"Askotan, bajak eta altak ematerakoan ez da zorrotz jokatzen"
15/02/2025
Jose Miguel Ayerza, Adegiko Zuzendari Nagusia, Euskadi Irratiko Farktorian elkarrizketatu dute. Gipuzkoako industriaren egoera zaila, Europako lehiakortasun arrakala, itxura gabeko lan kostuen igoera, gutxieneko soldata eta absentismoaz jardun du.
"Denok entzun dugu maiz 'baja hartuko dut' esaten. Baja ez da hartzen, eman egiten dizute. Hala ere, gizartean barneratuta daukagu 'hartu' egiten dugula. Arazo sozial bat dugu, eta sakon aztertu behar dugu. Bajen kudeaketarekin arazo argi bat dago, eta bakoitzak, bere erantzukizun-mailatik, gai honekin zer egin pentsatu beharko luke, azken batean, absentismoa guztioi eragiten digun arazoa delako eta guztiontzat txarra delako ".
Elkarrizketa entzun


