Fabrikak ateak ireki ditu organizazioen kultura transizioan bidelagun izateko
13/01/2023
Fabrika aurrerapauso handia da Adegik duela ia 10 urte, 2014ko urtarrilaren 17an, enpresa-kultura berri bat sustatuz hasi zuen bidaian. Enpresa Kultura berriak organizazioak konfiantzan oinarritutako proiektu partekatu bezala ulertzen ditu.
Organizazioak elkarrekin harremanetan dauden pertsonek osatzen dituzte, elkarrekin zerbait egiteko. Taldeek eta pertsonek euren jardunean erlazionatzeko eta egiteko duten moduak osatzen du bakoitzaren kultura.
Berri ona zera da: organizazioei eragiten dieten pertsonen eta taldeen arteko harreman-modu horiek ikusgarri egin eta entrenatu daitezkeela.
Fabrika errendimendu handiko zentroa da organizazioen trantsizio kulturalerako, non pertsonek eta taldeek kultura hori hobetzeko entrenatzen duten.
Horretarako, metodo propio bat dugu, Fabrika metodoa, sistema bizi konplexuen teorian oinarritua. Metodo horren ekarpen nagusietako bat izan da aldaketa kulturala edo taldeetatik egiten dela edo ez dela egingo, eta zuzendaritza-taldetik haratago joan behar duela.
Eta hori, taldeek egiten dituzten entrenamendu-programen bidez egiten dugu. Kultura berriaren printzipioak lantzen dituzte, hala nola, asmoa, konfiantza, komunikazioa, parte-hartzea, Kontzientzia handiagoa hartzen hasten dira, gauza berriak ikasten dituzte eta, horrela, beren joko-arauak egunerokoan eraldatzen dituzte.
Fabrika, jakina, enpresei zuzenduta dago, baina baita administrazio publikoei (udalak, aldundiak, gobernua), hezkuntza-munduari (lehen eta bigarren hezkuntza, LH, unibertsitatea), negozio-eskolei, ikertzaileei, prestatzaile-koache-profesionalei eta, era berean, herritarrei ere.
Gaur inauguratu den Fabrika eraikina organizazioen trantsizio kulturalari esklusiboki eskainitako lehena da munduan, eta jarduera hori industrializatzeko aukera ematen du, hobeto egiteko diseinatutako leku eta espazio batzuetan.
Fabrikak 4550m2-ko azalera eraikia du, 3450m2-ko partzela batean. Eraikinak 5 solairu ditu. 18 erabilera-gela formatu, terraza eta outdoor espazioetan. Lehenengo harria 2020ko urtarrilaren 25ean jarri zen, obrak 2021eko martxoaren 16an hasi eta 2022ko uztailean amaitu ziren. Aurrekontua 6 milioi eurokoa izan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euroko ekarpena egin du.
Fabrika herri proiektu bat da. Hasiera batean, Gipuzkoako enpresek bultzatu zuten, eta, Euskaditik, mundura irekita egoteko asmoz sortu zen. Herriaren zerbitzura egotea nahi dugu, elkarrekin aurrera egin dezagun, gure enpresen eta erakundeen eraginkortasuna, pertsonen ongizatea eta gizarte hobea sustatuz.
Donostia, 2023ko urtarrilaren 13a.
Gaur goizean ireki ditu ateak Fabrikak, organizazioen trantsizio kulturalerako nazioarteko errendimendu handiko zentroak. Inaugurazio ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, Eduardo Junkera Adegiko presidentea, Antonio Garamendi CEOEko presidentea, Isabel Busto Confebaskeko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Arantxa Tapia sailburua, Eneko Goia Donostiako alkatea, Unai Remeneteria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, eta Denis Itxaso Gobernuko ordezkaria. Halaber bertan izan dira Miguel Garrido, CEIMeko presidentea eta CEOEko lehen presidente ordea, Jose Miguel Guerrero, Confemetaleko, presidentea, eta Gipuzkoako enpresen eta euskal gizarteko hainbat arlotako ordezkaritza zabala.
2014ko urtarrilaren 17an, Adegi organizazioak konfiantzan oinarritutako proiektu partekatutzat hartzen dituen kultura berria bultzatzen hasi zen. Traineru batean bezala, denak batera arraunean norabide berean irudikatzen genuena. Fabrika eraikinak ikusezina dena ikusgai egitea ahalbidetuko du, hitzetatik ekintzetara pasatzea. Kultura Berriaz hitz egitetik Kultura Berria fabrikatzera pasatzea.
Adegik, bere jardueraren ia bost hamarkadetan, bi ezaugarri bereizgarri izan ditu: abangoardia eta eskuzabaltasuna.
Abangoardia, koiunturak planteatzen zituen enpresa erronka, sozial eta ekonomiko berriei erantzungo zieten proiektuak irudikatu, sortu eta ezartzeko gai izan delako beti. Horren erakusle da Adegik Elkargiren eta Geroaren sorreran izan zuen parte-hartzea, adibide pare bat jartzearren.
Eskuzabaltasuna, eskuzabaltasuna baita Adegik Fabrika proiektuan sei milioi euro inbertitu izana. Aipatzekoa, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskertzen dugu, egin duen seiehun mila euroko ekarpena. Eskuzabaltasuna, Gipuzkoako enpresek bultzatua izanik, Euskadi osora, estatura eta mundura zabaltzen dugulako. Eta eskuzabaltasuna, halaber, Adegik, Fabrika Fundazioari urte hauetan guztietan Kultura Berria sustatzen erdietsitako ezagutza guztia partekatu izan.
Fabrika
Fabrika errendimendu handiko zentro bat da, non, organizazioen trantsizio kulturalerako pertsonek eta taldeek kultura hori hobetzeko entrenatzen duten.
Fabrikak organizazioei begiratzen dienean, elkarrekin harremanak dituzten pertsonak ikusten ditu, zerbait elkarrekin egiteko. Begirada hori, organizazioetako pertsonek eta taldeen harremanean zentratzen da. Leku bakoitzean modu jakin batean egiten da, eta ez da kasualitatea, arau jakin batzuei jarraitzen zaie. Egiteko molde eta arau horiek dira enpresaren kultura.
Albiste on bat badugu ordea, ikusgai egin eta entrenatu daitezkeela. Eta entrenatzen badira, hobetu egiten dira. Fabrikak proposatzen du, nahi izanez gero, hobetu daitezkeela. Ondorioa, emaitza hobeak lortzea, aldi berean hobeto egonda.
Horretarako, hainbat entrenamendu-programa ditugu taldeentzat, eta horietan kultura berriaren printzipioak lantzen dira, hala nola, jomuga, helburua, xedea, konfiantza, komunikazioa eta parte-hartzea, besteak beste. Hasteko, kontzientzia handiagoa hartzen dute, gauza berriak ikasten dituzte eta beren joko-arauak egunerokoan eraldatzen dituzte.
Fabrika metodoa
Lantegiak metodo propioa du, Fabrika metodoa. Zientzian oinarrituta dago, sistema bizi konplexuen teorian, Jose Luis Escorihuela Ulises I+G zuzendariaren eskutik. Ekarri digun ekarpen handietako bat da aldaketa kulturala edo taldeetatik egiten dela edo ez dela egingo. Lidergo-entrenamendua ondo dago eta askotan beharrezkoa izango da, baina inoiz ez nahikoa. Enpresa sistema bat da eta aldaketa ekipoetatik dator. Zuzendaritza-taldeak, erdi-mailako kargudunen taldeak, zeharkako taldeak... talde ugari daude, baina ezin dugu aldaketa liderrarengan bakarrik utzi.
Eta beste ekarpen handi bat organizazio osora hedatzearen premia da. Ezin dugu aldaketa zuzendaritza-taldean bakarrik utzi. Frustrazio handia sortzen duelako. Horretarako, aldaketa organizazio osora zabaltzeko estrategia diseinatu behar da.
Entrenatzaileak
Metodoaz gain, Fabrikan daukagun bigarren elementua entrenatzaileak dira. Proiektuaren funtsezkoak direnak, horiek gabe ez litzateke posible izango eta.
Pertsona baten edo biren mende ez dagoen talde bat garatzeko apustua egin dugu, handiagoa egiteko, gaur egun 12 entrenatzailerekin. Batzuk % 100 langile propioak dira, beste batzuk Mondragon Unibertsitatekoak, gure partner industriala, eta beste batzuk freelanceak. Guztiak metodologia, programa eta dinamika berean entrenatu dira, eta programak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen dira, eta orain Entrenatzaileen Eskolarekin indartuko ditugu.
Norentzako Fabrika
Lehenik eta behin, enpresentzat, nongoak diren, zer sektoretan dauden, eta zer tamaina eta forma juridikoa duten bereizi gabe. Gogora dezagun guk elkarrekin zerbait egiteko harremanetan dauden pertsonei begiratzen diogula, eta hori, organizazio orotan ematen da.
Baina beste publiko batzuekin ere hasi gara lanean. Adibidez, administrazio publikoa (udala, aldundia, gobernua), hezkuntza-mundua (lehen eta bigarren hezkuntza, LH, unibertsitatea), negozio-eskolak, ikertzaileak, hezitzaile-koache-profesionalak, eta laster, herritarrentzako jarduerak abiaraztea espero dugu.
Azkenik, Fabrika herri proiektu bat da. Hasiera batean, Gipuzkoako enpresek bultzatu zuten, eta, Euskaditik, mundura irekita egoteko asmoz sortu zen. Herriaren zerbitzura egotea nahi dugu, elkarrekin aurrera egin dezagun, gure enpresen eta erakundeen eraginkortasuna, pertsonen ongizatea eta gizarte hobea sustatuz.