2019an, Gipuzkoako ekonomiaren hazkundeak 5.500 enplegu garbi sortuko ditu
28/05/2019
Adegik BPGd-ren hazkundearen estimazioa % 2,2 eta % 2,6 artean mantendu du.
Euskadin, lehen hiruhilekoan, hazkunde-erritmoa bizkortu egin zen, industriak eta inbertsio handiagoak bultzatuta, nahiz eta konfiantza ekonomikoko inkesta nagusiek kontrakoa aurreratu.
Enpresen % 92k enplegua handitu edo mantentzea aurrez ikusi du. Enpresen % 8k soilik aurrez ikusi du enplegu maila murriztu beharko dutela.
Era berean, soldatapeko enplegua ere urte amaierakoaren gainetik igo da: erregimen orokorrerako afiliazioak +6.000 pertsona baino gehiagoan egin du gora 2018eko apirilarekin alderatuta, % +2,8 hain zuzen.
Enpresen % 85,5ek uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela. % 14,5era dira atzeraldia adierazi duten enpresak. Hala ere, krisi aurreko erregistrorik onenen artean dago.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, batez besteko fakturazioak % +0,9 egin du gora. Barne-merkatuak eta kanpo-merkatuak % +0,9 egin dute aurrera.
Eskarien zorroak, orotara, joan den hiruhilekoarekin alderatuta, % +1 egin du gora. Enpresen % 73k aitortu du eskarien maila normala edo altua duela, eta % 74,5ek eskarien zorroa handitu edo mantendu du.
Ekoizpen-gaitasunaren erabilera maila % 83an mantentzen da, enplegu-sorrera handiko aldiaren ostean. Enpresen % 80k lortu du produkzio-gaitasuna mantendu edo handitzea.
Salmenten errentagarritasunean izandako beherakada, lan-kostu altuak eta soldata igoerak, nazioarteko ekonomiaren eta Espainiako ekonomiaren ahulezia, eta kualifikatutako langileak kontratatzeko zailtasuna dira enpresen kezka-faktore nagusiak.
Gipuzkoako salgaien esportazioek % +11 egin dute gora lehen hiruhilekoan, joan den urteko aldi berberarekin alderatuta eta aldi honetarako errekor berria lortu dute. Bestalde, ekoizpen industriala egonkor mantendu da.
2019ko lehen hiruhilekoan eskuragarri dauden datuek adierazten dute hazkundea egonkortu egin dela urtean zehar. Adierazle ekonomikoak mistoak dira: konfiantza eta eskaera berriak ahuldu egiten dira Europan, baina inbertsioa eta komertzioa egonkor mantentzen dira.
Egoera Ekonomikoa Inkesta
Merkatuaren egoera
Enpresen % 85,5ek uste du merkatuaren egoera normaltasunekoa edo susperraldikoa dela.
% 14,5ek uste dute merkatua atzeraldian dagoela, krisi aurreko erregistro onenen antzeko mailan.
Enpresen % 57,5en esanetan, beren merkatuaren egoera normaltasunekoa da. Segida osoan adierazle horrek izandako erregistrorik handiena izan da eta % 50en gainetik bigarrenez jarraian.
Enpresen % 28k uste du bere merkatua susperraldian dagoela. Horrek esan nahi du urtarrilean baino -11,5 puntu gutxiago eta joan den urtean baino -25 puntu gutxiago. 2014ko urtarriletik erregistratutako mailarik baxuena da, nahiz eta krisi aurreko datuen gainetik egon
Datozen hilabeteetarako, nolabaiteko hobekuntza espero da: atzeraldia espero duten enpresen kopuruak -3 puntu egin du atzera, eta % 86,5era arte igo da susperraldia eta normaltasuna espero duten enpresen kopurua
Europako industria-konfiantzak erakutsi du nabarmen kaltetu dela 2017ko amaieran lortutako maximoetatik eta 2013ko bigarren seihilekotik, lehen aldiz egin du behera 50 puntuetatik. Hainbat hilabete daramatza jarraian 50 puntuetatik behera Alemanian eta Italian, eta antzeko ildoan doa Frantzian ere. Espainiak eta batez ere Erresuma Batuak hedapen-eremuan mantentzea lortu dute. Aldiz, AEB zertxobait indartsuago dago.
Salmentak: barneko eta kanpoko merkatuak
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, batez besteko fakturazioak % +0,9 egin du gora. Barne-merkatuak eta kanpo-merkatuak % +0,9 egin dute aurrera.
2019ko lehen hiruhilekoan, inkestari erantzun dioten enpresen batez besteko fakturazioak % +0,9 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Horrek esan nahi du mantsotu egin dela aurreko hiruhilekoko hazkunde-erritmoarekin alderatuta (% +2,1 orduan).
Industriaren kasuan, enpresa-esportatzaile kopuru handienarekin, barne-merkatua nabarmen ahuldu da eta esportazioek eusten diote nolabait sektoreko salmentei. Hala eta guztiz ere, oraindik ere, salmenta industrialek (orotara hartuta) egonkortzea erakusten dute joan den hiruhilekoarekin alderatuta.
Enpresen % 73k salmentak handitzea edo mantentzea lortu dute eta % 27k adierazi du salmentek behera egin dutela.
Enpresen % 77k lortu dute salmentak mantendu edo handitzea, baina barne-merkatuak tinkotasuna galdu du. Barne-salmenten murrizketa izan dela adierazi duten enpresen kopuruak % 23 puntu egin du gora.
Enpresen % 78k kanpo-merkaturako salmentak mantendu edo handitu ditu eta % 22k adierazi du kanpo-salmentak murriztu egin dituela.
Eskarien zorroa
Eskarien zorroak, orotara, joan den hiruhilekoarekin alderatuta, % +1 egin du gora. Enpresen % 73k aitortu du eskarien maila normala edo altua duela, eta % 74,5ek eskarien zorroa handitu edo mantendu du.
Industrian % +0,4 egin du gora, eraikuntzan % +2,8 eta zerbitzuetan % +2,1. Eskarien zorroak izandako igoera hori handiagoa da enpresa esportatzaileen kasuan esportaziokoak ez direnetan baino. Tamainaren arabera, enpresa ertainek erakusten dute ahuleziarik handiena. Aldiz, enpresa txikiak eta handiak dira indartsuenak.
Enpresen % 73k uste dute beren eskari maila ohikoa edo altua dela, segida osoko altuenetako bat, nahiz eta 2017ko urtarriletik baxuena izan. Enpresen % 28ren ustez, beren eskaera maila altua da. Horrek esan nahi du urtarrilean baino -3,5 puntu baxuagoa dela. Beren eskaera maila ohikoa dela uste duten enpresa kopurua % 45ekoa da. Urtarrilean baino -3 puntu gutxiago dira, eta joan den urtean baino +1,5 puntu gehiago. Eskaera maila baxua dutela adierazi duten enpresa kopuruak % 27ra arte egin du gora. Horrek esan nahi du urtarrilean baino +6,5 puntu gehiago izan dela
Produkzio-gaitasunaren erabilera
Ekoizpen-gaitasunaren erabilera maila % 83an mantentzen da, enplegu-sorrera handiko aldiaren ostean. Enpresen % 80k lortu du produkzio-gaitasuna mantendu edo handitzea.
Ekoizpen-gaitasunaren erabilera maila % 83an kokatu da apirilean; urtarrilean baino eta joan den urtean baino puntutxo bat gutxiago. Ekoizpen-gaitasunaren mailaren gutxieneko zuzenketa izanagatik, % 80ren gainetik mantentzen da. Maila horretatik aurrera, ekonomia bere ahalmen handienean dagoela esan ohi da. Gainera, gogorarazi behar da azken urteetan besteen konturako enpleguak erakutsitako igoera adierazgarria (apirilean, erregimen orokorrerako kotizazioak maximo historikoa lortu zuen, 2008ko uztaileko krisi aurreko maximoaren gainetik)
Gure inguruneko ekonomia nagusietako produkzio-gaitasunaren bilakaera aztertzen baldin badugu, eurogunea % 83,6an kokatzen da. Alemanian, produkzio-gaitasunak % 85,3 lortu du, Frantzian % 85,2, eta Espainian % 80,8.
Enpresen % 92k enplegua areagotzea edo mantentzea aurrez ikusi du.
Enpresen % 69,5ek aurrez ikusi du enplegu maila mantenduko duela; % 22,5ek plantilla maila handitzea aurrez ikusi du, eta enpresen % 8k bakarrik uste du enplegu maila gutxitu beharko duela.
Emaitza horiek estrapolatzen baldin baditugu, 2019an, enpresek batez beste 5.500 lanpostu lor ditzakete.
Kezkarako faktoreak
Salmenten errentagarritasuneko beherakada da orain enpresen kezka nagusia; hori adierazi dute % 41ek. Horren atzetik kokatzen dira lan-kostu altuak eta soldata igoerak, baita nazioarteko ekonomiaren ahulezia ere. Hori adierazi dute enpresen % 40k. Horien atzetik (zertxobait) kokatzen dira langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna eta Espainiako ekonomiaren ahulezia. Horiek adierazi dituzte enpresen % 38k.
Enpresaren Eguna
Bihar, maiatzaren 29an, izango da Enpresaren Eguna ?Urrezko triangelua? izenburupean. Aurrera eramandako gogoeta estrategikoaren ondorioz, Adegik hiru erronka estrategiko egin ditu. Erronka horiek Urrezko Triangelua deitzen diogun horretan adierazten dira eta ingurunearekin batera Gipuzkoa enpresa mailan eta maila sozialean lurralde aurreratuenen artean kokatzeko garatu nahi dugun hori laburtzen dute.
Enpresaren Eguna hiru erronketan sakonduko da. Hau izango da programa eta hauek izango dira hizlariak.
11:30h 1. erronka. Enpresa Kultura Berria Lurraldea.
Angel Castrillok eta Jon Karla Liceagak Iñaki Gorostidirekin, Logikalineko zuzendari nagusiarekin, eta bere taldearekin dinamizatutako elkarrizketa.
12:15h: 2. erronka. Enpresen arteko Elkarlana.
Xavier Marcetek (Lead to Changeko presidentea) Javier Bollorekin (Grupo Wiscoren zuzendari nagusia) dinamizatutako elkarrizketa.
12:45h: 3. erronka. Talentua Enpresetara erakartzea.
Jorge Arévalok (Lanbide Heziketako sailburuordea) Javier Garcíarekin eta Indaux taldeko kide batzuekin dinamizatutako elkarrizketa.
13:20h ADEGIko 5. edizioko saria ematea Gipuzkoako Enpresa Berriari.
13:20h ADEGIko 9. edizioko saria ematea Enpresa Kultura Berriari.
Enpresa Eguna amaitzeko, Adegiko presidenteak eta Lehendakariak amaierako hitzaldiak eskainiko dituzte.