Adegiko Zuzendari Nagusiaren aurkezpena
29/05/2018
Egun on eta ongi etorri Urteko Batzarraren bezperan eta Enpresaren Egunean egiten dugun prentsaurreko honetara.
Ohikoa den moduan, enpresei egin diegun Egoeraren Inkestaren emaitzak aurkeztuko dizkizuegu.
Inkesta dioena laburtu behar banu hauxe sango nuke: inkestaren emaitzak onak direla, enpresek etorkizuna konfiantzarekin ikusten dutela eta enplegua sortuko dutela Eta hori albiste oso ona da; izan ere, ondo dakizuen moduan, Gipuzkoan sortzen den enpleguaren % 85 enpresek sortzen baidute.
Hauek dira ondorio nagusietako batzuk.
Enpresa-konfiantzak errekorreko mailatan jarraitzen du; izan ere, enpresen % 95ek uste du haien merkatuak normaltasun- edo susperraldi-egoeran daudela. Segida historikoko datu handiena da.
Enpresen salmentek % 4 egin dute gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Barne-merkatuak sendo jarraitzen du, gutxi gora behera hamar enpresatik bederatzik aipatu du merkatu horretan bere salmentak ugaritu edo mantendu dituela. Kanpoko merkatuari dagokionez, % +4,2 egin du gora eta indarra berreskuratu du.
Eskariei, pedidoei, dagokienez, enpresen % 86k eskariak mantendu edo igo egin ditu eta % 81ek eskari maila altua edo normala du. Segida historiko osorako maximoa ezarri du horrek.
Salmenten eta eskaeren bilakaera kontuan hartuta, produkzio-gaitasunaren erabilera maila % 1 igo da eta % 84 baino zertxobait handiagoa da.
Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da soldatapeko enpleguak igoera handia izan duela. Soldatako enplegua etenik gabe hazi da 2014. urtearen erdialdetik, eta Gizarte Segurantzako afiliazio-datuen arabera, 2017ko bigarren hiruhilekotik tasak % 3 baino handiagoak izan dira.
Horrez gain, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, azken hiruhilekoko langabezia-tasa % 8 baino txikiagoa izan da.
Enpleguari dagokionean enpresen % 99k langile kopurua mantendu edo handituko duela aurreikusten du. Enpresen % 1ek bakarrik dio enplegu maila gutxitu beharko duela. Segida historiko osorako minimo berria ezarri du horrek.
Inkestaren datuak ikusita eta datu horiek Gipuzkoara estrapolatuta, aurten, Gipuzkoan, 7.000 lanpostu garbi baino gehiago sor litezke.
Inkestarekin amaitzeko, aipatu beharrekoak dira enpresen kezka nagusiak. Honako huek dira: Langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna da enpresen kezka nagusia eta enpresen % 44k aipatu du. Bigarren posturaino atzera egin du salmenten errentagarritasunarekin lotutako kezkak, eta hirugarren posturaino lan-kostu handiek eta soldata-igoerek eragindako kezkak (horixe da urtarrilarekin alderatuta gehien igo dena).
Ikus dezakezuen moduan, Gipuzkoako enpresek aurreikuspen bikainekin jarduera eta hazkundea, konfiantza, salmentak eta eskarietan. Horrek guztiak enpleguan eragina du.
2018an jarduera ekonomikoa % 2,8 - % 3 artean haziko dela aurrez uste dugu Adegin. Horrez gain, kontuan izanda ia enpresen % 100ak dioenez langile kopurua mantendu edo ugarituko duela, 7.000 lanpostu garbi baino gehiago sor daitezkeela aurrez ikusten dugu. Enpleguarekin lotuta, erretiroa eta/edo erreleboa dela eta, 3.900 lanpostu ordezkatuko dira Gipuzkoan aurten.
Guzti hori kontutan izanik gazteei itxaropen mezu bat helarazi nahi nieke. Aukerez betetakoa. Gipuzkoako enpresok 11.200 enplegu-aukera eskainiko ditugu 2018an eta 30.000 datozen hiru urtetan. Eta enplegu horietarako prestatuta dauden pertsona kualifikatuak beharko ditugu.
11.200 enplegu-aukera horietatik, % 50 inguru erdi eta goi mailetako lanbide-heziketako tituludunei dagokie, % 32 unibertsitateko graduei eta graduondokoei, eta % 18 beste era bateko ikasketei.
Lanbide-hezietako erdi- eta goi-mailetako graduetan, hamarretik ia zazpi lau adarretan pilatuta daude: elektronika, mantentze-lanak, mekanizazioa eta informatika.
Unibertsitateko graduen eta graduondokoen kasuan ere, hamar kasutik ia zazpitan, enpresen eskaria ingeniaritzetara bideratuta dago.
Gazteek, zer ikasketa egingo dituzten erabakitzeko orduan, kontutan hartzeko modukoa dela uste dut enpresek eman diguten informazio hau. Aipatutako prestakuntza duten pertsonak beharko ditugu.30.000 hiru urtetan.
Eskerrik asko.