Pertsonak eta Kultura Foroa
Gorputzeko Lidergoa: liderraren pentsatzea, egitea eta sentitzea bateratzen dituen kate-maila - 3
Data: 17/07/2024 | Ordutegiak: 15:00 h. - 18:00 h. | Iraupena: 3 h.| Egunak: 17/07/2024 | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede ADEGI. Pº Mikeletegi, 52 Parque Miramón, Donostia-San Sebastián
Uztailaren 4ko Foroaren errepikapena
Izen-emate ordena errespetatuko da. AZKEN PLAZAK
Uztailak 17, asteazkena, 15:00tatik 18:00tara ADEGIn
Gaur egun, neurozientzia arloko ikerketei esker, buruaren, emozioen eta gorputzaren arteko lotura frogatu da ikuspegi sistemikotik. Bagenekien buruak organismoan eragina duela eta gaur egun badakigu gorputzak ere buruan eragina duela. Buruko eta emozioen egoerak alda ditzakegu gure arnasketaren eta gorpuztasunaren bidez.
"Batzuetan, behin eta berriro saiatu arren buruak ezin duen hori konpontzeko gai da gorputza" (Mario Alonso Puig)
Erakundeetan, oro har, gorputza ahaztuta geratu izan da taldeetan lidergoa lantzeko garaian. Lanketa, batez ere, dimentsio kognitibo-linguistikoan oinarritu da eta, duela zenbait urtetik, baita adimen emozionalean ere.
Beraz, gorputz-adimenaren garapena maila liderrekin eta taldeekin egindako lanean kate-maila berri eta garrantzitsu bihurtu da.
Maila guztietan (enpresa, gizartea eta ingurumena) erakundeentzat erronka handiak nagusi diren garaiotan, beharrezkoak dira lidergo eraginkorrak, afektiboak eta moldagarriak. Eta, horretarako, ezinbestekoa izango da liderrekin eta taldeekin egindako lana modu integralean jorratzea (burua, emozioa, gorputza).
Tailer berritzaile honetan, gorputzaren-emozioen lanaren lehen bizipen praktikoa proposatzen da, parte-hartzaileen gorputzaren eta emozioen baliabide eta ahalmenak aktibatzen hasteko. Esperientzia horrek gure gorputz-adimenaz jabetzea errazten du, gure lidergo-estiloaren zerbitzura jarri ahal izateko (erabakiak hartzerakoan; geure buruarekin eta gure taldeekin kalitatezko harremanak ezartzerakoan; sormen- eta konfiantza-espazioak sortzeko eta abar).
Tailerraren helburuak:
- Erakundeetan lidergoa ikuspegi integraletik eta sistemikotik lan egiteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia hartzea: kognitibo-linguista, emozionala eta gorputzekoa.
- Gorputz-adimena garatzea, adimen intelektualarekin eta adimen emozionalarekin batera, adimen hori talde eta erakundeetako liderren zerbitzura jartzeko. - Gorputzeko-emozioen lanketaren inguruko lehen esperientzia izatea, parte-hartzaile bakoitzak gorputzeko eta emozioetako bere baliabide eta ahalmenak entrenatu eta aktiba ditzan pixkanaka.
Egitaraua:
- Burua-gorputza-emozioak interrelazioari buruzko neurozientzia arloko ikerketetan oinarritutako esparru teorikoa.
- Gorputza-emozioak biltzen dituen lan-praktikaren bizipen-esperientzia.
- Mugimenduen, arnasketaren, musikaren eta bistaratze gidatuaren bidez, lidergorako gaitasun baliotsuak sortuko dituen neurokimika aktibatzen saiatuko gara: oinarrizko konfiantza; bizitasuna, gozamena; ahalmen pertsonala eta kudeaketa emozionala; afektibitatea; sormena, intuizioa eta sistema handiagoen parte izatearen kontzientzia.
Metodologia:
Foro honetan tematika hau lantzeko erabiliko den metodologia erabat praktikoa da.
Tailerrak izaera esperimentala duenez, arropa erosoa eta galtzerdi irristagaitzak ekartzea gomendatzen da.
Tailerraren dinamizatzailea:
- Arrate Iraolagoitia- FABRIKAko kolaboratzailea. Coach exekutiboa eta taldeena; dantza Primal-irakaslea (izenak hala adierazten duen arren, ez da benetan dantza bat, gorputza-emozioak-energia lantzeko metodoa baizik); erakundeetan eraldaketa kulturaleko prozesuak bideratzen dituena eta Equiliako sortzaileetako bat.
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro