Trantsizio Energetikoko Prestakuntza Programa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Adegirekin, Elkargirekin eta Gipuzkoako Ganberarekin lankidetzan, trantsizio energetikoko doako prestakuntza programa bat jarri du abian, jardunean dauden eta arlo horretan prestakuntza tekniko espezifikorik ez duten profesionalentzat.
Programa honen helburua profil horiei energiaren arloan erabaki informatuak eta estrategikoak hartzeko beharrezkoak diren ezagutzak, tresnak eta irizpideak ematean datza, eta, horrela, erakundeen kudeaketa jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzen laguntzea.
Prestakuntza programa hiru blokeetan egituratuta dago.
- Lehenengo biek, online modalitatean eskeiniko direnak, eduki espezifikoak dituzten 10 modulu dituzte, hala nola horniduren kudeaketa eta optimizazioa, energia-aurrezkiaren ziurtagiriak (EAE), monitorizazio eta energia kudeaketako sistemak, autokontsumoa eta metaketa, dirulaguntzak eta zerga-arintzeak, etab.
- Hirugarren blokea presentziala eta praktikoa da, eta aurreko multzoetan eskuratutako ezagutzak aplikatzera bideratuta dago, kasu errealak, lankidetza dinamikak eta ariketa praktikoak aztertuz.
Interesdunek askatasunez eman ahal izango dute izena beren beharretara eta antolaketara hobekien egokitzen diren tailerretan.
Consulta el PRESTAKUNTZA PROGRAMA OSOA / EGUTEGIA

_____________________________________


