MobiliseSME – Mugikortasuneko Pilotu-fasearen hasiera
Fase honetan enpresetako langileek europako beste enpresa batean hilabete bateko egonaldia egiteko aukera izango dute, era honetan, lan egiteko modu berriak ezagutuz, ezaguera eta gaitasun berriak eskuratuko dituztelarik.
Eta bestetik espainiar ete-ek, europako enpresa bateko langile bat hartu dezakete, bere ezaguera bertako langileekin partekatzeko aukera izan dezan.
- Fase honen ezaugarriak ondokoak dira:
- Denboraldia: 2016ko azarotik 2017ko ekainak 30era
- Gutxienezko 2 asteko egonaldia eta gehienz 2 hilabetekoa ( egonaldi tartekatuak izan daitezke)
- Nori zuzendua: europako ete-etako enpresa eta langileei.
- Diru-laguntza egonaldiaren iraupenaren baitan eta herriaren baitan egongo da.
- Aukerak:
- Langile bat europako enpresa batera bidaltzeko interesaturik dagoen enpresa.
- Europako enpresa bateko langile bat hartzeko interesaturik dagoen bertako enpresa.
- Langile-trukean interesaturik dagoen enpresa (bidali eta hartu).
- Langilea bidaltzen duen enpresaren, jasotzen duen enpresaren eta langilearen arteko hitzarmenaren sinadura.
- Ezinbestekoa ondorengo plataformaren bitartez izen-ematea: http://matchmaking.mobilisesme.eu/
- Fase honen informazio guztia:
Informazio gehiago behar izanez gero, Mikel Sarriegirekin jar zaitezke harremanetan, msarriegi@adegi.es (943 309 030). Proiektu honen informazio guztia http://mobilisesme.eu web orrian aurki dezakezu.