Jardunaldia
Sortu eta Hazi Legea: fakturazio elektronikoa eta berankortasuna
Data: 28/11/2024 | Ordutegiak: 09:30 h. - 11:00 h. | Iraupena: 1.5 h.| Egunak: jueves, 28 de noviembre | Antolatzailea: ADEGI | Lekua: Sede de ADEGI. Paseo Mikeletegi 52
Azaroak 28, osteguna, 09:30etik 11:00etara, ADEGIn
Irailaren 28ko 18/2022 Legeak, enpresak sortu eta hazteari buruzkoak, Sortu eta Hazi Legea moduan ezagutzen denak, enpresek beren fakturak kudeatzeko moduan aldaketa handia dakar. Lege honen neurrien artean dago enpresari eta profesionalen (ez amaierako kontsumitzaileak) arteko operazioetan faktura elektronikoa erabiltzeko nahitaezkotasuna. Ezarpen honek komertzio-operazioetako berankortasunari aurre egiten lagunduko diola espero da.
Faktura elektronikoaren nahitaezkotasuna pixkanaka egingo da. Verifactu Araudia onartu ondoren (abenduaren 5eko 1007/2023 Errege Dekretu honek enpresen eta profesionalen fakturazio-prozesuak eta fakturazio-erregistroen formatuen estandarizazioa eusten dituzten sistema eta programa informatiko edo elektronikoek hartu beharreko irizpideak ezartzen ditu), 2024 bukaeran sartuko da indarrean 8 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa duten enpresentzat, 2025aren amaieran edo 2026aren hasieran izango da.
Aipatu bezala, Sortu eta Hazi Legearen helburua komertzio-operazioetan berankortasunari aurre egitea ere bada, eta esaterako, ordainketa-epeak errespetatzen dituzten enpresei dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten die, eta horrez gain, ezin izango dute enpresa kolaboratzaile moduan parte hartu administrazio publikoen lizitazioetan. Gainera, legeak ezarritako ordainketa-epea errespetatzen ez duten enpresen zerrenda bat osatzen da.
Lege honek eta haren garapen-araudiak bi esparruetan ekarriko dituen aldaketak ezagutzeko, Deloitte Technology & Transformationeko zuzendari Bosco Alday eta Tax & Legal Deloitteko zuzendari Ruben Beriain, Patricia Hierro eta Ibone Duñabeitia izango ditugu.
Egitaraua:
09:30 - Aurkezpena.
09:40 - Araudiaren inguruan: Sortu eta Hazi Legea, Fakturazio Elektronikoaren Araudia, Verifactu Araudia eta Berankortasun Legea.
10: 00 - Fakturazio Elektronikoari buruzko alderdi garrantzitsuak eta irtenbide teknologikoak.
10: 30 - Fakturazio Elektronikoaren balizko eraginak.
10:50 - Galderak.
11:00 - Itxiera.
Bazkide izan gabe prezioa: 90,00 Euro + 21% B.E.Z. = 108,90 Euro