere hornikuntza-kostuaren guztizkoa aurreko urtearekin alderatuta, nahiz eta igoera desberdina den sektore batetik bestera.
Igoera adierazi dute industria-enpresen % 88,5ek. Eraikuntzan % 61,5 dira eta zerbitzuen sektorean % 59,5 (% 63 merkataritzan eta ostalaritzan eta % 47,5 enpresentzako zerbitzuetan).
Enpresen % 18arentzat hornikuntza-kostuak ez dira aldatu aurreko urtearekin alderatuta eta soilik enpresen % 2,5ek adierazi du bere hornikuntzen kostu osoa jaitsi egin dela iazko urtearekin alderatuta.
Enpresen % 53,5ek adierazi du haien jarduera kaltetu duten ezohiko hornidura-gabeziak adierazgarriak izan dituztela material batzuen entregan azken hiru hilabeteetan.
Arazo hori gehien pairatu dutenak industriako enpresak izan dira, % 56,5. Eraikuntzan, hornikuntza gabeziak izan dituztela adierazi duten enpresen kopurua baxuagoa izan da, % 41,5; aldiz, zerbitzuen sektorean, % 48 dira. Azken sektore horri dagokionez, alde handiak daude merkataritza eta ostalaritza, % 68,5 eta enpresentzako zerbitzuen artean, % 38.
Tamainari erreparatuz gero, ez dago desberdintasun handirik, nahiz eta badirudien enpresa handiek pairatu dutela hornikuntza-gabeziarik handiena. Zehazki, haien jarduera kaltetuta duten hornikuntza-gabeziak izan dituztela adierazi dute 150 langile baino gehiago dituzten enpresen % 59k, eta langile gutxiago dituzten % 52k.
Salmenten errentagarritasuna
Salmenten errentagarritasuna jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuta enpresen % 33,5entzat.
Enpresen % 33,5ek adierazi du 2021ean murriztu egin dela bere salmenten errentagarritasuna aurreko urtearekin alderatuta; % 37,5 industrian, % 46 eraikuntzan, % 21 zerbitzuen sektorean (% 26,5 merkataritzan eta ostalaritzan eta % 14,5 enpresentzako zerbitzuetan).
Enpresen % 39k adierazi du bere salmenten errentagarritasuna mantendu egin dela aurreko urtearekin alderatuta; % 34 industrian, % 31 eraikuntzan, % 54 zerbitzuen sektorean (% 47,5 merkataritza eta ostalaritzan eta % 57 enpresentzako zerbitzuetan).
Horrek esan nahi du 2021ean salmenten errentagarritasuna murriztu egin dela, % -1,4 aurreko urtearekin alderatuta. Emaitza horren ondorioa da beherakada izan dutenek % -9,3ko beherakada izan dutela eta goraka izan dutenek % 11,1eko gorakada izan dutela.
Donostia, 2020ko otsailak 4