Top Enpresa Topaketa
MADERAS MURGA, S.L. - "Menditik Zerrara"
Data: 21/06/2019 | Ordutegiak: 09:30 h. - 12:30 h. | Iraupena: 2 h.| Egunak: 21/06/2019 | Antolatzailea: SEA | Lekua: Aiara / Ayala. Calle Uzbina, 31
"MENDITIK ZERRARA"
Eguna: 2019/06/21
Ordua: 09:30-12:30
Lekua: Enpresaren egoitzan - (Aiara - Araba)
MADERAS MURGA, S.L baso-ustiapenean, pinu-egurraren zerraketan eta egur hori hainbat kalitate eta neurritako taula bilakatzeko lanetan jarduten duen enpresa da, eta eskari txiki nahiz handiak (2m3-tik 3.000 m3-ra) fabrikatzen ditu.
Enpresak familia-izaera nabaria dauka, gaur egun bosgarren belaunaldia ari baita enpresaren egitura kudeatzen, bai Maderas Murga SL enpresan (Aiara industrialdea, Murga), bai Maderas Zerrabe SL enpresan (Zerrabe auzoa, Zuatza), bi enpresak izaki arabarrak.
Baso jasangarrietako lehengaiak
Gure fabrikatik hurbil dauden mendietako pinu beltza (Pinus radiata) da gure lehengaia. Hurbiltasun horren ondorioz, are handiagoa da basoen gaineko kontrola.
Lehengaian nahiz ekoizpen-prozesuetan egiten den kontrol-maila handiak gure produktu amaitua kalitatekoa izatea bermatzen du.
Baso-Ustiapenak
MADERAS MURGA SL enpresak baso-ustiapenaren kudeaketa osoa egiten du, eta, horretarako, eskarmentu handia duten benetako profesionalak dauzka lanean.
Horrela, basoen ustiapena eta mantentze-lanak jasangarriagoak izatea lortzen dugu, eta zikloa betetzen dugu, zuhaitzak moztetik basoa basoberritzeraino.
Ondorioz, produktuaren jatorria eta kalitatea bermatzen ditugu, gure zerrategira egurra hornitzea ziurtatzen dugu, eta zerbitzu efizientea ematen diegu bezeroei.
Eskari Txiki nahiz handietako taulak
Bezeroen premia guztiei erantzuten dieten produktu-sorta zabala dugulako nabarmentzen gara.
Edozein kalitate eta neurritako taulak egiten ditugu, eskari txiki nahiz handiak (2m3-tik 3.000 m3-ra) fabrikatze ditugu-eta, hainbat sektorerako (hala nola, enbalajea, altzarien eratorriak eta abar).
Halaber, enborraren azala, zerrautsa eta ezpalak saltzen ditugu. Horrela, % 0 hondakin sortzeko araua betetzen dugu.
PROGRAMA
- Enpresaren aurkezpena.
- Egurraren merkatua.
- Kudeaketa-sistemak.
- Kalitate-ziurtagiriak, PEFC eta karbono-aztarna.
- Okendo mendirako bisita.
- Zuhaitza-mozketa eta eraldaketa-unera arteko logistika.
- Ondorioak eta bilera.
IZEN EMATEAK ONDORENGO WEB ORRIAREN BITARTEZ www.sea.es
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro