Webinar
Next GEN EU: Gipuzkoarako aukerak Trantsizio Ekologikoaren esparruan
Data: 02/12/2021 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: Jueves, 2 de diciembre de 2021 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Aula Virtual. Aula Virtual - Adegi
Abenduak 2, osteguna, 9:30etatik 11:00tara, ADEGI-ko Gela Birtualean
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren Trantsizio Ekologikoaren Ardatza (Next Generationeko 70.000 milioi euroko funts eta diru-laguntzak barne hartzen dituena) Europako funtsen ardatz nagusia da eta inbertsio osoaren % 39,7 hartzen du: 10 eurotik ia 4 trantsizio ekologikoarekin lotutako proiektuetara bideratuko dira.
Funts horien helburua da inbertsio publikoa eta pribatua indartzea, trantsizio berdea, deskarbonizazioa, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarrien hedapena, mugikortasunaren elektrifikazioa, energia-biltegiratzearen garapena, ekonomia zirkularra, naturan oinarritutako irtenbideak eta sektore ekonomiko guztien erresilientziaren hobekuntza bultzatzeko.
Gipuzkoako produkzio-enpresa gehienek beren estrategietan, helburu horien barruan sartzen diren proiektuak aurkezten dituzte edo diseinatuta dituzte, eta, beraz, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak jaso ditzakete.
Ardatz honi dagozkion proiektu motak eta funtsak banatzen ari diren erakundeak sakonago ezagutzeko, Bantec eta EEE Energiaren Euskal Erakundeko adituak izango ditugu saioan. Elena San Juan, Natalia Remirez de Esparza eta Alejandro Miranda Bantec enpresako aholkulariek eta Luis de Velasco EEEko laguntza-arloko teknikariak parte hartzen dute.
Egitaraua
- Aurkezpena.
- Trantsizio Ekologikorako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana testuinguruan kokatzea: trantsizio Ekologikorako ardatzen, palanken eta osagaien deskribapena.
Elena San Juan Pascual - Bantec-eko Next Generation Laguntzen aholkularia
- Trantsizio Ekologikoa bultzatzea EAEn: Euskadi Estrategia
- Eusko Jaurlaritzaren Euskadirako helburuak Trantsizio Ekologikoaren ardatzerantz. Esparruak:
- Eraginkortasun energetikoa
- Energia berriztagarriak
- Mugikortasuna
- Beste esparru batzuk
- Helburuak lortzeko estrategiak.
- Laguntzak gaur eta bihar
Luis de Velasco Pérez - EEEko laguntzen arloko teknikaria
- Trantsizio Ekologikorako laguntzen mapa: tresnak
- Planaren osagaien barruko laguntza-lerroak
- PERTEak
- Planaren funtsek lagundutako beste ildo konbentzional batzuk
Natalia Remirez de Esparza Otero - Eraginkortasun Energetikoko Programen arduraduna
Alejandro Miranda Pozo - Bantec enpresako Negozio zuzendaria
- Galderak
Jardunaldi hau ADEGI-ko kide diren enpresentzat baino ez da.