Gipuzkoako ekonomia zazpigarren urtez jarraian haziko da eta enplegua sortuko du 2020an
08/02/2020
Gipuzkoako ekonomiaren igoera % 1,8 eta % 2 artekoa izango da 2020an eta urtean zehar enpresek 4.000 enplegu baino gehiago sor ditzakete.
Enpresen % 90,5ek langile kopuruari eustea edo kopurua handitzea aurreikusten dute.
2019an, Gipuzkoan, enpleguaren bilakaera ikusgarria izan da berriz. % 2,1 hazi da eta 6.672 lan postu gehiago sortu dira.
Gizarte Segurantzako guztizko afiliazioak errekorra lortu zuen: urtean batez bestean 324.301 pertsonakoa izan zen, 2008 baino 2.055 afiliatu gehiago. Azken sei urtetan 34.000 lanpostu sortu dira Gipuzkoan.
Kontratu mugagabea duten pertsonen kopuruak ere 155.524 afiliatuko maximo historikoa lortu zuen azaroan 2008ko urrian izandako maximoa baino 7.655 afiliatu gehiagokoa.
Langabezia tasa %7,2an dago, iaz baino bost hamarren gutxiago.
Enpresen konfiantza mailak altu jarraitzen du eta datozen hilabeteei begira enpresek halako hobekuntza bat espero dute.
Fakturazioa % +0,8 handitu da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % +0,7 barne-merkatuan eta % +0,9 kanpo-merkatuan, aurreko hiruhilekoko ildo berari jarraituz.
Enpresen %74ak eskaera- zorroari eustea edo handitzea lortu du eta enpresen %66,5ak dio eskarien maila arrunta edo altua dutela.
Produkziorako gaitasunaren erabilera maila % 83,5ekoa da, potentzialaren ahaleraren gainetik.
Enpresetan kezka sortzen duten hiru faktore nagusiak hauek dira: Espainiako ekonomiaren ahulezia, salmenten errentagarritasunaren beherakada eta nazioarteko ekonomiaren ahulezia.
Inkestaren emaitzak
Merkatuaren egoera
Enpresen konfiantza mailak altu jarraitzen du; %81,5ak uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela. Murrizketa uste dutenak berriz enpresen % 18,5 dira. Datozen hilabeteei begira, enpresek halako hobekuntza bat espero dute.
Enpresen % 81,5ek uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela; hau da, irailean baino -3 puntu gutxiago, baina oraindik % 80tik gorakoa, eta alderatuz gero, altua.
Puntu hauek normaltasunezko aukerak biltzen ditu, horrela % 57,5en ustez, merkatuaren egoera normaltasunekoa da, irailarekin alderatuta ozta-ozta galdu ditu -0,5 puntu eta aurreko urtean baino +4 puntu gehiago dira. Laugarren aldiz, enpresen erdiak baino gehiagok normaltasuna adierazi zuten .
Enpresen % 24k uste du merkatuaren egoera susperraldikoa dela, irailarekin alderatuta, -2 puntu baino gehiago galtzen du eta Enpresen % + 18ek adierazi dute euren merkatuak atzeraldian daudela, irailean baino ia +3 puntu gehiago.
Datozen hilabeteei begira, enpresak zertxobait baikorragoak ageri dira. Suspertzea aurreikusi dutenen kopurua ia % 32koa da, +7,5 puntu igoz . Suspertzearen aukeraren puntu gehienak atzeraldiaren aukerak galtzen ditu, % 14 baino gutxiago aurreikusten baitute; hau da, oraingoa baino -4,5 puntu gutxiago. Enpresen % 54,5ek aurreikusi du normaltasunaren aukera.
Egungo emaitzak enpresek irailean egindako aurreikuspenekin alderatzen baditugu, nahikoa asmatu dutela esan genezake. Atzeraldia aurreikusi zutenak +1,5 puntu gehiago izan ziren egun atzeraldia izan dutenak baino, eta suspertzea aurreikusi zutenak, berriz, 1,5 puntu gutxiago izan ziren egun suspertzea izan dutenak baino.
Salmentak: barne eta kanpo-merkatuan.
Batez besteko fakturazioa % 0,8 handitu da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,7 barne-merkatuan eta % 0,9 kanpo-merkatuan, aurreko hiruhilekoko ildo berari jarraituz.
2019ko azken hiruhilekoan, inkestari erantzun dioten enpresen batez besteko fakturazioak % +0,8 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoan erregistratutako hazkunde-erritmoa ia bera dela.
Barne-merkatuaren eta kanpo-merkatuaren bilakaeraren arteko aldeak txikiak dira oraindik, nahiz eta oraingoan kanpo-salmentak pixka bat handitu diren.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta salmentei eustea edo salmentak handitzea lortu duten enpresen kopuruak % 75era arte egin du atzera, murrizketa izan dutenen kopurua % 25era arte igo da, baina are modu nabarmenagoan handitu da, % 33,5eraino, fakturazioa handitzea lortu duten enpresen kopurua (+ 5,5 puntu eta + 10 puntu irailarekin alderatuta, hurrenez hurren).
Barne-merkatuan enpresen % 77,5ek lortu du barneko salmentei eustea edo salmentak handitzea. Kanpoko merkatuan, enpresa esportatzaileen ia % 81ek lortu du kanpoko salmentei eustea edo kanpoko salmentak handitzea, handitzeak izan dituztenen gehienez % 29ko igoera nabarmenarekin.
Eskari-zorroa
Enpresen %74ak eskaera- zorroari eustea edo handitzea lortu du eta enpresen %66,5ak dio eskarien maila arrunta edo altua dutela.
2019ko azken hiruhilekoan, eskari-zorroak gutxieneko % +0,3ko hazkundea izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Industria-sektoreak ez du ia aurrerapenik izan, eta industria metalikoek eta ez-metalikoek oso antzeko bilakaera izan dute. Aitzitik, zerbitzuen sektoreak % +0,6ko igoera neurritsua izan du eta eraikuntza-sektoreak % 4,0koa.
Oro har, enpresa ertainek izan dute bilakaera okerrena eskarietan, batez ere industria-sektorean. Enpresa txikiek, aldiz, eskarien handitzea adierazi dute, eta handiek, berriz, nolabaiteko egonkortzea.
Eskariak handitu ahal izan dituztela adierazi duten enpresen kopuruak gora egin du; + 3 puntu berreskuratu ditu irailarekin alderatuta eta % 18,5eraino igo da.; % 55,5 eutsi egiten dio nire eskari zorroari eta eskarien beherakada izan duten enpresen kopurua % 26koa da; hau da, irailean baino + 2 puntu gehiago.
Enpresen % 66,5ek irizten dio eskarien maila arrunta edo altua dutela; hau da, irailean baino -6,5 puntu gutxiago adierazten du horrek.
Produkziorako gaitasunaren erabilera
Produkziorako gaitasunaren erabilera (PGE) maila % 83,5ekoa da, potentzialaren ahaleraren gainetik. Oraindik enpresa handienek dute PGE maila handiena.
Urtarrilean produkziorako gaitasunaren erabilera (PGE) % 83,5ekoa izan zen, irailean baino -1,5 puntu gutxiago eta aurreko urtean baino -1 puntu gutxiago. Hala ere, alderatuz gero, maila altua da eta argi eta garbi % 80tik gorakoa; maila horren gainetik irizten zaio ekonomia indarra izaten hasten dela.
Sektoreka, PGE maila % 81,5ekoa da industrian; % 83,3koa industria metalikoan, eta % 70,2ekoa industria ez-metalikoan. Eraikuntzako PGE % 89,5ekoa da, eta zerbitzuen sektorekoa, aldiz, % 86,5ekoa.
Tamainaren arabera, enpresa handienek dute oraindik PGE handiena, eta enpresa ertainek eta txikiek, berriz, batez besteko PGE antzekoa dute.
Inguruko ekonomia nagusien bilakaera aztertzen hasten bagara, EBko eta Euro Eremuko manufaktura-industriaren PGE % 81en pixka bat gainetik zegoen 2019. urtearen amaieran.
Enplegua: egokitzapena eta bilakaera
2020. urtean enpresek kontratatzen jarraituko dute, ondorioz, 4.000 enplegu baino gehiago sor litezke. Enpresen % 90,5ek langile kopuruari eustea edo kopurua handitzea aurreikusten dute.
Langile kopuruaren egokitzapena
Enpresen % 87ak dio enplegu maila egokia edo urriegia dutela, irailean baino 4 puntu gutxiago eta, alderatuz gero, maila altuagoa.
Enplegu maila urriegia dutela uste duten enpresen kopuruak +1 puntu berreskuratu du irailarekin alderatuta, eta % 11raino igo da. Enplegu maila egokia dutela uste duten enpresen kopuruak, aldiz, -5 puntu egin du behera irailarekin alderatuta, eta % 76ean dago.
Langile kopuru handiegia dutela uste duten enpresen kopuruak % 13koa da. Alderatuz gero, maila hori oraindik baxua da.
Langile kopuruaren bilakaera
Enpresen % 90,5ek aurreikusten du enplegu mailari eutsi edo handituko duela. Testuinguru honetan, langileen kopurua handitzea aurreikusita duten enpresen kopurua handitu da funtsean: irailarekin alderatuta +7 puntu gehiago ditu eta % 24raino igo da.
Enpresen % 66,5ek langile kopuruari eustea aurreikusten dute; hau da, irailean baino -2,5 puntu gutxiago. Enpresen % 9,5ek , aldiz, langileen kopurua txikitzea aurreikusten dute; hau da, irailean baino -4 puntu gutxiag.
Emaitza horiek Gipuzkoa osora estrapolatzen baditugu, 2020. urtean enpresek batez bestean soldatapeko 4.000 enplegu baino gehiago sortzeko gaitasuna izango dute. Zerbitzuen sektoreko eta eraikuntzako enpresak izango dira, batez ere, enplegu horren sortzaileak. Industriaren sektoreak bilakaera sotilagoa izango da.
Kezka-faktoreak
Enpresetan kezka sortzen duten hiru faktore nagusiak hauek dira: Espainiako ekonomiaren ahulezia, salmenten errentagarritasunaren beherakada eta nazioarteko ekonomiaren ahulezia.
Espainiako ekonomiaren ahulezia da enpresen kezka nagusia, ia % 46k aipatzen du (irailean baino +7 puntu gehiago eta aurreko urtean baino +18 puntu gehiago), eta hori ez zen gertatzen 2016ko irailetik.
Salmenten errentagarritasunak eragindako kezka bigarren kezka nagusia da, eta enpresen % 43k aipatzen du (irailean baino +4 puntu gehiago).
Nazioarteko ahuleziak eragindako kezka hirugarren kezka da (irailean kezka nagusia zen), nahiz eta oraindik enpresen % 40k aipatu (irailean baino -15,5 puntu gutxiago).
Laugarren kezka langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna da eta enpresen % 38k aipatzen du. Irailarekin alderatuta, +1 puntu gehiagokoa da.
Bosgarren postuan, lan-kostu handiek eta soldata-igoerek eragindako kezka dago, eta enpresen % 34k aipatzen du. Horren atzetik daude enpresen zerga-sistema (% 16), kostu baxuko herrialdeek gero eta gaitasun handiagoa izatea (% 14) eta lehengaien prezioa edo hornikuntza (% 14).
Gipuzkoako ekonomia
2019ko bilakaera ekonomikoa, Gipuzkoaren kasuan, argi eta garbi positiboa izan dela esan dezakegu. Izan ere, esportazioekin, enpleguaren sorkuntzarekin, soldatekin eta abarrekin lotutako mailak hobetu egin dira nahiz eta ingurunean ahultasuna gertatu den bi arrazoi nagusi hauek direla eta: AEBren eta Txinaren arteko arantzelen gerrak eraginda nazioarteko merkataritzan jaitsiera eta urtearen zati handienean izandako Alemaniako krisi industriala.
Konfiantza ekonomikoaren adierazle ugariek (industriala, kontsumitzaileak eta abar) azken hilabeteetan susperraldia erakusten dute, nolabaiteko makaltasuna izan arren nazioarteko ingurunean.
Gure kasuan, Gipuzkoako ekonomiaren jokabideari dagokionez (Euskadikoa, Espainiako eta EBkoa bezalaxe) BPGren hazkundea pixka bat moteldu da. Gure estimazioen arabera, 2020. urtea hazkunde ekonomikoa izango duen zazpigarren urtea izango da, BPGren batez besteko igoera % 1,8-2 ingurukoa izanik. Testuinguru horretan, Gipuzkoako enpresek 4.000 enplegu baino gehiago sortuko dituzte.
Industria-ekoizpena 2019ko abenduan, urte arteko % +1,8 igo da. Bi hilabete jarrian goranzko joerarekin. Ondorioz, 2019ko hazkundea aurreko urtekoa baina apalagoa izan da.
Esportazioei dagokienez maximo historikoak gainditzen jarraitzen dute: azarora arte +12% hazi dira eta 2019an 8.500 milioi eurotara iritsiko dira.
Enpleguaren bilakaera 2019an, ikusgarria izan da. % 2,1 hazi da eta 6.600 lanpostu baino gehiago sortu dira. Horrela Gizarte Segurantzako afiliazioa 324.301 pertsonakoa da, inoizko maila altuena, 2008koa baino 2.055 afiliatu gehiagorekin. Azken sei urtetan 34.000 lanpostu sortu dira Gipuzkoan, azpimarragarria iruditzen zaidan datua.
Kontratu motaren arabera, kontratu mugagabea duten pertsonen araubide orokorreko afiliazioak berriz ere maximo historikoa lortu zuen 155.224 afiliaturekin; 2008ko urrian izandako aurreko maximoa baino 7.655 gehiago lortuta.
Erregistratutako langabeziari dagokionez, 30.323 lagun zeuden urte amaieran langabezian, duela urtebete baino 1.134 lagun gutxiago. Urteko batez bestekoa 30.341 lagunekoa da, 2008tik izandako maila baxuena (25.603).
Soldata masa maila maximoetan mantentzen da. Gipuzkoako soldata masaren hazkundea, Foru Ogasunaren ?Enpresen egoera? datuen arabera, 2019an baino % +3,9koa da; hau da, enplegua % +2,3 igota, pertsonako batez besteko soldata-igoera % 1,6koa izan da, nahiz eta % +2,7 igo eraikuntzan, eta % +2,6 zerbitzuetan. Era berean, % +1,1 mugatu da hazkundea industrian, Gipuzkoako inflazioaren batez besteko hazkundearen oso antzera (% 0,8 Espainia osoan).